logo ayuntamiento cabecera

Donostia Surf City helburuak

Hiriko surfaren arloa sustatzea, beharrak eta espektatibak ezagutzea eta, elkarlanaren bidez, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko baterako estrategia garatzea, iraunkortasuna oinarri hartuta.

 

Arloaren erronka estrategikoak identifikatzea, informazio garrantzitsua partekatzea eta pertsonen, eragileen eta erakundeen arteko harremanak eta elkarrizketa bultzatzea, elkarlanari bidea emateko. Era berean, nazioarteko lehiakortasuna indartzeko aliantzak sortzea. 

 

Surfaren arloko garrantzi bereziko ekimenak sustatzea eta kudeatzea, aukerak identifikatzea, prestakuntza enpresen behar aldakorretara egokitzea, klusterreko eragileen arteko lankidetza bultzatzea, balioa sortzen laguntzea eta eragileen gaitasunak erraztea. Horren guztiaren bidez, aurrerapausoak emango ditugu surfaren arloan oreka, berrikuntza eta lankidetza nagusitzeko bidean. 

 

Bezeroarenganako orientazioan balio sortzaile diren produktu eta zerbitzu anitzak sustatzea. 

 

Surfaren arloko I+G+b sustatzea eta ETE-ei teknologia-berrikuntzak eskuratzen laguntzea. 

 

Aldaketaren kudeaketa erraztea, klusterreko pertsona, eragile eta erakundeen artean dinamika, lankidetza-ildo eta erronka berriak ezartzeko. 

 

Arloko pertsona, eragile eta erakundeen nazioarteko garrantzia indartzea, Munduko Surf Hirien Sarea bideratuz. Jakinekoa denez, Hirien Sarea deritzon ekimena Donostiako Sustapenak jarri du abian. 

 

Surfaren alorrean balio-sorkuntza sustatu eta, besteak beste, turismora eta lehiaketa-kiroletara bideratutako eskaintzak uztartzea.