logo ayuntamiento cabecera

SurfCity imagen home3 

DONOSTIA SURF CITY

Surf City Donostia Klusterra surfaren industriako eragileen elkarte bat da, eta bertan gure jarraitutasuna bermatzeko eta sektore orekatu, berritzaile eta lehiakor bat bilakatzeko xedearekin lan egiten dugu.

 

Gaur egun, Donostian eta haren inguruan kokatuta dauden sektoreko eragile guztien % 70 baino gehiago gaude Klusterrari atxikita. Horien artean, negozio-ekimenak sustatzen dituzten ekintzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, ingeniaritzak, saltokiak, surf-eskolak, komunikabideak, ostatu espezializatuak, hartzaileak, erakundeak eta klubak, prestakuntza-zentroak, I+G+b zentroak eta erakunde publikoak gailendu ditzakegu sozio estrategiko gisa.

 

HELBURUAK

Surfaren sektoreko agenteak biltzea, surfaren industriako balio-kate osoa barne: ekoizleak, ondasunen eta zerbitzuen hornitzaileak, banatzaileak, ezagutza eta prestakuntzako agenteak, e.a.

Sektorean, tokiko lankidetza publiko-pribatuaren gune egonkorra sortzea, lankidetza-sarea berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren aldetik partekaturiko balioa sortzeko..

Kanpo-sustapena: hiriko surfaren sektorearen proiekzioa hobetzea, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta.

Surf City Jarduketa eremuak

Dinamización EU
Observatorio EU
Comunicacion EU
Mejora competitiva EU
Proyectos de ciudad EU

foto cluster surf miembros eusk

 

Surf City Donostia berriak

Surf City Donostia Klusterreko enpresak pozik agertu dira Municheko ISPO Azokan parte hartu ostean

Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak Donostia Sustapenaren bitartez antolatu duen misio komertzialean parte hartu duten bost enpresak MUNICHen otsailaren 5etik 8ra egin den ISPO Nazioarteko Azokan izan dira ... 

Gehiago irakurri...

Basque Country Surf Company, surfeko oholak egiten dituen enpresa berriak bat egin du Donostia Surf City Klusterrarekin

BCSC enpresa Johnny Cabianca eta Mikel Agote shapers-ek zuzentzen dute, eta, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeaz gain, surfeko oholak egiten dituzte neurrira maila altuko surflarientzat, hasiberrientzat ...

Gehiago irakurri...

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak ekintzailerik onenak aintzatetsiko ditu

Datorren abenduak 15ean, Donostia EKIN-en edizio berri bat egingo da, Pertsona Ekintzailearen eguna. Bertan, Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen ekintzailetza-zerbitzuetatik urte osoan zehar pasa diren ...

Gehiago irakurri...

Surfing Europe proiektu europarrak bere amaiera-ekitaldia Donostian egin du

Pasa den azaroak 18an, Surfing Europe proiektuaren amaiera-ekitaldia izan zen Donostian, 18 hilabetez hainbat bazkide europarren artean Surfa sustatzeko eta enpresei (horien artean, surf-eskolei, klubei, touroperadoreei ...

Gehiago irakurri...

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.