logo ayuntamiento cabecera

Hawaii Donostia inaugura una nueva tienda en la Zurriola

 

Hawaii Donostia, Donostiako Sustapenak sustatutako Surf City Donostia surfaren industriako klusterreko kideak, ireki berri du hirugarren surfeko denda hirian (Donostian), Zurriola Hiribideko 20an.

 

Batez ere, material gogorrera bideratutako denda da: surfeko oholak, trajeak, osagarriak eta abar. Material teknikoko eskaintza hori ehungintza-materialekin ere konbinatzen dute. Nobedade gisa, dendan kafeen Take Away! zerbitzua gehitu dute . Establezimendu berri hau taldeak Donostia erdigunean dituen beste bi dendei gehitzen zaie, hots, San Bartolome kaleko 12 zenbakian duten lau solairuko dendari eta Legazpi kaleko 8an duten dendari, terraza eta guzti azken hori.

 

Hawaii, hirian, surfaren industrian, erreferentziazko denda da 1980az geroztik. Surf, bodyboard eta skateko oholetara eta ekipoetara dedikatzen den konpainia da eta, baita, ehungintza-materialetara ere. Merkatuko markarik berrienekin eta marka esklusiboekin egiten dute lan. Beraiek baieztatzen duten moduan “ibilbide luzea daramagu gehien gustatzen zaigun hori egiten. Surflarien denda bat da surflarientzako eta bizitzeko era horretara hurbildu nahi duten guztientzako”. Hawaii denden eskaintza surflari hasiberriei eta kirol hori egiten ez duen jendeari zuzenduta ere badago.

 

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.