logo ayuntamiento cabecera

Hawaii San Sebastián enpresak hirugarren urtez jarraian antolatu du Single Fin Classic ekitaldia, eta ekainaren 18an izango da Zurriolan

 

Hawaii Donostiak, Surf City Donostiako bazkideak, Vans-en eskutik, duela hiru urte abian jarri zuen longboard-aren inguruko ekitaldia hirian. Aurtengo uda, beraz, hirugarren edizioa izango da, eta datorren ekainaren 18an egingo da Zurriolako hondartzan. Helburua da longboard komunitatea biltzea eta asteburuaz gozatzea modalitate hori praktikatuaz. Oraingo honetan, honako hauen laguntza izango dute: Vans, Keler, Stronger, Deflow eta Surfing The Street.

 

Izena asteazkenera bitarte eman daiteke (677806957). Lehiaketa 8:30ean abian jarriko da, eta 18:00etan amaituko da, azken txandarekin. Gainera, egunari amaiera emateko, afaria egingo da, eta bertan sariak banatuko dira.

 

Informazio gehiago web orrialde honetan:  http://hawaiidonostia.com/actualidad/category/noticias-de-hawaii-donostia/

 

Hona hemen Sigle Fin Classic-en 2015eko edizioaren bideoa:

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.