logo ayuntamiento cabecera

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak saritu egingo ditu surfean berrikuntzak dakartzaten ikasleak

Banner Surfinnovation IV

 

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez, unibertsitateekin lankidetzan (EHU, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deustu), “SurfboardsInnovationComp” Surf Taulen Berrikuntza Lehiaketaren IV. edizioa deitu du, osagarrien, ekoizpen prozesuen eta surf taulen kategorietan. Surf taulen berrikuntza lehiaketa honek helburu du surf industriaren garapena eta merkaturatzea sustatzea, eta kalitate handieneko prozesuak eta produktuak ateratzea. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.

 

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “lehiaketa hau deitzen dugun laugarren aldia da, frogatu baitu tresna bikaina dela teknologia eta berrikuntza surfaren sektoreari aplikatzen laguntzeko.Hiriko unibertsitateetako ikasleen ideia eta proiektu berritzaileak sustatzea lortu dugu, ideia eta proiektu horiek etorkizunean sektorearen enplegagarritasuna eta lehiakortasuna hobetu dezaten Donostian”.

 

Lehiaketan parte har dezakete EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnun-eko eta Deustuko hirugarren eta laugarren mailako eta masterreko ikasleek, nahi duten adarretakoek.Beheko ikasturteetako ikasleek ere parte har dezakete, beti ere taldean hirugarren edo laugarren mailakoren bat egonez gero.Partaide bakoitzak edo partaide talde bakoitzak nahi duen kategorian har dezake parte, eta proiektu batera baino gehiagotara aurkezteko aukera dago.Taldeak mistoak ere izan daitezke, hau da, unibertsitate desberdinetako ikasleek osatuak.

 

Kategoria hauek ezartzen dira lehiaketan:

  • Osagarriak surf taulentzat.
  • Surf taulen ekoizpen prozesuak.
  • Surf taulen errendimendua hobetzea.

 

Talde bakoitzean gutxienez bi pertsona egon behar dira, eta gehienez bost.Proiektu guztiak irakasle batek ikuskatu beharko ditu, edo haren tutoretza izan beharko dute.

 

1.000 euroko saria emango zaie hiru proiektu onenei, parte hartzen duten kategoria edozein izanik ere.Epaimahaiak aintzat hartuko du ideia berritzailea izatea, proiektuaren aurkezpena, surfeko sektorearen garapenari egiten dion ekarpena, proiektuaren praktikotasuna, eta, era berean, erabiltzaileen erosotasuna hobetzeari egiten dion ekarpena.Gainera, talde irabazleak tutoretza / aholkularitza saio bat jasoko du proiektuarentzat. Saio hori Donostia Sustapenaren Donostia Surfcity Klusterreko surf enpresek emango dute.Izena emateko epea irekita egongo da 2021eko maiatzaren 7ra arte.

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.