logo ayuntamiento cabecera

Horizon 2020 programa berria abian da

 

2014ko urtarrilak 16 • Talent House. Baenako Dukea de, 42 - Donostia.

 

Europa mailako proiektu berritzailea duten eteentzako HORIZON 2020 programa komunitarioari buruzko informazio-saioa antolatu du Donostiako Sustapenak.

 

Donostiako Sustapenak, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2013 Planaren barruan, Donostiako eteei zuzenduriko jardunaldia bultzatu du Europako Batzordearen HORIZON 2020 programa ezagutzera emate aldera.

 

Programa honen bitartez, aukera eskainiko da europar eremura bideratutako proiektu berritzailea duten eteak bultzatzeko; proiektu horretan, ezagutza sortzetik merkatuarekiko gertuen dauden jardueretara bitartekoak sartuko dira.

 

HORIZON 2020 eta ETEENTZAKO INSTRUMENTUA programak labur-labur deskribatu ondoren, proposamenak aurkezteko gakoak azalduko dira. Halaber, eteak bultzatzeko Europako bestelako ekimenak ezagutzera emango dira.

 

 

 

 

  • Data: osteguna, urtarrilak 16.
  • Lekua: Talent House. Baenako Dukea de, 42 - Donostia.
  • Ordua: 17:00 - 19:00
  • Bus linea:

 

logos horizon 2020

 

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.