logo ayuntamiento cabecera

Lehiakortasuna hobetzeko Surf City zerbitzuak

EKINTZAILEENTZAKO ZERBITZUAK

Donostiako Sustapenak ekintzaileei eta enpresa berriei laguntzen die haien negozio-eredua aztertzeko eta hausnartzeko prozesuak garatzen.

 

Halaber, sektoreko ekintzaileei laguntza espezifikoa eskaintzen diegu, SURF arloko aholkularitza adituaren bitartez.

 

ENPRESENTZAKO ZERBITZUAK

Donostiako Sustapenak zerbitzu orokor adituak eta batera finantzatuak eskaintzen dizkie enpresei, haien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetze aldera.

 

Era berean, SURF eremuko enpresentzat, honako zerbitzu sektorial espezifiko hauek daude:

 

Sare-lana eta Networkinga

Networking bilerak antolatzen ditugu Klusterreko enpresekin, elkar ezagutzeko, jardunbide egokiak trukatzeko eta Surfarekin zerikusia duten gaiei buruzko proiektuak elkarrekin sortzeko asmoarekin. Jardunaldi teknikoak eta prestakuntza sektoriala antolatzen ditugu sektoreko profesionalen gaitasunak eta enpresen lehiakortasuna hobetze aldera.

 

Enpresa-misioak

Gure enpresen nazioartekotzea bultzatzeko esparruan, urtero enpresa-eginkizun bat antolatzen dugu erreferentziazko helmuga/azoka batera joateko. Misioaren helburua da SURF arloko ekimen/agente interesgarriak ezagutzea, Klusterreko enpresek kanpoko merkatuari heltzeko aukera gehiago izan ditzaten.

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A