logo ayuntamiento cabecera

Basque Surf Photo, Donostia Surf City Klusterrera batu den enpresa berria

 

Enpresak argazki-zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu surf munduarentzat: argazki sozialak, produktua, publizitatekoa eta erreportaje espezializatuak. Aire libreko argazki saio eta proiektuetan espezializatua da.

 

Basque Surf Photok hainbat jarduera-ildo jorratzen ditu:

  • Enpresak: publizitateko argazkigintza, editoriala eta soziala.
  • Komunikabideak: erreportajeak eta artxibo fotografikoa on-line, Euskal Herriko surf munduaren inguruan.
  • Surf eskolak: argazki eta komunikazio zerbitzuak, bide sozialetan sustatzeko eta bezeroak leial egiteko.

 

Argazki-saioak eskaintzen dituzte enpresentzat eta partikularrentzat. Argitalpen eta publizitate arloko argazkiak, enpresa-katalogoak egite aldera. Jaialdien inguruko erreportaje grafikoak ere egiten dituzte, lehiaketenak eta Euskal Herriko Kosta osoko surfarekin loturiko era guztietako ekitaldienak.

 

CAPTURE ONErekin RAW-PNG fitxategien errebelatu digitalean espezializatua da eta Photoshop CC-rekin irudiak editatzen ere bai. Teknika horiei esker, argazkiei prozesatzerakoan etekinik handiena ateratzeko aukera eskaintzen dute eta kolorea, argia eta kontrastea ukitzeko aukera, haiekin zerbait berezia sortzearekin batera. Halaber, argazki-muntaiak egiten dituzte, irudien edizioak eta ukitu digitalak, eta argazkiak prestatzen dituzte kalitaterik onena lortze aldera inprimatze digitalean eta errebelatu kimiko digitalean.

 

Abian dituzten proiektuen artean aipatzekoa da Donostia Surf DSSurf izenekoa; era horretan, Zurriolako hondartzako surflariak erretratatu nahi dituzte: mutilak, neskak, gurasoak, gazteak, bertakoak, atzerritarrak, e.a.

 

Enpresari buruzko informazioa eta harremanetan jartzeko datuak hemen aurkituko dituzu:

Website:  http://www.basquesurfphoto.com/lang/en/

Mail:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Telefonoa:  673 571 971

Facebook:  https://www.facebook.com/basquesurfphoto

Twitter: https://twitter.com/BasqueSurfPhoto

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.