logo ayuntamiento cabecera

Surfeko historioa Donostian

Donostia Gipuzkoako hiriburua da, eta Euskal Herriko laugarren hiririk jendetsuena, 186.122 biztanle baitzituen 2011n erroldatuta.

 

Bizkaiko Golkoaren ekialdeko muturrean dago. Mendebaldetik ekialdera, Igeldo eta Ulia mendien magaletan hedatzen da eta, hegotik iparrera, Urumea ibaian zehar, hiriaren alde zaharraren ondoan duen bokaleraino, Urgull mendiaren haize-babesean.

 

Urumea ibaia eta Urgull mendia erreferentzia oso baliagarriak dira Donostia lekutzeko. Mendebalderantz, Kontxako badia entzutetsua dugu, Santa Klara uhartearen babesean, Kontxa eta Ondarreta hondartzak erakutsiz.

 

surf experience izq zurriola"Ekialdera, berriz, hiriko surfaren gune nagusia aurkituko dugu, Zurriola hondartza, Sagues atzean duela, Ulia mendiaren oinetan"

 

1994an, kai-mutur bat eraiki zuten Urumearen bokalearen ekialdeko muturrean. Ondorioz, Zurriolako hareatza handitu egin zen, eta, beraz, bainulari gehiago erakarri zituen. Baina ez hori bakarrik: olatuen ezaugarrietan, eragin atzeraezina izan zuen.

 

Donostiako olatuen historia beraren historiari lotuta dago. Hondartza horrek olatu basatietan bizi izandako bainu epikoak gogoratzeko agertoki izaten jarraitzen du, bertakoentzat. Eta esan beharra dago, esperientzien transmisio horrek berariazko kultura bat sortu duela olatuen inguruan.

 

Joan den mendeko 50eko urteetan protagonista nagusi ziren Artetxe anaiekin lotura estua du hondartza horren historiak. Urte batzuk geroago, Espainiako txapeldun izan zen Marta Huércanos izan zen protagonista absolutua. Surflari onendinastia, berriz, 1967ko, 68ko eta 69ko urteetan agertu zen. Besteak beste, Pablo Postigoren eta Groseko tigrea esaten zioten Iñigo Iraolaren izenak nabarmendu ziren.

 

Handik urte batzuetara, Oscar García “Buttons” surflari handiak bere lekua irabazi zuen hondartza honetako surflari onenetakoen artean. Gazteen kategoriatik nazioartean nabarmentzea lortu zuten lehenengo surflarietako bat izan zen Oscar. Saio eta kanporaketa epikoen protagonista izan zen, besteak beste, Capbretoneko Pro Junior eta Zarauzko Pro txapelketa garrantzitsuetan, eta, oraindik orain, gogoan ditu jendeak. 20 urte baino ez zituelarik, munduan ezagunak ziren surflariekin lehiatu zen, eta bat baino gehiago txapelketatik kanpo utzi zuen.

 

1970eko hamarkadaren erdialdera, Haritz Mendiluze eta Asier Ibañez indar handiz jardun ziren: Espainiako Ballantines txapelketan eta EHSFren zirkuituetan, esate baterako.

 

"1980ko urteetan hutsarte bat izan ondoren, harrobia egonkortuz joan da poliki-poliki, eta kategoria handiko surflariak eman ditu, besteak beste: Norman Landa, Borja Agote, Ethan eta Julen Egiguren, Pablo Azpiroz, bai eta etorkizun handiko gazte-zerrenda luzea ere"

 

Donostia surfaren alorreko gertakari paregabeen agertokia da. Hondoak laguntzen duenean, Zurriola hondartzak kalitate sinesgaitzeko olatuak eman ditzake. Eta, Zurriolan itsasoak indar handiegia duenean, Kontxan eta Ondarretan olatu egokiak izaten dira, sarritan. Itsasoa oso haserre dabilenean itsasgoran, Urumea ibaiko zubien artean ere egin ahal izaten da surf. Errezetarik egokiena izan daiteke, hiriko edozein lekutan (Saguesen bertan, Gros auzoan eta, nola ez, alde zaharrean) pintxoen eta artisau-gastronomiaren ozeanoan murgildu aurretik gosea egiteko. 

 

Surf-jarduera osatzeko Donostiak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuak bisitarien eta hiritarren beharretara ari dira etengabe egokitzen. Surf City Donostia klusterrak, elkartera atxikitako agenteen eskutik, testuinguru berritzaile eta orekatua sortu nahi du, pertsona orori esperientzia positiboak eskaintzeko.