logo ayuntamiento cabecera

Surfeko Erauen

Olatuak eta itsasoa naturaren indarrak dira eta surfa ahalik eta modurik seguruenean praktikatzeko errespetatu egin behar dira eta funtzionamendua ezagutu behar da. Ezagutu zure mugak eta errespetatu beti hondartza bakoitzeko segurtasun-adierazpenak.

 

Hondartzako eta surfeko segurtasun arauak

Segurtasuna surfean 

  1. Aztertu baldintzak
  2. Egiaztatu surfeko ekipoa 
  3. Ez praktikatu inoiz surfa bakarrik 
  4. Zure mailaren arabera praktikatu surfa 
  5. Errespetatu *surfeko jarrera-kodea  
  6. Ez nahastu surfa alkoholarekin eta drogekin 
  7. Ez praktikatu surfa gauez 
  8. Jan ondoren, itxaron gutxienez 30 minutu uretara sartu aurretik 
  9. Zaindu deshidratazioa eta hipotermia 
  10. Zure burua arriskuan ikusten baduzu, eduki ohola zugandik gertu beti. 
  11. Ezagutu hondartzako segurtasun-arauak 
  12. Luzatu surfa praktikatu aurretik

 

Segurtasuna hondartzan

  1. Jarri arreta sorosleek adierazitakoari bandera gorria, berdea... 
  2. Aztertu hondartzako baldintzak 
  3. Aztertu korronteek nola funtzionatzen duten 
  4. Korrontean sartzen bazara (esteka) 
  5. Hartu klaseak (esteka) surfa praktikatu aurretik 
  6. Ezagutu segurtasun-arauak eta *surfeko kodea 
  7. Zaindu zure gauzak
  8. Ezagutu sorosleen kokapena eta haien ordutegia

 

Surfeko jarrera kodea

Surflariaren jarrera-kodea idatzi gabeko surfeko legeak definitzen ahalegintzen diren hainbat arau unibertsalek osatzen dute, surfeko praktika segurua bermatze aldera. Kode hori surflari guztiek jarraitu behar dute, maila albo batera utzita. 

 

Zure segurtasunerako, jarraitu arau arrunt horiek

normas de surf 2

Ez saltatu olatuak (Drop in) 

Olatua lehertzen den tokitik gertuen dagoen surflariak izango du lehentasuna. Itxaron zuren txanda lineup-ean. Hasiberriek ez dute lineup-eraino joan behar, olatuak kontrolik handienarekin hartzeko gai direla seguru egon arte. Lineup. Olatuak lehertzen hasten diren eremua.

 

 

normas de surf 3

Lineup-erantz arraunean egitea

Ez egin arraunean lineup-erantz olatuak lehertzen diren aldetik, hau da, beste surflariak etor daitezkeen aldetik. Olatuan datozen surflariek izango dute lehentasuna beti. 

 

normas de surf 4

 Komunikazioa

Olatua hartzen duzunean, jakinarazi beste surflariei zer asmo duzun eta zer noranzko hartuko duzun.

 

normas de surf 5

 

Ez askatu zure ohola 

Heldu ohola olatuak pasatzen dituzunean eta ikasi azpitik pasatzen. Ez askatu ohola inoiz, beste surflariak larri zauritu ditzake.

 

normas de surf 6

Errespetatu hondartza eta ozeanoa 

Errespetatu tokiko surflariak, ez saiatu olatu guztiak hartzen eta errespetatu surflari adituenak. Mantendu ozeanoa eta hondartza garbi.