Ikasi enpresa batek zer estrategia segitu behar dituen (online eta offline), esaterako produktuak saltzeko edo inbertsiogileak erakartzeko marketin eta komunikazio estrategia definitzeko.
- ZER LORTU NAHI DU ZERBITZUAK?
Helburua da zuk ikastea zure marka-irudia definitzeko eta zure produktuen kalitatea erakutsi edo inbertsiogileak erakartzeko estrategiak identifikatzen, hori nahi baldin baduzu.
- NORENTZAT DA ZERBITZU HAU
Zerbitzu hau Donostiako enpresei zuzendua da.
- ZER EPE DAGO ESKATZEKO?
Zerbitzu hau urte osoan zehar dago zabalik.
- ZERTAN DATZA AHOLKULARITZA HORI?
Marketin eta komunikazio estrategietako aholkularitza abiatzeko bilera bat egiten da, zure proiektua ezagutu, dituzun beharrak baloratu eta ekintza plan bat diseinatzeko.
Bilera horren ondotik, Donostia Sustapenak arduradun bat esleituko dizu; horrexek proposatuko dizu zure enpresak segitu behar duen programa, aurrera eraman beharreko neurriekin batera. Donostia Sustapenaren lan horrek 10 ordu hartuko ditu gehienez.
- NOLA ESKATU?
Formulario honen bitartez eskatu behar duzu
ONLINE ESKAERA