logo ayuntamiento cabecera

World Surf Cities Network-en bilera berria Arican (Txile)

Txileko Surf City-a den Arican, Surf Hirien Nazioarteko Sarearen (World Surf Cities Network, WSCN) urteko bilera egingo da urriaren 11tik 15era bitartean, Donostiako Sustapenaren Donostiako Surf City Klusterrak sustatuta, hiria bera baita Sarearen burua, eta Sarearen jarduerak koordinatzen ditu. Programa Hegoamerikako herrialdeko surfaren industriako eta kiroleko agente nagusien topaketekin eta jarduerekin guztiz bete da, eta bertan izango diren sareko 12 hirik (Ericeira, Viana do Castelo, Donostia, Durban, Arica, Santos, Gold Coast, New Plymouth, Las Palmas, Newcastle eta Montañita) eta horien ordezkariek urteko jardueren balantzea egiteaz gain, esperientziak partekatu eta hurrengo ekitaldirako ekintza-plana aztertuko dute. Edizio honetan, gainera, ongietorria egingo zaio sarean sartuko den beste hiri bati; hots, Huanchacori (Peru).

 

Urriaren 12an (osteguna), Sarearen Batzar Orokorra egingo da; bertan, sarearen gertaera nagusiak nahiz hurbileneko etorkizuna eztabaidatuko dira, eta sarean parte hartuko duen hiri berriari (Huanchaco) ongietorria egingo diote. Topaketan, 2017ko Ekintza Plana ebaluatu eta gauzatzen ari diren proiektuak eta ekimenak aurkeztuko dituzte. Halaber, nazioarteko hitzaldi hauek eskainiko dira:

  1. Ex Isla Alacran irlarentzat Surfaren munduko erreserbaren izendapena lortzeko aukerak eta erronkak, helmugan kokatzeko estrategia gisa, Arica – Txile.
  2. World Surf Reserve Huanchaco, Peru esperientzia. Abantaila lehiakorrak, onurak eta helmugan nazioarteko ziurtagiriak izango duen inpaktua”
  3. Helmuga anitzeko Surf Turismo Programa – Unleash Project, Kanada.
  4. Hurrengo egunean, bigarren lan-egunean, mahai gainean jarriko dituzte WSCN Sareko hirien esperientziak, eta negozio-bilera bat egingo da tokiko, estatuko eta nazioarteko enpresekin.

 

chile contenido 1Aurten, WSCN sarearen berrikuntzetariko bat da hiri bakoitzean surfarekin zerikusia duten enpresak eta erakundeak identifikatzeko lana egitea, enpresa-lankidetza bultzatzen hasteko helburuarekin, proiektuak nazioarte-mailan garatzea sustatze aldera. Era horretan, enpresen direktorioa sortu da, eta Sarean 412 konpainia identifikatu eta ordezkatu dira.

 

Topaketan, baita ere aztergai izango dute WSCN Sarearen etorkizuneko helburuetariko bat; alegia, nazioarteko etorkizuneko topaketetan networking-erako tarte bat izatea hiri ezberdinetatik etorritako enpresentzat. Modu berean, urtean zehar abian jarri da sarearen lana antolatzeko eredu berria, Donostiako Sustapenak sustatuta, eta eredu hori lau ardatzetan oinarritzen da:

  • Garapen ekonomikoa
  • Marketinga
  • Ingurumena
  • Kirola eta gizarte-ekintza

 

Surf city-a da surfak, surfaren kulturak eta surfaren sektorearen inguruko industrietako enpleguak hiriko oinarri ekonomiko, sozial eta kulturalaren zati garrantzitsua osatzen duen hirigunea; gainera, hiri horretan, surfaren industria hiriko gobernuak formalki onartua izaten du.

 

chile contenido 2Hauek dira surf city batean kontuan izan beharreko elementuak: kokapena, herriaren baliabide naturalak eta tamaina, industria (surf oholak, ehungintza, osagarriak eta ekipamenduak diseinatzea eta egitea eta txikizkako industria), zerbitzuak (surfaren turismoa, surf eskolak, surf lehiaketak eta saioak, surfaren inguruko hezkuntza eta prestakuntza, surfaren komunikabideak, surfaren alboko higiezinen merkatua, e.a.), surfaren kultura (praktikatzen dutenen kopurua eta surf elkarteak eta federazioak, surfaren kultura, historia eta hiriko surfaren ikonoak), eta hiriko gobernuak surfaren industriak duen garrantzia onartzea eta sustatzea. WSCN-ren helburua da tokiko jarduera ekonomikoa bultzatzea (industria, turismoa eta tokiko enplegua) surfaren bitartez, eta, horretarako, ideien ezagutzak trukatu eta surf hirien arteko proiektuetan lankidetza lantzen du.

 

Sarea Europako, Amerikako, Afrikako eta Australiako hamabi surf hirik osatzen dute, eta guztien nahia da surfaren bitartez tokiko lehiakortasuna hobetzea. Modu horretan, hiri horien helburuen artean honako hauek aipatu behar dira: sarera atxikitako hirien posizionamendua hobetzea surfaren turismo-helmuga bezala, surfarekin loturiko enpresa berriak toki horietan sortzea erraztea eta surfaren sektorea garatzeko tokiko estrategiak elkarren artean definitzea eta ezartzea.

 

Sareko hiriek urtero topaketa bat egiten dute urteko emaitzen berri emateko eta hurrengo urteko jardueren plana onartzeko. Sarearen irteera-jardunaldia Donostian egin zen 2011ko azaroan.

 

Informazio gehiago jasotzeko: www.worldsurfcitiesnetwork.com

 

SurfCity Donostia NEWSLETTER-A

logo suscripcion 

¿DONOSTIA

SURFCITY-KO KIDE

IZAN NAHI DUZU?


Donostia Surf City-ren klusterreko kide izateko, jar zaitez gurekin harremanetan fomentoss@donostia.eus helbidera idatzita. Besteak beste, adierazi enpresaren izena, jarduera, harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-maila.