logo ayuntamiento cabecera

Surf ohol desmuntagarria izan da Surfeko oholen Berrikuntzako II. Lehiaketaren irabazlea

 (Ernesto Gasco, Donostiako Alkateordea, Adur Letamendia (Pukas), Eduardo Cenzano (TrinityTechnologies) eta Javier González (Surflogic), epaimahikideak, eta lehiaketaren irabazleak)

 

Tecnun Unibertsitateko ikasle talde batek irabazi du Surfeko Oholen Berrikuntzako II. Lehiaketa, surfeko ohol desmuntagarri eta pertsonalizatuaren Eggy Surfboards proiektuari esker. Lehiaketa Donostiako Sustapenak eta Donostia Surf City Klusterrak (Alkateordetza) antolatzen dute Unibertsitateekin (EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deustu) batera. Taldeak 1.000 euroko saria jasoko du, eta, gainera, kide batek aukera izango du Donostiako Sustapenaren Donostia Surf City Klusterrak surfaren sektorea bultzatzeko jardueren esparruan antolatzen duen enpresa-bidaia batera joateko, gastuak ordainduta eta guzti.

 

Donostiako Ernesto Gasco alkateordeak ondorengoa adierazi nahi izan du: “Alkateordetzak surfaren sektorea bultzatzen jarraitzen du hirian eta sektoreko agente ezberdinekin lan egiten; era horretan, lehiaketa hau horren erakusle ederra izan da. Horretarako, hainbat enpresa sektorialekin eta hiriko unibertsitateekin egin dugu lan (enpresa horiek osatu dute ebaluatzeko epaimahaia). 100 ikasle baino gehiago aurkeztu dira, eta surfaren inguruko ideiak proposatu dituzte lehiaketa honetan. Ondoren, enpresek osatutako epaimahaiaren aurrean defendatu dituzte (Pukas bezalako liderrak batzuk). Hainbat hilabetetako prozesua izan da, abian jarri zenetik sariak eman diren arte, eta aurkeztutako 20 ideia oso positiboki baloratu dituzte epaimahaiko enpresek. Ondoen baloratutako hiru taldek emandako sariaz gain, Alkateordetzak, Donostiako Sustapenaren bitartez, unibertsitatea eta sektorea lotzeko bideak egiten jarraituko du".

 

Donostiako Sustapenak beste behin Surfeko Oholen Berrikuntzaren II. Lehiaketa deitu du, “SurfboardsInnovationComp”, honako kategoria hauetan: osagaiak, ekoizpen-prozesuak eta surf-taulak. Surfeko Oholen Berrikuntzaren Lehiaketaren helburua da surf industriaren garapena eta komertzializazioa indartzea eta kalitate handiagoko prozesuak eta produktuak proiektatzea. Halaber, berrikuntza irekiko prozesuak unibertsitatetik enpresara gerturatu nahi ditu, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleek garapen profesionalerako potentziala duen sektorea ezagutzea eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa-ekimen edo egungo industriak har ditzakeen produktu berritzaile bihurtzea.

 

Lehiaketan 100 bat pertsonak osatutako 20 taldek hartu dute parte, EHU/UPV, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Deustuko Unibertsitateetako 3. eta 4. mailako eta Masterreko ikasleek (edozein adar). Parte-hartzaileek beren proiektuak defendatu behar izan dituzte surfaren sektoreko tokiko hiru enpresak osatutako epaimahaiaren aurrean: Pukas enpresako Adur Letamendia, Trinity Technologiesko Eduardo Cenzano eta Edgar Mulder, eta Surflogic-eko Javier González.

 

surf innovation surf 2019 contenido2Epaimahaiak, besteak beste, ondorengoak baloratu behar izan ditu: ideiaren osagai berritzailea, proiektuaren aurkezpena, surfeko oholen bilakaerarako ekarpena, proiektuaren praktikotasuna edota surflarien erosotasuna hobetzeko egindako ekarpena, proiektua merkatuan abian jartzeko bideragarritasuna, proposaturiko emaitza argi azaltzea eta taldeen diziplina aniztasuna. Lehen saria Tecnun-eko taldearen Eggy Surfboards proiektuarentzat izan da. Hiru piezatan desmunta daitekeen surfeko ohola asmatu dute; gainera, erabiltzaileek fabrikazio-prozesuan esku hartzen dute, piezaren ezaugarriak diseina baititzakete haien premien arabera.

 

Lehiaketaren bigarren saria Mondragon Unibertsitateko industria-ingeniaritzako Masterreko taldearentzat izan da, surfeko oholean datuen analisia eta sentsorika egiteko Maloy proiektuarengatik. Hirugarren postua, berriz, surfeko oholak autoan garraiatzeko sistema modular eta seguruko proiektuarentzat izan da, baita ere Mondragon Unibertsitateko industria-ingeniaritzako Masterreko beste talde batek aurkeztutakoarentzat. Hiru sarituek 1.000 euroko saria jaso dute.