logo ayuntamiento cabecera

Surfilm Pro

 

Surf sektoreko marka nagusiek beren proiektuak aurkeztuko dituzte Donostiako Sustapenaren Surf City Donostia Klusterraren eta Surfilmfestibal artean antolatutako saio batean

 

Ekainaren 22an, Donostiako Aquarium-ean Surfilm Pro saioa egingo da, eta, bertan, surfaren sektoreko marka nagusi batzuetako ordezkariek beren proiektu harrigarrienak aurkeztuko dituzte. Besteak beste, Heveako kautxu naturalarekin %100 egindako jantziak, olatu hotzak surfeatzeko elementu gogorrak edo jantzi tekniko iraunkorrak bezalako gaiak jorratuko dira. Topaketa honetan, urtero, industria eta profesional berritzaileenekin loturiko materiak aztertzen dira, Surfilmfestibal-en esparruan. 

 

Saioa 18:30ean izango da. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Saioan ondorengo profesionalak izango dira:

  1. Hub Hubbard-ek (Patagonia) 20 urte daramatza neoprenoekin lanean. Billabong-en ibilbide arrakastatsua izan zuen, non, produktuaren managerra izan zen. Ondoren, Patagonia-n hasi zen lanean; bertan, berehala hasi zen maila handiko produktuetan lanean, esate baterako, PSI txalekoekin eta Yulex neoprenoekin.
  2. Jason McCaffrey jaunak (Patagonia) 1995az geroztik darama Patagonia markarekin lanean. Bere ibilbidea FCD surfboards-en lanean zebilen bitartean aparkalekuan autoan lo eginez hasi zuen. Urteen poderioz, bidean, Surf Patagonia-ko zuzendari bihurtzeko adina ikasi du. Azken 10 urtetan, prestakuntza-maila handiko talde batekin jardun du lanean, zeinak, Patagonia-ko ikuspegiari forma eman dion surfaren industriarako.
  3. Tom Kay (Finisterre-ren sortzailea). Hazten zihoan heinean, surfarekiko haren maitasuna garatuz zihoan eta, harekin batera, baita denborarekiko obsesioa ere. Produktuari berrikuntzaeta garapen-bultzada eman nahi zion, industria horrek beharrezko zuela ikusten baitzuen. Horrela hasi zen behar horiei erantzungo zien marka sortzen eta xede horrek luzaroan iraungo zuen. Ekoizteko modu iraunkorragoa landuko zuen marka, produktu hobeak eginez.
  4. Eduardo Uribesalgo (Ternua) Berrikuntzako eta Iraunkortasuneko zuzendaria. Eduardo Uribesalgo jaunak 30 urtetik gora daramatza sektorean. Astore eta Ternua marken sortzailea da; urte horietan guztietan, marketineko eta produktuaren zuzendari-lanetan aritu da eta, egun, Ternua Group-eko Berrikuntzako eta Iraunkortasuneko zuzendaria da.

 

 

 surfilm festibal 2016 logos

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.