logo ayuntamiento cabecera

Donostiako delegazio batek Aarhus (Danimarka) bisitatu du, nekazaritza elikagaien arloko erreferentzia den hiria

 

Bultzada Ekonomikoko Zinegotziak irailaren 17tik 19ra ospatutako Enpresa misioan Donostiako Sustapeneko Guztiona Kluster-a osatzen duten nekazaritzako elikagaien sektoreko Donostiako enpresek eta udal-talde politikoen ordezkariak hartu zuten parte. Helburua eskualde hau elikadura-kulturaren, elikaduraren ikerketa eta teknologian eta tokiko ostalaritzan zero kilometro kontsumoa sustatzean erreferentzia bihurtu duten gakoak analizatzea izan zen. Horretarako, ordezkaritzak nekazaritza-ekoizpen baserriak, nekazari eta kontsumitzaile elkarteak, elikagaien ekoizpen-ziklo osoa ikertzen duen eta elikadura-zientziei buruzko departamendu bat duen Aarhus-eko Unibertsitatea eta hiriko hainbat merkatu bisitatu zituen..

 

Zergaitik Aarhus bisitatu?

2017an Aarhus hiriak eta Erdialdeko Danimarka eskualdeak Europako Gastronomia Eskualdearen titulua jaso zuten “Re-thinking Good Food” lemapean. Titulua, etengabe hazten ari den elikadura arloko kultura aberats eta oparoaren, gastronomiaren eta eskualde osoan birpentsatzen eta garatzen ari diren produktuen onarpen gisa eman zen. Aarhus hiria aurkitzen den Erdialdeko Danimarka eskualdea nekazaritza-ekoizpen gune garrantzitsua da, auzo periferikoetako baserri handiekin. Arla Foods, Europako esne-talde handienetako batek, bere egoitza Aarhus-en du eta Aarhus Karlshamn (AKK), olio eta landarekoipe konpainia suediar-daniarrak ere bere prozesatze-fabrika nagusietako bat dauka eskualde horretan.

 

Danimarka munduko ikerketa eta teknologia potentzietako bat da eta hain zuzen ere, unibertsitate ospetsuenetako bat Aarhuseko Unibertsitatea da; hezkuntza publikoko ikastetxe onenetako bat da, ikerketara bideratuta dagoena, nazioarteko proiekzioa duena eta baita Elikadura Zientziei buruzko Departamentua ere. Bere tamaina gorabehera, Danimarka elikagai iraunkor eta kalitatekoak produzitzeagatik eta elikagai-ikerketaren eremuko bere nazioarteko lidertza posizioagatik ezagututa dagoen herrialde bat da. Hau, hein handi batean, arlo horretako ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egindako apustuaren ondorioa da. Elikagai berritzaileen enpresa txiki eta ertainak ikertzaileekin lankidetzan aritzen dira eta alderantziz. Aarhuseko Unibertsitateko Elikagaien Zientzia Saileko ikerketa eta hezkuntzak ziklo osoa barne hartzen du, produkziotik kontsumora arte eta elikagaien eta horien osagaien ezaugarriak ikertzea ere bai.

 

OME-Osasunerako Mundu Erakundeak dieta mediterraneoarekin parekatu ditu iparraldeko herrialdeen dieta. Izan ere, herrialde hauek, Danimarka barne, iraultza gastronomiko bat hasi zuten duela 15 urte eta besteak beste, jatetxeek 100 kilometro baino gutxiago dituzten produktuak erostea bezalako jarduera zehatzak eraman zituzten aurrera. Aarhus-ek ere ildo horretan egin du lan. Hiriko hiru jatetxek Michelin izarrekin sarituak izan dira.

 

Enpresa bisitak

Taldearen lehen harrera ofiziala Allan Tambo Chistianen, Aarhuseko Turismo Antolakundearen zuzendari eta arduradunaren eskutik etorri zen; Aarhus hiriko Food Hub eta Destino Gastronomikoa bezalako promozioa eta marketina aurkeztu zituen. Aarhus-en estandar gastronomikoak altuak eta produktuaren kalitatean oinarrituta dira. Michelin lau izarrek Aarhus nazioarteko elite gastronomikoaren baitan sartzen dute.

 

mision dinamarca contenido 2

 

Ondoren delegazioa Aarhus Street Food-era joan zen, kaleko janari merkatu iraunkor bat, bertakoei edo turistei kaleko janari mota ezberdinez gozatzeko aukera eskaintzen diena.

