logo ayuntamiento cabecera

Surfaren hirien sarearen urteko bilera Durbanen burutuko da

 

Surfaren hirien nazioarteko sarearen urteko bilera, World Surf Cities Network, Durbanen gauzatuko da, Hego Afrikako Surf City nagusia, uztailaren 1etik 4ra. Herrialde afrikarreko surfaren eta kirolaren industriako eragile nagusiekin egingo diren topaketa eta jardueraz beteriko programa horrekin, sareko 10 hiriek eta horien ordezkariek elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak eta informazioa partekatu ahal izango dituzte. Urteko bilera nagusi horretan, Surfing Hegoafrikaren 50. urteurrena ospatuko da, Hego Afrikan surfa arautzeaz arduratzen den erakundea.

 

1. egunean, hiri kideetako ordezkariak iritsiko dira. Hiriko alkateak ongietorria egingo die harrera ofizial baten bidez. 2. egunean, goizeko surfarekin eta hiriko bisitarekin abiaraziko da jardunaldia eta, gero, batzarraren lehen jardunaldiari ekingo zaio. Bertan, sarearen mugarri nagusiak eztabaidatuko dira, baita haren gertuko etorkizuna ere. Arratsaldean, bilera profesional bat egingo da industria, kirol, turismo eta politika arloetako tokiko ordezkariekin. Beste surf-goiz baten ostean, 3. egunean sarearen batzar nagusiarekin jarraituko dugu. Bertan, hiri bakoitzak praktika egoki bat partekatuko du gainerako hiriekin eta, gero, hiri bakoitzaren ezaugarriak aurkeztuko dira surf hegoafrikarraren munduko 150 pertsonaren aurrean, merkataritza-harremanak eta lankidetza-aukerak bilatzeko helburuarekin. 4. egunean, munduko WSL zirkuituaren proba eta haren musika- eta aisialdi-jaialdia bisitatuko dira.

 

Gaur egun, sarea parametro heterogeneo batzuen sorrerari buruzko bi proiektu globaletan lan egiten ari da, surfak hiri bakoitzean duen eragina aztertzeko helburuarekin. Gainera, hiri bakoitzean surfarekin lotutako produktu turistikoak sustatu eta merkaturatzeko sare bat sortzen ari da. Era berean, hiri bakoitzak gainerakoekin lankidetzan jarraitzen du, enpresen arteko kontaktuak, ikasleentzako bekak, praktika egokiak, lankidetza-proiektuak, eta hiri bakoitzaren premia eta ekimenenetarako laguntza partekatuz.

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.