Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Tokiko Talentua Itzultzeko laguntzak

 
 

Donostia Sustapenak, tokiko proiektu berritzaileak garatzeko eta bultzatzeko funtsezko elementu gisa talentu kualifikatua garatu, mantendu eta erakartzen laguntzeko estrategian, Tokiko Talentua Itzultzeko Laguntzak proposatu ditu.

Programaren helburua da atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren donostiar kualifikatuen itzulera sustatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako eta hiriaren etorkizuneko garapenean inpaktua duten toki-erakundeen proiektuetan sartuz.

Hala, Donostiako profesionalak berriro gure merkatura ekartze aldera, estrategikotzat jotzen da profil horiek dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektu berritzaileak garatzen laguntzea.

* Gainera, orain Talent Housen ostatu bat izatekoaukera duzu RTalent Egoitza programari esker. Programa honi esker alokairu hobaridun, eta bi urteko gehieneko egonaldia izan dezakezu zure ibilbide profesionala egiten jarrai dezazun.
Hemen aurkituko duzu informazio guztia.
  • ZER ENPRESA ETA ERAKUNDEK ESKA DEZAKETE LAGUNTZA HORI?

    Lantokia Donostian duen enpresa bat izanik, enpresa-proiektu berritzaileak egiten badituzu eskatu ahalko duzu laguntza.

    ZTBESen (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea) kide den erakunde bat bazara, Donostian baduzu lantokia eta proiektu berritzaileak egiten badituzu.

  • ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE KONTRATATUTAKO PERTSONEK?

    Kontratatutako pertsonek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

    A.) Unibertsitateko goi-mailako titulazio bat, diplomatura bat, lizentziatura bat edo goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza izatea.

    B.) Donostiarekin lotura izatea. Donostiarekin lotuta daudela ulertuko da betekizun hauetakoren bat betetzen badute:

    • Donostian jaioa izatea.
    • Donostian gutxienez 5 urtez erroldatuta egon izana.
    • Donostian dauden fakultate eta/edo eskoletako batean titulazio ofizial bat lortu izana.

    C.) Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi izana lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, eta modu jarraituan. Hori kalkulatzeko, kontratua hasi aurreko hilabetea kontuan hartuko da.

    D.) Lan-kontratua hasi aurreko 12 hilabeteetan, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana.

    E.) Kontratatu beharreko pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko dute.

    F.) Langabezian egotea eta Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

    Laneko kontratuek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

    1. Urtean 20.000 euroko soldata gordina izatea, gutxienez.
    2. Kontratuak 12 hilabeteko edo gehiagoko iraupena izatea eta lanaldia % 100ekoa izatea.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA ETA ZER AGIRI BEHAR DITUT?

    Laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte , edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.

    Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2021». Donostia Sustapenaren webgunean adierazten da publikoari arreta emateko ordutegia.

    Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean proiektu edo laguntza motaren arabera.

    Agiri hauek aurkeztu behar dituzu:

    Administrazio-agiriak:

    Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...

    Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa

    Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.

    Tokiko Talentua Itzultzea memoria espezifikoa

    Memorian, sortutako enplegu-aukera deskribatuko da

  • ZENBATEKOA DA DIRULAGUNTZA?

    Laguntzaren zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da gehienez ere, gutxienez 12 hilabeteko iraupena eta % 100eko lanaldia duten kontratuentzat.

    Laguntzaren zenbatekoa % 10 handitu daiteke, emakume bat kontratatzen bada.

    Kontratazio bakoitzean ordaindu beharreko laguntzen azken zenbatekoa enpresak benetan jasan eta ordaindu dituen diruz laguntzeko moduko gastuen benetako kostuaren % 100 artekoa izan daiteke.

    Diruz laguntzeko modukoak izango dira kontratazioarekin zuzenean lotutako gastuak, hau da: soldata (dieten kontzeptua kanpo) eta enpresaren konturako gizarte-segurantza, lan-kontratua hasi eta lehenengo 12 hilabeteetan.

    Proiektu bakoitzeko kontratazio bakar bati eman ahalko zaio laguntza, eta enpresa bakoitzeko gehienez ere proiektu bati.

  • NOLAKOAK IZANGO DIRA IZAPIDEA ETA EBAZPENA?

    Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Tokiko proiektuak izan eta ezaugarri hauetako bat eduki beharko dute:

    1. Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
    2. Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
    3. I+G egitasmoak
    4. Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
    5. Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
    6. Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta sortutako enplegu-aukeraren ebaluazioa gainditzeko.
    • Tokiko Talentua Itzultzea arloan sortutako enplegu-aukerari buruzko balorazio espezifikoa; laguntza onartzeko gutxienez 15 puntu lortu behar dira.

    Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak Tokiko Talentua Itzultzeko Laguntzaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.

  • ZER HARTU BEHAR DUT KONTUAN JUSTIFIKAZIOA EGITEKO?

    Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira eta, beraz, justifikazioa ere halaxe egingo da.

    Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) pertsona kontratatu eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da. Hona hemen epeak:

    • Laguntza ebazteko eguna baino lehen egindako kontratazioek hilabeteko gehieneko epea izango dute aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen hori ematen den egunetik kontatzen hasita.
    • Laguntza ebazteko egunaren ondoren egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren egunetik kontatzen hasita.

    Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) kontratuaren 12 hilabeteak amaitu eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da. Lehenengo ordainketa jakinaraztearekin batera adieraziko da zein den amaierako justifikazioa aurkezteko epea:

    • Kontratua diruz laguntzeko aldia igaro ondoren, hots, kontratua hasi denetik 12 hilabetera, gehienez ere bi hilabeteko epea egongo da.
    • Dirulaguntza emateko aldia amaituta badago komunikazio hori egiteko unean, gehienez ere bi hilabeteko epea egongo da data horretatik aurrera.
 
* Laguntza hauek Donostiako enpresa proiektuen lehiakortasuna hobetzeko DonostiaINN programaren barne daude.