 

mision dinamarca contenido 5

 

Jacob Bundsgaard Aarhus-eko alkateak udaletxeko ateak ireki zituen Donostiako delegazioari arrera egiteko. Bere aurkezpenean hiriaren estrategia-lerroak azaldu zituen.

 

mision dinamarca contenido 3

 

logoDanish Food Cluster delegazioaren beste bisitetako bat izan zen. Anders Iversenen eskutuk Donostiako enpresek, jakintza-komunitate bat sortzeko asmoz eta horretarako, eragileen arteko elkarreragina, proiekzioa eta nazioarteko ikusgarritasuna sortuz, Danimarkako elikagaien industriaren balio-kate guztia integratzen duen plataforma hau ezagutu zuten

 

Aarhus University-ko Stella Spanouk ikerketa eta irakaskuntza jarduerak azaldu zituen Elikagaien Zientzia sailean; elikagai-kate osoa zelaitik mahairaino eta elikagaien eta horien osagaien osasuna sustatzeko propietateak ere bai. Argazkia: Danimarka paisaia

 

Agro Food Park-en aurkezpena egiteko arduraduna Soren Madsen kudeatzailea izan zen. Agro Food Park enpresek, ikerketa- eta hezkuntza-erakundeek elkarrekin lan egiten duten parke bat da. Bertako langileak ekosistema ireki batean ari dira lanean eta erabaki zentro bat osatzen dute Danimarkako elikaduraren arloan.

 

Agro Food Park

 

SEGES enpresarekin izandako topaketa Torben Huus – Bruun aholkulariaren eskutik etorri zen. SEGES-ek konponbideak eskaintzen ditu nekazaritzarako eta etorkizuneko elikagaigintzarako, nekazaritzaren alderdi guztiak eta nekazaritza kudeaketa kontuan hartuz.

 

Ordezkaritza donostiarrak Arla enpresaren Berrikuntza-Zentroaren instalazioak ere bisitatu ahal izan zituen, honakoa enpresa kooperatiboaren ikerketa ta berrikuntza-zentro bat. Arla Europako zazpi herrialdetako esne, gazta eta gurin ekoizleen kooperatiba bat da; horrek esan nahi du konpainia horrek balio kate osoa kontrolatu eta bere berrikuntza-ikuspegia baserritik mahairaino aplikatu dezakeela.

 

mision dinamarca contenido 6

 

Azken egunean ordezkaritzak Museum Green, Auning-eko ingurune pribilegiatuan aurkitzen den museo bizidun ederra bisitatu zuen, Jutlandian kokaturiko Djursland penintsulan. Han, Jan Petersenek, Norddjurs-eko Udalerriko Alkateak eta Business Region Aarhusyko Presidenteak harrera egin eta gero, garai historikoetako sukaldeetan daniar errezetak egiteko aukera izan zuten.

 

grupo

 

Guztiona Kluster-aren misioak

Ekimen hauen helburua bertoko produktuen eskaintza eta eskaera handitzea da, banaketa-kanalak eta merkaturatzea hobetuz eta aldi berean, berrikuntzaren eta internalizazioaren alorreko laguntza neurriekin sektoreko enpresen lehiakortasun maila handituz.

 

Enpresa-eginkizun hori, sektoreko enpresak biltzen dituen Guztiona Nekazaritzako Elikagaien sektoreko Klusterrak urtero Aurrera eramaten dituen ekintzen barruan kokatzen da. Donostia, erroldatutako nekazaritza-ustiapen gehien dituen udalerri gipuzkoarra da eta balio estrategiko garrantzitsua du, bai kontsumitzaile potentzialen kopuruagatik, baita hiriko hirugarren sektoreko jarduera-sektoreekin (merkataritza, ostalaritza eta turismoa) sinergiak ezartzeko aukeragatik ere. Bere helburuen artean honakoak aurki ditzakegu: sektorea gastronomia-kultura indartsu baten nazioarteko inpaktuari lotuz balio kate osoan enpresa-sare sendo bat sustatzea, eskaria handitzea tokiko produktuaren balioa eta bere promozioa hirugarren sektorean indartuz, tokiko produktu-eskaintza handitzea nekazaritzaren alorreko enpresa-sorkuntza laguntzeko programen bidez eta enpresen lehiakortasuna hobetzea sektore-prestakuntzaren bidez, nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzeko laguntza-neurriak.