logo ayuntamiento cabecera

SurfCity Donostia Klusterreko Glassy enpresaren aplikazioa Casio erloju adimentsu berrietan erabiliko da

 

Glassy Pro-ren aplikazioa hautatu du CASIOk 2017ko bere merkaturatze handirako: CASIO Smartwatch WSD-F20 Pro Trek Smart, ura jasaten duen eta aire zabaleko kirolarientzat bereziki diseinatutako ordularia. Aliantza horri esker, CASIO enpresak bere smartwatch guztietan erabiliko duen aplikazio ofizial bilakatu da Glassy.

 

Gutxi geratzen da Pro Trek Smart erlojua merkaturatzeko eta Glassy Zone wearablea ekoizpenaren azken fasean da. Testuinguru horretan, Casioren ordulari adimentsu berriak aplikazioaren funtzioetako batzuk izango ditu, hala nola spoten jakinarazpenak edo olatuen aurreikuspena, erabiltzaileak informazioa uneoro eskuragarri izan dezan. Gailuak ez ditu Glassy Zonen funtzionalitate nagusietako batzuk izango, hala nola surf-saioetan olatuen trackinga denbora errealean edo UVA izpi gehiegigatiko jakinarazpena (bi horiek markaren wearablean izango dira esklusiboki). Hala, CASIOren smartwatchak ordulari bakarrean aire zabaleko app onenak bilduko ditu. Glassy enpresan harro daude euren produktuaren eta ibilbidearen balioa aitortu izanagatik eta CASIO bezalako marka ezagun batek euren komunitatea handitzeko aukera emateagatik. CASIOk, bestalde, merkatuko Android aplikazio onenaren funtzionaltasunak erabiltzeko aukera izango du aliantza honi esker.

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.