logo ayuntamiento cabecera

SurfCity imagen home3 

DONOSTIA SURF CITY

Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.

 

Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.

 

HELBURUAK

Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a.

Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko..

Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta.

Surf City Jarduketa eremuak

Dinamización EU
Observatorio EU
Comunicacion EU
Mejora competitiva EU
Proyectos de ciudad EU

foto cluster surf miembros eusk

 

Surf City Donostia berriak

World Surf Cities Network-en bilkura berria Ericeiran (Portugal)

Ericeiran, Portugalgo Surf City-an, Surf Hirien Nazioarteko Sarearen (World Surf Cities Network) urteko bilkura egingo da urriaren 12tik 15era. Sarearen sorrera Donostiako Sustapenaren Surf City Donostia Klusterrak ...

Gehiago irakurri...

Donostiak Espainiako Hurley Surf Club-eko surflarientzako lehenengo zentro aurreratua inauguratu du

Larunbat honetan, urriak 1ean, Hurley Surf Club-aren inaugurazio ofiziala egingo da Pukas Surf-en eskutik, Donostiako Sustapenaren Surf City Donostia klusterreko kidea berau ...

Gehiago irakurri...

Sportjam 2016

Sportjam azokak, irristatze- kiroletan espezializatuak eta Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoari menpekoturik dagoen Surf City Donostia Klusterreko kideak, edizio berria jarriko du martxan asteburuan ...

Gehiago irakurri...

Yulex trajeen aurkezpena eta probaketa Donostiako Patagonia Dendan

Patagonia firmak Donostian duen dendan Surf City Donostia Klusterreko kidea berau surfeko traje berriak aurkezten ditu, Hevea zuhaitzetatik ateratako gomaz eginak. Surflariak neoprenoari menpekoturik ...

Gehiago irakurri...

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.