logo ayuntamiento cabecera

Wavegarden-ek Eurosima-ren Innovation of the Year Award 2015 saria jaso du

 

Urtero, “EuroSIMA” Europako Surf Industriaren Elkarteak Hossegorel-en “Surf Summit” ospatzen du, irristatze-kirolen industriari dedikatutako urteroko biltzarra; aurten, 250 profesionaletik gora bildu ditu. Oraingoan, bi egunez “inspirazioaren” gaia jorratu da. Gertaera horretan, Europako produkturik berrienari sariak ere ematen zaizkio eta, baita, surflari mediatikoenei ere.

 

2015 Innovation of the Year Award, urteko produkturik berritzaileena bereizten duen saria, Wavegarden-i eman diote. Lehiaketa horretako beste finalistak Lastage enpresa frantziarra, bere bainujantzi-sistema berritzaileengatik eta Patagonia marka, Yulexwetsuit ecoresponsableR2-agatik, izan dira. “Olatuak betidanik gure pasio izan dira eta, orain, mundu guztiarekin konpartitu ditzakegu, edozein lekutan gaudela ere” adierazi zuten Josema eta Fernando Odriozolak saria jasotzean.

 

Guztira, Surf City Donostia Klusterreko 6 enpresek hartu dute parte Surf Summit-en edizio honetan Donostiako Sustapenaren bitartekaritzari esker. Beren harremanak zabaldu eta euren eta konpainia europarren artean lankidetza-modu berriak ezarri dituzte. 

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.