Donostia Sustapenak, tokiko proiektu berritzaileak garatzeko eta bultzatzeko funtsezko elementu gisa talentu kualifikatua garatu, mantendu eta erakartzen laguntzeko estrategian, Talentu Berritzailea Laguntzak proposatu ditu.
Programaren helburua da goi-mailako prestakuntza akademikoa izanik, langabezian dauden 35 urtetik beherako gazteak (kontratatzeko unean) kontratatzea, enpresa-proiektu berritzaileak eta I+G arlokoak garatzen dituzten tokiko erakundeetan.
Laguntza horien helburua da kontratatutako pertsonak erakunde eta proiektu batzuetan sartzea, erakunde horientzat funtsezkoa den jarduera berritzaile horretan duten ezagutza eman ahal izateko.
- ZER ENPRESA ETA ERAKUNDERENTZAT DIRA LAGUNTZAK?
Lantokia Donostian duen enpresa bat izanik, enpresa-proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo ZTBESen (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea) kide den erakunde bat bazara, Donostian baduzu lantokia eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eskatu ahalko duzu laguntza.
- ZER BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE KONTRATATUTAKO PERTSONEK?
Kontratatutako pertsonek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Kontratatzeko unean 35 urte baino gutxiago izatea.
- Unibertsitateko goi-mailako titulazio bat, diplomatura bat, lizentziatura bat edo goi-mailako Lanbide Heziketako prestakuntza izatea.
- Kontratatu beharreko pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko dute.
- Langabezian egotea eta Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
Laneko kontratuek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:
- Lan-kontratuaren hasiera 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko otsailaren 28ra bitartean izatea. Langilea kontratatzeko gehieneko epea bi hilabetekoa da, laguntzaren ebazpena ematen den datatik zenbatzen hasita.
- Urtean 18.000 euroko soldata gordina izatea, gutxienez, % 100eko lanaldirako, eta urtean 13.500 eurokoa, % 75eko gutxieneko lanaldi baterako.
- NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA
Laguntza bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte , edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak
Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2021». Donostia Sustapenaren webgunean adierazten da publikoari arreta emateko ordutegia.
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean proiektu edo laguntza motaren arabera.
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Administrazio-agiriak:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
Talentu Berritzailea memoria espezifikoa
Memorian, sortutako enplegu-aukera deskribatuko da.
- ZENBATEKOA DA DIRULAGUNTZA?
Hona hemen dirulaguntzaren zenbatekoa:
- 10.000 €, kontratuak 6 hilabeteko edo gehiagoko iraupena eta % 100eko lanaldia badu.
- 7.500 €, kontratuak 6 hilabeteko edo gehiagoko iraupena eta % 75eko gutxieneko lanaldia badu.
Laguntza % 10 handitu daiteke, baldin eta:
- Emakume bat kontratatzen bada.
- Kontratatutako pertsonaren lehenengo lan-kontratua bada, gizona zein emakumea izan.
Gehikuntzok metagarriak dira, baina laguntzak inola ere ezingo du 12.000 (HAMABI MILA) euro baino gehiagokoa izan.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak pertsonen kontratazioarekin zuzenean lotutakoak izango dira, eta kontratuaren lehenengo 6 hilabeteetakoak izan behar dute.
Proiektu bakoitzeko kontratazio bakar bati eman ahalko zaio laguntza, eta enpresa bakoitzeko gehienez ere proiektu bati.
- NOLAKOAK IZANGO DIRA IZAPIDEA ETA EBAZPENA?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan eta ezaugarri hauetako bat eduki beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta sortutako enplegu-aukeraren ebaluazioa gainditzeko.
- Talentu Berritzailea arloan sortutako enplegu-aukerari buruzko balorazio espezifikoa; laguntza onartzeko gutxienez 15 puntu lortu behar dira.
Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak Talentu Berritzailea Laguntzaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.
- ZER HARTU BEHAR DUT KONTUAN JUSTIFIKAZIOA EGITEKO?
Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira eta, beraz, justifikazioa ere halaxe egingo da.
Lehenengoa (emandako zenbatekoaren % 70) pertsona kontratatu eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da. Hona hemen epeak:
- Laguntza ebazteko eguna baino lehen egindako kontratazioek hilabeteko gehieneko epea izango dute aipatutako dokumentazioa aurkezteko, ebazpen hori ematen den egunetik kontatzen hasita.
- Laguntza ebazteko egunaren ondoren egindako kontratazioek hilabeteko epea izango dute aipatutako dokumentazioa aurkezteko, kontratazioaren egunetik kontatzen hasita.
Bigarren ordainketa (gainerako % 30a) kontratuaren 6 hilabeteak amaitu eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da. Lehenengo ordainketa jakinaraztearekin batera adieraziko da zein den amaierako justifikazioa aurkezteko epea:
- Kontratua diruz laguntzeko aldia igaro ondoren, hots, kontratua hasi denetik 6 hilabetera, gehienez ere bi hilabeteko epea egongo da.
- Dirulaguntza emateko aldia amaituta badago komunikazio hori egiteko unean, gehienez ere bi hilabeteko epea egongo da data horretatik aurrera.