logo ayuntamiento cabecera

DonostiaINN

donostiaINN home largo

Hiri berritzailea. Hiriko berrikuntzaren gaineko informazio guztia: sareak, proiektuak, ekitaldiak, berrikuntza irekia. 

Ikusi ...

Donostia Smart City

smartenergy2 home

Hiri adimentsua Hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide teknologikoak.

 

Ikusi ...

Donostia/San Sebastian UP

ayudas economicas home

Donostia/San Sebastián UP! planak berrikuntzari, talentuari eta auzoen lurralde-kohesioari balioa ematen dio.  

Ikusi ...

loading...

Donostiako Sustapenak DonostiaEKIN antolatu du: "Ekiteko joera berriak". Abenduaren 16an izango da, 9:00etatik 13:30etara bitartean, Kursaal Biltzar Jauregian.

 

Jardunaldia ekintzaileentzat edo enpresa sortu berrientzat izango da, eta formatu dinamikoa izango du: adituei galderak egiteko aukera elkarrizketa ireki gisa, Ekin Cornerra (proiekten aurkezpen espazioa), networking espazioa, ekiteko saihestu beharreko akatsei buruzko speed mentoring eta hobeto komunikatzeko gakoak, sariak banatzea, e.a.

 

donostia-ekin

 

Jardunaldiaren helburuak hauek dira: ekintzailea edo enpresa sortu berria tokiko ehunean ezagutzera ematea, ideiak/produktuak testeatzea parte-hartzaileen artean, komunikatzeko gaitasuna eta ekintzaileen proiektuen salmenta bultzatzea eta networking eta parte-hartzaileen harreman-sarea indartzea.


Jardunaldiari hasiera emateko, ongietorria egingo dute Ekonomia Garapeneko zinegotzi delegatua den Josu Ruizek eta Donostiako Sustapeneko kudeatzailea den Euken Sesek; azkenak ekintzailetzaren inguruko ikuspegi estrategikoa eskainiko du. Ondoren, arrakasta izan duten hiru ekintzailek beren esperientzien berri emango dute. Besteak beste, hauek izango ditugu: Iñigo Díaz de Cerio (Real Sociedadeko futbol jokalaria izandakoa eta ieTeam Consultoresko zuzendaria), Susana Quiñones (Loreak Mendian erakundearen zuzendaria) eta Julen Etxebeste (ekintzailea eta proiektu berritzaileen bultzatzailea, 20 urtetik gorako esperientziarekin; 100 enpresa ekimen baino gehiago bultzatu ditu).


Azalpenen ondoren, Donostiako Sustapenak bultzatzen duen sarean parte hartzen duen pertsona talde batek (ekintzaileak, eratutako enpresak, gazteak,…) galderak egingo dizkie adituei elkarrizketa irekian, eta, bertan, publikoak ere parte hartu ahal izango du.


Bestalde, Ekin Corner espazio irekiko stand-etan hiriko 10 ekintzailek beren ideiak/enpresak erakutsiko dituzte, eta horiek bisitatu ahal izango dira. Jardunaldira joandakoek proiektuak baloratuko dituzte, eta boto gehien lortzen dituzten 4 proiektuk proiektuaren azken defentsa egin ahal izango dute, sari ekonomikoak eskuratzeko aukera izatearekin batera. Bozketan parte hartzen duten pertsonen artean txeke bat zozketatuko da sari gisa.

 
Jardunaldia osatzeko, Julen Etxebestek azalduko du zeintzuk diren ekiteko garaian saihestu beharreko akats handienak; Esther Esparzak (Madrilgo Eskola Diplomatikoko eta Cervantes Institutuko oratoria irakaslea), berriz, jendaurrean hitz egiteko eta proiektua modu eraginkorrean defendatzeko zenbait teknika agertuko ditu. Amaitzeko, amaierara iritsitako proiektuen azken defentsa eta sari-banaketa egingo dira.

 

DonostiaEKIN Donostiako Sustapenaren barruan Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren esparruan antolatzen da, eta hori ekintzailetza bultzatzeko hiru ardatz nagusietariko bat da. Plan horren bitartez, laguntza ekonomikoak ematen dira enpresak sortzeko, oinarri teknologikoko edo berritzaileko (Ekin+, Yuzz, e.a.) eta gizarte-ekintzailetzako ekintzailetza programak ateratzen dira, eta honako hauek eskaintzen dira: aholkularitza; banako tutoretzak; sentsibilizatzeko eta prestatzeko tailerrak; jardunaldiak; eta merkaturatzeko, berrikuntzarako, nazioartekotzeko, finkatzeko, finantzaketarako eta abarretarako zerbitzuak. 2014ean 220 enpresa berri sortu dira eta enpresa horiei lotuta 264 lanpostu.

 

 

Hiri Behatokia

observatorio banner

Encuentro Nacional Santander YUZZ 2017