logo ayuntamiento cabecera

Donostia Surf City Klusterrak bertako enpresekin lanean jarraitzen du, hiriarekin lotuta surfaren sektorea proiektatzeko

 

Surfaren sektoreko eragileak biltzeko, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza egonkorrerako espazio bat sortzeko eta, tokiko eta nazioarteko proiektuak gauzatuta, surfaren sektorearen proiekzioa hobetzeko erronkekin, Ekonomia Sustapen, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko Zinegotzitzak, Donostiako Sustapenaren Donostia Surf City Klusterraren bitartez, hainbat neurri jasotzen dituen 2017rako Ekintza Plana aurkeztu du. Ekimen horien artean daude Klusterreko eragileen Foroa dinamizatzea bera (64 enpresa-erakunde gaur egun), sektoreari begirako komunikazio- eta sentsibilizazio-ekintzak, sektoreko trebakuntza- jardunaldiak, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren arloan enpresentzako lehiakortasuna hobetzeko zerbitzuak, eta proiektuak abian jartzea edo horietan kolaboratzea –hala nola Surf Hirien Nazioarteko Sarean–, Zurriolako hondartzan surfaren irakaskuntza erregulatzea, etab.

 

Ernesto Gasco alkateordeak Donostiako surfaren sektorearen eta surfari lotutako hiriaren beraren kanpora begirako proiektuak eta ekimenak nabarmendu nahi izan zituen; besteak beste, “WSCN sortu eta koordinatu da, Surf Hirien Nazioarteko Sarea. Donostiak hor dihardu lanean, Europako, Australiako, Afrikako eta Latinoamerikako beste hamar hirirekin batera”, adierazi zuen Gascok. Bestalde, Ocean Living Lab dago, “arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren emaitza, eta orain administrazio-kontseiluan parte hartzen ari gara”. Gascok adierazi zuen, bestalde, nabarmentzekoa dela “esparru tokikoago eta hiritarragoan, Zurriolako Hondartzako surf irakaskuntzaren arloan egindako lana, surf-eskolei lagundu baitiegu surfaren irakaskuntzaren erregulazioa definitzen, eta eskola horien eta Udaleko beste arlo batzuen arteko proposamenak koordinatu ditugu; gainera, hondartzako seinale berriei buruzko kontuak adostu ditugu surf-eskolekin”.

 

surf ciudad contenido2

 

Donostia Surf City Klusterraren Ekintza Planak 2017rako ekimen-sorta bat jasotzen du:

1) Lehiakortasuna hobetzea

  • Udazkenean sektoreko trebakuntzako bi tailer egingo dira, sektorean prestigio handikoak diren hizlariekin. Urtean zehar “Enpresen Foroko” hainbat saio egingo da; foro horietan ezagupena eta esperientziak elkartrukatzen dituzte klusterreko enpresek.
  • Donostiako Sustapenak, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen arloetan, hiriko enpresa guztiei lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dizkien zeharkako zerbitzuez gain, Donostia Surf City klusterrak nazioarteko sektoreko misio bat antolatzen du urtero surfaren arloan. 2017an, klusterreko enpresak Municheko ISPO Azokan egon ziren; Klusterrak stand bat eduki zuen han, lan komertziala egiteko. Udazkenean, 2018ko misioa lantzen hasiko dira.
  • Donostiako Sustapenaren “Global Training” nazioarteko beka programari esker, aurten Newcastle hirian (Australia) sei hilabetez lanean ari da pertsona bat; Donostiak koordinatzen duen Surf Hirien Nazioarteko Sareko (WSCN) kide da hiri hori. Bekaren proiektuaren helburua da Newcastle hiriak surfaren arloan duen potentzialaren alderdi batzuk eta Donostiaren eta Newcastle hiriaren arteko lankidetzarako aukera berriak aztertzea.

 

2) Hiri-proiektuak

  • WSCN – Surf Hirien Nazioarteko Sarea: Txileko Arica hirian egingo da urrian urteko topaketa. Aurten berregituratu egin da Sarea, eta lau talde tematiko ari dira lantzen: garapen ekonomikoa, ingurumena, gizartea&kirola, sarearen marketina eta hedapena.
  • Donostia Surf City Klusterra Ocean Living Laben administrazio- kontseiluan sartzea; mugaz gaindiko Europako lehenengo Living Laba da, eta jardubide berrien esperimentaziorako Europako erreferentziazko zentro bihurtu nahi du. Aurten, surfean zentratuta, ur-jardueretako ekipamendu berriak testatzeko eremu bat sortzea aurreikusten da. Living Lab honek 100 metro kostadun eremu geografikoa hartzen du; eta eremu horretan, 30 klub, zortzi kirol-portu (2.300 ontzi-lekurekin) eta mundu-mailako hiru lider daude: Pukas, Tribord eta Quicksilver.
  • Surf-eskolen eta Udaleko hainbat alorren arteko koordinazioa Zurriolako hondartzako surfaren irakaskuntzaren behin betiko erregulazioa prestatzeko, 2018. urterako. 2017ko denboraldi honetarako, berritasun gisa, Zurriolako hondartzaren jarduna definitu da; solaskide baten figura ezarri da, eskola guztien ordezkari izango dena, eta Gurutze Gorriarekin eguneroko harremana izango duena.

 

3) Komunikazioa

Klusterreko eragileekiko lankidetza komunikazioko eta sektorearen proiekzioko ekintzetan; adibidez, hor dago SportJam Azoka profesionala. Bigarren edizioa egingo da aurtengo azaroan Kursaal jauregian, eta enpresen standak egongo dira, surfaren arloko produktu eta zerbitzuekin. Gainera, baita hitzaldi eta jardunaldien Foro profesional bat ere, surfaren sektoreko hizlariekin.

 

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.