logo ayuntamiento cabecera

Tokiko lankidetzak

Zer da sarean lan egitea?

Lan egiteko modu berria da. Lurralde bateko edo hainbateko eragile publiko zein pribatuen arteko harreman horizontalen bidez, kasuan kasuko helburu edo interes komunen alde egiten da. Aipatutako eragileek beren borondatez hartzen dute parte. Helburuak lortzeko, baliabide materialak edo ez-materialak trukatzen dituzte eta elkarlanean aritzen dira, interdependentzia nagusi dela. Lan egiteko modu horri esker, ezagutza berriak eta berrikuntzak sortzen eta sustatzen dira, eta lehiakortasuna indartu egiten da.

 

Sustapenak hainbat udal-saretan dihardu ekinean, eta, bereziki, honako hauetan hartzen du parte:

  • Eguneroko lanaren, denboraren poderioz finkatutako proiektuen, pertsonen, erakundeen edo korporazioen arteko harremanen, unean uneko lankidetza, hitzarmen nahiz akordioen... ondorioz sortu diren sareetan.
  • Epe luzeko edo laburreko proiektu jakin baten inguruan berariaz eratutako udal-sareetan. Horrelako batzuk (adibidez, EQUAL ekimenak garatzeko taldeak) kanpo-arrazoiengatik sortzen dira, eta beste batzuk, berriz, bertako kezka edo asmo jakin bati erantzuteko.
  • Sare estrategikoetan. Horiek diseinatzeko eta sustatzeko, gogoeta- eta plangintza-lan estrategikoa egin behar izaten da. Horrelako sareak (ikus-entzunezkoen eta energia berriztagarrien klusterrak, laguntza-teknologiak, surfa...) Donostiako Sustapenaren lan-estrategiaren ardatzak dira, adibidez, azaleratzen ari diren arloak bultzatzeko ahaleginetan. Sare estrategikoei esker, ezagutzak sortzeko, informazioa hedatzeko eta, hitz batean, balio erantsia eta berrikuntza indartzeko aukerak ugaritu egiten dira.

 

Sareetako eragile parte-hartzaileen jarduna eta horien arteko zentraltasuna eta harremanak erabakigarriak izaten dira, proiektuak egoki garatzeko eta emaitza onak lortzeko.