logo ayuntamiento cabecera

Donostia Km 0

Proiektuaren helburua da nekazaritzako elikagaien sektorearen POSIZIONAMENDUA hirian sustatzea, tokiko produktuak merkaturatzeko eta banatzeko sistemak hobetuaz.

 

Modu horretan, Donostia Km 0 proiektuak hiru jarduera-ardatz ditu:

  • Tokiko produktuen merkaturatzea hobetzeko aukerak. Tokiko produktuen merkaturatze-sistemen mugei eta aukerei buruzko txosten espezifikoa.
  • Tokiko ekoizleen eta haien produktuen Katalogo Digitala. Katalogo ezberdina da; bertan, produktu bakoitzaren atzean dagoen historia ezagutzen da. Produktuari balioa emateko eta besteetatik bereizteko aukera ematen du, baita, prezio lehiakorragoa izateko aukera ere.
  • Katalogoa web orrialdeetan, foroetan, eta abarretan ezagutzera emateko eta hedatzeko kanpaina.