logo ayuntamiento cabecera

SurfCity imagen home3 

DONOSTIA SURF CITY

Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.

 

Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.

 

HELBURUAK

Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a.

Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko..

Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta.

Surf City Jarduketa eremuak

Dinamización EU
Observatorio EU
Comunicacion EU
Mejora competitiva EU
Proyectos de ciudad EU

foto cluster surf miembros eusk

 

Surf City Donostia berriak

HEAVY WATERen munduko estreinaldia Donostian

NATHAN FLETCHERek eta MICHAEL OBLOWITZek Donostiara etorriko direla baieztatu dute, Heavy Water-en mundu mailako estreinaldia aurkezteko Savage Cineman ...

Gehiago irakurri...

ArrizulCenter Hotela, “Donostia Surf City” Klusterraren bazkide berria.

Surflariak eta sektoreko enpresak hartzeko ibilbide oparoari jarraiki, Arrizul Hotela Klusterreko 47 enpresei atxiki zaizkio, elkarlanean hiriko surf sektorea suspertzeko asmoarekin bat eginez ...

Gehiago irakurri...

Parrandak jarrai dezala: Gaueko saioak Wavegardenen, egia bihurturiko ametsa

Wavegarden bere teknologia doitzen ari da instalazioak gauez argitzeko. Wavegardenek proba batzuk egin zituen Espainiako iparraldeko bere egoitza nagusian, bere teknologiaren  ...

Gehiago irakurri...

Surftiger surfboards Surfcity Donostiari atxikitako enpresa berria

Surftiger Surfboards artisau-lantegi bat da, surf-oholak neurrira egiten dituena. Orotariko ohol motak diseinatzen ditu, lerro ahalik eta finenak bilatuz, akabera leunduetan, gila finkoetan ... 

Gehiago irakurri...

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.