logo ayuntamiento cabecera

OCEAN LIVING LAB

Ocean Living Lab Elkartearen xedea da mugaz haraindiko ekosistemari laguntzea mundu-mailan erreferentzia-zentro bilakatzeko lanetan, produktu berrien kontzeptualizazio eta zikloaren amaierarako. Hossegor-etik Zarautzera bitarte kostak eskaintzen duen aniztasuna Europan aukera bikaina da industriei eta start up-ei produktuak eta zerbitzuak garapen-ikuspegi arinetik garatzearen aldeko ingurune teknologiko, ekonomiko eta soziala eskaintzeko. 

 

Ocean Living Lab Elkartearen asmoa da gune geografiko hori ingurune digital eraginkor bilakatzea, sentsoreak, objektuen konektibitatea, web plataformak, komunikabideak, e.a. bezalako teknologia aurreratuak ezarrita. Era berean, prototipoak azkar garatzea, aholkularitzako baliabideak eta metodo industrialak monitorizatzea edota komunitate erabiltzaileak identifikatzea. Halaber, helburua da ikerketa eta garapen proiektuen inguruko lankidetza sustatzea.

 

Mugaz haraindiko <<Ocean Living Lab>> Elkartea 2016ko maiatzaren 22an jarri zen abian modu ofizialean, honako hauen ekimenari esker: Sud Pays Basque, Bidasoa Aktibo agentzia, Gaia- TEIC, Eurosima eta Donostiako Sustapena- Surf City Donostia klusterrak, Bordeleko Unibertsitatea, Euskampus Fundazioa, Estia Ingeniarien Eskola eta Quicksylver eta Tribord enpresa-taldeak.