logo ayuntamiento cabecera

guztiona imagen home 

GUZTIONA NEKAZARITZA ELIKAGAIEN KLUSTERRA

Guztiona Klusterra enpresa, erakunde eta eragile sozioekonomikoen sare bat da, eta kideen arteko sinergiak eta elkarlana sustatzeko sortu zen, baita nekazaritza-elikagaien sektoreak Donostian duen lehiakortasuna hobetzeko ere. Besteak beste, hainbat ekimen eta proiektu erakarri eta sustatu nahi ditu; hain zuzen ere, hirian aberastasuna eta enplegua sortuko dituztenak, elikagaien karbono-aztarna txikitu eta ingurumenarekiko konpromisoari eutsiko diotenak, eta bertako elikagaien eta elikagai osasungarrien kontsumoan oinarritutako sistema bat bultzatuko dutenak.

 

Hona hemen sektorearen erronka orokorretako batzuk:

Balio-kate osoan enpresa-sare sendo bat sustatzea; horretarako, sektorea kultura gastronomiko ahaltsu baten nazioarteko eraginari lotzea.

Eskaria handitzea, bertako produktuak ezagutaraziz eta haiek hirugarren sektorean sustatuz.

Bertako produktuen eskaintza handitzea, nekazaritzako ekintzailetzari laguntzeko programen bidez.

Enpresen lehiakortasuna handitzea, sektoreko prestakuntzaren bidez eta nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzen laguntzeko neurrien bidez.

Guztiona jarduketa eremuak

guztiona Dinamización eu
Observatorio sectorial eu
Comunicacion guztiona eu
Mejora competitiva guztiona eu
Proyectos de ciudad guztiona eu
Infraestructuras guztiona eu

foto cluster agro eusk

Guztiona berriak

Donostiako Sustapena elikadura-sistema eraldatzeko proiektu europar batean ari da parte hartzen

Donostiako Sustapenaren bitartez, Fusili proiektuan ari da parte hartzen Donostia, Europako beste hamaika hirirekin batera. Ezagutzen eta ikaskuntzen trukerako proiektua da, hain zuzen, elikadura-sistema eraldatzeko erronkei heltzea helburu duena. Europako Batasunak 886.000 euroko ekarpena onartu du Donostiarako, proiektua aurrera eramateko. Donostiako Sustapena da proiektuaren kiderik garrantzitsuena, koordinazio lanak v89egingo dituen Cartif fundazioarekin batera (Valladolid) ...

Gehiago irakurri...

Donostiako Ekonomia Suspertzeko Plana (PREK), Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresei laguntzen

Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, Krisiaren aurkako Plan Ekonomikoa (PREK) jarri du abian. Plan integrala da, eta hainbat neurri biltzen ditu, Covid-19k eraginiko krisiaren ondorioz hirian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eraginiko ondorio ekonomikoak arintzeko ...

Gehiago irakurri...

Nekazaritzako elikagaien sektoreko negozio-ereduak klima-aldaketaren ondorioz

«Hiria nekazaritzako elikagaien sistema gisa: hirien erronka handia hurrengo urteetarako. Jasangarritasunean oinarritutako dieta». Carlos Verdaguer. Hirigintzako arkitektoa eta Hirigintzako irakasle elkartua Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ...

Gehiago irakurri...

Tokiko produktuak Gastronomikan daude berriro Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren Guztiona Klusterraren eskutik

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak bultzatutako eta Donostiako Sustapenak kudeatutako Guztiona Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko enpresa batzuk San Sebastian Gastronomikan izango dira urriaren 7an, 8an eta 9an, eta haien produktuak erakutsiko dituzte aurten azalera bikoitza izango duen stand propioan. Era horretan, helburua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea, urteko ekitaldi gastronomiko handienean egonda. ...

Gehiago irakurri...

Guztiona newsletter-a

adherirme imagen guztiona 

¿GUZTIONA

KLUSTERRAREN PARTE IZAN

NAHI DUZU?


Guztiona Nekazaritza Elikagaien Klusterrari atxikitzeko, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honetara idatzita: fomentoss@donostia.eus. Bertan, adierazi enpresaren izena eta jarduera, harremanetarako pertsona, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.