Bonu teknologikoak dira Vicomtech Ikusizko Elkarreragineko Teknologien eta Komunikazioen Fundazio Zentroak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.
Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.
Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro bat da eta teknologia hauetan dago espezializatuta: elkarreragin aurreratua, ikuspen artifiziala, datu-adimena, ordenagailu bidezko grafikoak eta hizketa eta lengoaia naturalaren teknologiak. Zentroaren helburu nagusietako bat da gure inguruneko enpresa eta erakundeek ikerketa aplikatuaren eta garapen eta berrikuntza teknologikoaren arloetan dituzten premiei erantzutea, aipatutako eremuetan, eta haien lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa eta gure gizartearen bizi-kalitatea hobetzea.
- ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEN BIDEZ?
Bonuen bidez, Vicomtech zentroarekin elkarlanean, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako proiektu teknologikoak sustatu eta garatzen ditugu, eskolan sortutako teknologia eta ezagutza transmitituz.
Osagai teknologiko bat duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan Vicomtech zentroak eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, ikerketen eta laguntza teknikoen bidez.
- NORENTZAT DIRA?
Lantokia Donostian duen enpresa pribatu bat bazara eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo oraindik enpresarik sortu gabe enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituen ekintzaile bat bazara eska ditzakezu bonuak.
- MOTA DESBERDINETAKO BONUAK ETA BATERAKO FINANTZAKETAK DAUDE?
Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, mota desberdinetako bonuak eta baterako finantzaketak daude.
Bonuaren balioa, gehienez (BEZ kanpo)
Baterako finantzaketa
8.000 €
Sustapena % 70
Vicomtech % 30
14.500 €
Sustapena % 55
Vicomtech % 35
Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.
Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
Bonuaren eskatzaileak nolako bonua eskatu nahi duen proposatu ahal izango du, baina zentro teknologikoak eta Donostia Sustapenak erabakiko dute azkenean bonu mota.
Adibide gisa, onuradunek nolako zerbitzuak eska ditzaketen adieraziko da.
1. adibidea: garapen teknologikoak martxan izanik, faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa bat. Adibidez:
Enpresak produktu bat dauka (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu (esaterako, eskuzko prozesu bat automatizatzea) edo beste bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatu eta ikusteko modulu berri bat). Enpresak, bonu teknologikoaren bidez, funtsak lor ditzake, proiektuaren tamainaren arabera, zenbait alderdi ordaintzeko: zalantza teknikoen ebazpena, bideragarritasun teknikoaren azterketa, arkitektura-arloko aholkularitza teknologikoa, aplikazioaren kodea garatzean behar den monitorizazioa eta laguntza, bai eta moduluaren beraren garapena edo hobekuntzen integrazioa ere.
2. adibidea: ekintzaileak produktu/zerbitzu baterako ideia bat du eta produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa bat egin nahi du. Adibidez:
X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat du (adibidez, kale batean aparkatzeko dauden plaza libreen adierazle bat) eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta konponbidea merkatuak onartuko lukeen prezio-tartearen barruan egongo den ere. Ekintzaileak, bonu teknologikoaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa bat ordaintzeko funtsak lor ditzake. Hona hemen azterketaren puntuak:
- Arazoa edo premia ikertzea eta eskakizun funtzionalak aztertzea.
- Ordezko konponbide teknologikoak aztertu eta ebaluatzea. Produktuak beharrezkoak diren funtzioak gara ditzan funtsezkoak diren teknologiak identifikatzea.
- Kostua/onura aztertzea, abantailak, lotutako kostuak eta arriskuak aintzat hartuta (kale-argietara lotutako RFIDak dituzten baldosak, ikuspen artifiziala...).
- Estrategia eta garapen teknologikoko plana prestatzea, gutxieneko prototipo bideragarria zehaztea eta hori lortzeko hurrengo pausoak finkatzea.
3. adibidea: enpresa edo ekintzaile batek esparru berrietako teknologiak (Big Data-Analytics, Internet of Things-Wearables, 3D inprimatzea) bere produktu edo prozesuetan txertatzeko dituen aukerak aztertu nahi ditu. Adibidez:
Enpresak aztertu nahi du bere negozioa berritzeko zer aukera dituen, bere produktuan IoT arloko teknologia berrietako aplikazio berriak txertatuz (adibidez, etxeko objektuetan edo argiztapenean, objektuok internetekin konektatuta beste funtzionaltasun batzuk gehitzeko aukerak aztertuz). Enpresak, Bonu Teknologikoaren bidez, funtsak lor ditzake bere produktu/prozesu zehatzean teknologia berriak txertatzeko aukera-mapa bat prestatzeko, puntu hauek barne hartuta:
- Enpresaren produktu/prozesuarekin lotuta garrantzitsuak diren teknologia berriko agertokiak aztertzea, eta hurbileko kasuen erreferentziak behatzea.
