logo ayuntamiento cabecera

SurfCity imagen home3 

DONOSTIA SURF CITY

Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.

 

Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.

 

HELBURUAK

Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a.

Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko..

Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta.

Surf City Jarduketa eremuak

Dinamización EU
Observatorio EU
Comunicacion EU
Mejora competitiva EU
Proyectos de ciudad EU

foto cluster surf miembros eusk

 

Surf City Donostia berriak

Wavegardenek eta Doug Coorsek surf-parke bat irekiko dute Austinen (Texas), 2016. urtean

Surfaren hirien nazioarteko sarearen urteko bilera, World Surf Cities Network, Durbanen gauzatuko da, Hego Afrikako Surf City nagusia, uztailaren 1etik 4ra. 

Gehiago irakurri...

Zein surf-markak erabiltzen dituzte praktikarik etikoenak beren jantziak fabrikatzeko orduan?

Zein postutan dago zure surf-markarik gogokoena lan-baldintzei dagokienez? Behind the Barcode irabazi-asmorik gabeko taldeak lehen mailako moda-marken zerrenda bat eta horien ...

Gehiago irakurri...

2015 Laguntza ekonomikoak

Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan, hainbat laguntza zuzen eskaintzen ditugu enpresa berrien sorrera bultatzeko, eta enpresa / saltokien lehiakortasuna hobetzeko ...

Gehiago irakurri...

Proiektu ekintzaileak tokiko inbertsiogileen aurrean

Proiektu ekintzaileak tokiko inbertsiogileen aurrean aurkezteko epea ekainaren 17ra arte egongo da zabalik. Aurre-aukeratutako proiektuen arduradunek, gainera, goi mailako ...

Gehiago irakurri...

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.