logo ayuntamiento cabecera

Surfaren hirien munduko sareak, Donostiak koordinatua, aurtengo topaketa antolatuko du

 

Donostia Sustapeneko Donostia Surf City Klusteraren ordezkariek abenduaren 2tik 4ra hartu zuten parte Surfaren Hirien Munduko Sarearen Urteko Topaketan (WSCN), Donostia buruan. Topaketan, aurtengoa online, Salinas hiria (Ekuador) izan zen anfitrioia, eta Peruko Miraflores hiria WSNan sartzea ofizial egiteko ere balio izan zuen.

 

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendia, adierazi zuen “Surfaren Hirien Munduko Sarea eratu zenetik bederatzi urte geroago, urtero bezala elkartzen gara, oraingoan online. Hasieran bost hirik osatzen zuten proiektuan gero eta hiri gehiago sartu direla ikusten dugu, egun hamasei izanik. Horrek esan nahi du sare interesgarria dela surfa tokiko garapenerako aukera gisa ikusten dutenentzat. Aurtengo edizioko plan estrategiko berria Sarearen inflexio puntu bilakatu nahi du Sarearentzat, erronka berriak eta hazkuntza kualitatiboa aztertu nahi baitira.

 

WSCN surfa aberastasuna sortzeko jardueren artean duten hirien lankidetza-sare bat da, surfaren hirien arteko lankidetza esperientzia aparta, ekintzari eta emaitzei zuzendutako sarea, alegia. Iragan abenduaren 2an eta abenduaren 4an, online hitzaldien bitartez Surfaren Hirien Munduko Sarearen (WSCN) Nazioarteko Topaketa egin zen, WSCN delakoa eratzen duten hirietako ordezkariak elkartu zituen ekitaldia, hain zuzen ere: Donostia (Espainia), Viña Del Mar (Txile), Arica (Txile), Ericeira (Portugal), Viana do Castelo (Portugal), New Plymouth (Zeelanda Berria), Lacanau (Frantzia), Huanchaco (Peru), Las Palmas (Kanariar Uharteak), Montañita y Salinas (Ekuador), Gold Coast (Australia), Santos (Brasil), Newcastle (Australia), Durban (Hego Afrika) eta Miraflores (Peru) sartu berria.

 

 

Salinaseko eta Donostiako Udalek antolatutako topaketan, azkena WSCN Sarearen koordinatzailea, sarearen etorkizuneko oinarriak jartzeko beharrean oinarritutako plan estrategiko berria aurkeztu zen, haren hazkuntzari eta surfaren nazioarteko agertokiari merezi duen balioa emateari begira. Plan horrek sarearen xede hiriak zein diren zehazteko, hirian landu ahal izango diren surfaren garapen-faseak baloratzeko eta hiriak gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren aldetik garapen jasangarriko eredu baterantz eraldatzea erraztu dezaketen zerbitzuen eta produktuen eskaintza egiteko ere balio izan du.

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.