- Aukera zehatzak identifikatu eta abaguneak hautatzea.
- Bideragarritasun teknikoa ebaluatu eta kostu/onura aztertzea.
- ZEIN DA VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?
VICOMTECH ZERBITZUEN KATALOGOA
EITK TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK
Softwarea: kontzeptu probak, SW arkitekturen diseinua, prototipatze azkarraren analisia edo aplikazioen bideragarritasuna:
- Adimen artifiziala (Machine Learning, Deep Learning…).
- Irudiaren teknologiak, bistaratzea, konputazioa eta datuen analisi adimenduna eta pertsona-makina elkarreragina sektore klinikoan, sozio-sanitarioan, bioteknologikoan eta farmazeutikoan.
- Eredu prediktiboak eta erabakiaren euskarri sistemak sortzea, gaixotasunen prebentzio, estratifikazio eta pronostikoaren aurreikuspenerako.
- Osasunari buruzko datu heterogeneoak integratzea eta harmonizatzea, datu omikoak aztertzea eta eskala handian prozesatzea (Big Data), medikuntza pertsonalizatua ezartzeko.
- 5G kontzeptuko probak industria inguruneetan edo mugikortasun edo kudeaketa eredu berriei eta azpiegiturei lotuta.
- Multimedia edukiak kudeatzea (ikus-entzunezko edukiaren latentzia baxuko banaketa denbora errealean, QoE esperientziaren kalitatea maximizatzeko algoritmoak eta banaketa kostuen optimizazioa).
- Multimedia zerbitzuekin elkarreragiteko teknologiak (3D Media edukiaren bistaratzea eta interakzioa, bideoa, audioa, bideo onmidirekzionalak eta 3D barne; eta pantaila anitzeko zerbitzuen orkestrazioa).
- Itzulpen automatikoko sistemak.
- Hizkuntza ezagutzeko eta transkripziorako sistemak.
- Hizkuntza naturala automatikoki prozesatzeko sistemak, testu bolumen handietan.
- Datu bolumen handiak ustiatzeko sistemak
- (Big Data, Data Intelligence, Visual Analytics) eta energia eta prozesu industrialetarako eredu prediktiboak sortzea.
- Ikusmen artifizialeko aplikazioak denbora errealean.
- Errealitate areagotuaren eta errealitate birtual aplikatuaren aplikazioak.
- Simulazioak (Digital Twin, Modelatze biomekanikoa irudian oinarrituta).
- Informazio sistema eta komunikazio sare tradizionaletan nahiz industrialetan ohiz kanpoko portaerak eta portaera gaiztoak detektatzeko zibersegurtasuna.
- Transakzio sistemetan, ikaskuntza automatikoko ereduetan edo software aplikazioetan ahuleziak bilatzeko zibersegurtasuna.
PRODUKTUA DISEINATZEKO ZERBITZUAK
- Algoritmia integratzea HW dedikatuan eta/edo prozesamendu baxukoan (i.MX, ARM arkitekturak, GPU prozesamendua, etab.).
- ZENBATEKO EPEA DAGO ESKABIDEA EGITEKO ETA NOLA EGIN BEHAR DUT?
Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean eta proiektu edo laguntza motaren arabera.
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu eskabidea egiteko:
Administrazio-agiriak:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
Bonu Teknologikoaren memoria espezifikoa
Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada (enpresa osatu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du.
- ZEIN DA IZAPIDETZEKO ETA EBAZTEKO PROZESUA?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Proiektu guztiek tokikoak izan behar dute eta hauetako ezaugarriren bat izan beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoaren ebaluazioa gainditzeko.
- Garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa; gutxienez 15 puntu lortu beharko dira bonua onartzeko.
Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzugintza gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, laguntzak ebazpen positiboa jaso duenetik kontatzen hasita, eta zerbitzugintza 2023ko uztailaren 28an amaituko da beranduenez.
Zerbitzua ematen amaitzean eta amaitu denetik hilabeteko gehieneko epean, erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkeztuko du.