Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Tecnun Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira Tecnun Ingeniaritza Eskolak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

TECNUN Ingeniaritza Eskola Nafarroako Unibertsitatearen barruan dago eta, duela 55 urte baino gehiagotik, ingeniariak profesionalki, zientifikoki eta giza-arloan prestatzen ditu hirian. 1961ean sortu zenetik, TECNUN eskolak oreka mantentzen du irakaskuntzaren, ikerketaren eta gizarteari egiten dion zerbitzuaren artean, hiru jarduerok elkarren osagarri bihurtzen baititu.

 

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEN BIDEZ?

    Bonuen bidez, Ceit zentroarekin elkarlanean, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako proiektu teknologikoak sustatu eta garatzen ditugu, zentroan sortutako teknologia eta ezagutza transmitituz.

    Osagai teknologiko bat duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan Ceit zentroak eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, ikerketen eta laguntza teknikoen bidez.

  • NORENTZAT DIRA?

    Lantokia Donostian duen enpresa pribatu bat bazara eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo oraindik enpresarik sortu gabe enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituen ekintzaile bat bazara eska ditzakezu bonuak.

  • MOTA DESBERDINETAKO BONUAK ETA BATERAKO FINANTZAKETAK DAUDE?

    Tecnun eskolaren kasuan, mota bakarreko bonu teknologikoa eta baterako finantzaketa proposatu da.

    Bonuaren balioa, gehienez (BEZ kanpo)

    Baterako finantzaketa

    8.000 €

    Sustapena % 70

    Tecnun % 30

    Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.

    Adibide gisa, onuradunek nolako zerbitzuak eska ditzaketen adieraziko da.

    1. adibidea: garapen teknologikoak martxan izanik, faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa bat. Adibidez:

    Enpresak produktu-gama handi bat dauka eta berri bat atera nahi du (adibidez, bateria duen sentsore-sare bat dauka, eta berezko elikadura duen sentsore-sare bat nahi du). Enpresak, bonu teknologikoaren bidez, funtsak lor ditzake saiakuntza-multzo bat ordaintzeko edo energiaren zati bat kudeatuko duen software jakin bat garatzeko.

    2. adibidea: ekintzaileak produktu/zerbitzu baterako ideia bat du eta produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa bat egin nahi du:

    X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat du (adibidez, kale batean aparkatzeko dauden plaza libreen adierazle bat) eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta konponbidea merkatuak onartuko lukeen prezio-tartearen barruan egongo den ere. Ekintzaileak, bonu teknologikoaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa bat ordaintzeko funtsak lor ditzake. Hona hemen azterketaren puntuak:

    • Eskakizun funtzionalen azterketa.
    • Produktuak behar dituen funtzioak garatzeko funtsezko teknologiak zein diren aztertzea: abantailak eta desabantailak identifikatzea, bai eta horiekin lotutako kostua ere.
    • Bloke nagusiak eta horiekin lotutako kostua identifikatzea.
    • Garapen teknologikoko estrategian laguntzea.
  • ZEIN DA TECNUN TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?

    TECNUN-EKO ZERBITZUEN KATALAGOA

    TEIC TEKNOLOGIEN ZERBITZUAK

    • Bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren analisia elektronikako zirkuitu integratuan sartzeko.
    • Bloke analogiko integratuak modu eskematikoan diseinatzea.
    • Zirkuitu integratuen karakterizazioa.
    • Maiztasun handiko haririk gabeko komunikazioei buruzko aholkularitza teknologikoa.
    • Errendimendu handiko PCBn diseinua eta simulazioa.
    • Antenen diseinua eta simulazioa zehaztapenen arabera.
    • Simulazio elektromagnetikoak.
    • Antenen karakterizazioa.
    • RFID pasiboen eta aktiboen karakterizazioa.
    • Chipless sentsoredun IoT aplikazioen bideragarritasun-azterketa.
    • Prozesu industrialetako uraren eta energiaren kontsumoaren eta kalitatearen diagnostiko integrala.
    • Ekonomia zirkularrerako enpresa digitalizatzeko aukeren azterketa.
    • Ekonomia zirkularra garatzeko plataforma digitalak aplikatzea

    SEGURTASUN-ZERBITZUAK

    • Enpresa eta azpiegitura kritikoen erresilientzia analisia.

    PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZUAK

    • “Serious games”-en definizioa eta industria-simulagailuak prestakuntza-ikastaro online eta presentzialetarako.
    • Irakaskuntza-teknologiei buruzko aholkularitza.
    • Gaitasun digitalei buruzko aholkularitza eta negozio-ereduen digitalizazioa.

    DISEINU, MODELIZAZIO ETA SIMULAZIO ZERBITZUAK

    • Produktu berrien industria-diseinurako metodologien inguruko aholkularitza teknikoa.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi ergonomikoei buruzko aholkularitza.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri bat modelatzeko eta simulatzeko erremintak garatzea, bideragarritasuna egiaztatu eta diseinua eta kontzeptua aurrez definitzeko.
    • Produktu, prozesu edo sistema berri baten alderdi mekanikoei buruzko aholkularitza teknikoa.
    • Produktu, prozesu edo sistema baten analisi esperimentala, sentsorizazioa, monitorizazioa eta diagnostikoa, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko.
    • Programa konputazional espezifikoen bitartez, produktu, prozesu edo sistema baten kalkulu aurreratuak, behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko eta gerta daitezkeen akatsak identifikatu eta zuzentzeko, esperimentalki sakondu ezin diren kasuetan.
    • Egituren simulazioa eta modelatzea (zuntzak, material porotsua, e.a.).
    • Biomaterialen degradazio-prozesuen simulazioa.
    • Prozesu zelular sinpleen simulazioa (migrazioa, deformazioa, e.a.).

    KULTIBO-EUSKARRIEN ZERBITZUAK

    • Diseinu digitala, egitura porotsuen, fibrilarren eta abarren simulazioa eta modelatzea.
    • Biomaterialen egituretatik abiatuta degradazioa eta hedapena simulatzea.
    • Biomaterialen karakterizazio mekanikoa: Saiakuntza uniaxialak eta reometria (tenperatura kontrolatua)
    • Scaffold polimerikoak fabrikatzeko teknologiak: Electrospinning, FDM, casting, etab.
    • Bioinprimatze-probak biomaterial polimerikoekin, hidrogelekin eta abarrekin.

    EKONOMIA ZIRKULARREKO ZERBITZUAK

    • Ekonomia zirkularra hobetzeko ekintzak identifikatzea, aukerak aztertzea eta ekintza-plana egitea
    • Kontsumo iraunkorreko lineetan oinarritutako negozio-ildo berriak aztertzea eta garatzeko proposamenak egitea.
  • ZENBATEKO EPEA DAGO ESKABIDEA EGITEKO ETA NOLA EGIN BEHAR DUT?

    Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.

    Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».

    Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean eta proiektu edo laguntza motaren arabera.

    Agiri hauek aurkeztu behar dituzu eskabidea egiteko:

    Administrazio-agiriak:

    Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...

    Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa

    Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.

    Bonu Teknologikoaren memoria espezifikoa

    Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa

    Eskatzailea pertsona fisiko bat bada (enpresa osatu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du.

  • ZEIN DA IZAPIDETZEKO ETA EBAZTEKO PROZESUA?

    Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek tokikoak izan behar dute eta hauetako ezaugarriren bat izan beharko dute:

    • Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
    • I+G egitasmoak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
    • Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoaren ebaluazioa gainditzeko.
    • Garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa; gutxienez 15 puntu lortu beharko dira bonua onartzeko.

    Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzugintza gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, laguntzak ebazpen positiboa jaso duenetik kontatzen hasita, eta zerbitzugintza 2023ko uztailaren 28an amaituko da beranduenez.

    Zerbitzua ematen amaitzean eta amaitu denetik hilabeteko gehieneko epean, erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkeztuko du.

 

* Laguntza hauek Donostiako enpresa proiektuen lehiakortasuna hobetzeko DonostiaINN programaren barne daude,