logo ayuntamiento cabecera

SurfCity imagen home3 

DONOSTIA SURF CITY

Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.

 

Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.

 

HELBURUAK

Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a.

Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko..

Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta.

Surf City Jarduketa eremuak

Dinamización EU
Observatorio EU
Comunicacion EU
Mejora competitiva EU
Proyectos de ciudad EU

foto cluster surf miembros eusk

 

Surf City Donostia berriak

Surfeko oholen berrikuntzaren II. Lehiaketaren deialdia

Donostiako Sustapenak, unibertsitateekin elkarlanean (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deustu), “SurfboardsInnovationComp” Surfeko oholen Berrikuntzaren inguruko ...

Gehiago irakurri...

World Surf Cities Network-en bilera berria Arican (Txile)

Txileko Surf City-a den Arican, Surf Hirien Nazioarteko Sarearen (World Surf Cities Network, WSCN) urteko bilera egingo da urriaren 11tik 15era bitartean,  Donostiako Sustapenaren Donostiako Surf City Klusterrak sustatuta ...

Gehiago irakurri...

Mondragon Unibertsitatea organiza un nuevo Postgrado en Marketing aplicado al surf y otros deportes de deslizamiento

Mondragon Unibertsitatea, miembro del Cluster Donostia Surf City organiza un nuevo Postgrado en Marketing aplicado al surf y otros deportes de deslizamiento ...

Gehiago irakurri...

SurfCity Donostia Klusterreko Glassy enpresaren aplikazioa Casio erloju adimentsu berrietan erabiliko da

Glassy Pro-ren aplikazioa hautatu du CASIOk 2017ko bere merkaturatze handirako: CASIO Smartwatch WSD-F20 Pro Trek Smart, ura jasaten duen eta aire zabaleko kirolarientzat bereziki diseinatutako ordularia ...

Gehiago irakurri...

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.