Zure enpresaren emaitzak nola hobetu jakin nahi duzu?

Zure negozioarekin lotutako gaiei buruzko aholkularitza behar baduzu, aldaketetara egokitzeko edo estrategia berriak aplikatzeko, laguntza zerbitzu bat duzu eskura, zure erronkak gainditzen eta helburuak lortzen laguntzeko.

PRESENTZIALA | Finkatu zure proiektuaren oinarri ekonomiko-finantzarioak

Urtarrilaren 16an | 10:00 - 14:00 | PRESENTZIALA

* Lekua: EKINN eraikina San Bartolome 16  |  Kokapena ikusi

 

SAIOAREN HELBURUA

Kontabilitate-kontzeptuak bereizten ikastea, diru-sarreren eta gastuen aurreikuspenak egitea, marjinak kalkulatzea eta abar, zure proiektuaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa aztertzeko.

NORI ZUZENDUA

Donostian negozioa abian jartzen ari diren edo duela gutxi jarri duten ekintzaileentzat.

IRAKASLEA

Innobide Gertu Aholkularitza.

 

Egoitza soziala Donostian duten enpresek gehienez enpresa/pertsona bakoitzeko 2 orduko banakako saio bat eskatu ahal izango diote Donostia Sustapenari hizlariarekin bere proiektuaren inguruan gehiago sakontzeko.

 

Logo europasoloV3.jpg

Ekitaldiak

Etengabeko prestakuntza

Zure ezagutza zabaldu nahi baduzu ekintzailetza, zientzia, berrikuntza gaietan, edo gaurkotasuneko gaietan ospe handiena duten hizlariei entzun nahi badiezu, 70 prestakuntza-bideo baino gehiago dituzu eskura.