logo ayuntamiento cabecera

Surfcity Donostia buru da surf turismoari lotutako europar klubaren sorreran

 

Proiektuaren izena “Surfing Europe” da. Funtsean, surf-turismoari lotutako produktu globala izango da, metodologia bateratua erabiliko du eta helmuga turistiko bakoitzak eskuratutako esperientzia izango du oinarri. Horri esker, parte hartzen duten eskualde edo hiri guztiek tokiko ekonomia bultzatuko dute, surfari eta elementu eragile horren inguruko jarduera guztiei esker.

 

Proiektu hori Europako Batzordearen Atlantikoko Ekintza Planaren COSME programaren barruan dago. Donostiako Sustapenarekin batera, honako erakunde hauek daude proiektuan sartuta: Ribamontan al Mar, Viana do Castelo, Bretainia, Bundoran, Surfing Great Britain, Itxaslehor Servicios Turísticos eta Nere Ameztoy.

 

Aurretik finkatutako laneko planari jarraiki, proiektuan parte hartzen duten erakunde horietako ordezkariek Kick Off Meeting edo plazaratze-bilera egin zuten uztailaren 9an, Kantabriako Somo herrian. Bilera horretan, oinarri metodologikoak finkatu zituzten, eta, proiekturako finkatutako helburu orokorrak eta espezifikoak betetze aldera, bazkide bakoitzak bere gain hartu beharko dituen zeregin eta erantzukizunak zehaztu zituzten.

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.