Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

Langabetuak ibilbideetan kontratatzeko laguntzak

 
 

Enplegagarritasuna hobetzeko ibilbide espezifikoetan parte hartzen duten langabetuak kontratatzeko laguntza programa.

Programaren helburua hirian zaurgarritasun-egoeran edo bazterkeria-arriskuan diren pertsona langabeen kontratazioak akuilatzea da, jarduera-zentroa Donostiako udal barrutian kokatuta duten enpresei zuzendua.

 

  • ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE KONTRATATUTAKO PERTSONEK?

    Kontratatutako pertsonek langabezian eta Lanbide EEZ (Euskal Enplegu Zerbitzua) zerbitzuan enplegu eskatzaile modura izen emanda egon beharko dute. Izen-emate data laneko harremana hasteko egunaren aurretikoa izango da.

    Langabetutako pertsonak ezin dira langile modura alta egoeran egon Gizarte Segurantzako araubide bakar batean ere, laneko harremana hasi aurreko egunetik gutxienez.

    Kontratatzeko pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko dute kontratazioa hasten den egunaren aurretik, gutxienez laneko harremana hasi aurreko egunetik. Baliozkoak izango dira, soilik, laneko harremana hasten den egunez eta aurrekoan erroldatuta daudela erakusten dutenak. Erroldak Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauko 42. artikuluan aurreikusitako baldintzetan erakunde kontratatzailearekin (pertsona onuraduna) edo artikulu horretan ezarritako baldintzetan harekin lotura duen edozein erakunderekin lotura duen edozein pertsona fisiko bizi den aparteko helbide batekoa izan beharko du.

    Halaber, eta betekizun hori betetze aldera, ez dira kontuan izango, edozein arrazoi dela medio eten arren, kontratatzeko pertsonak, Donostiako hirian, aurretik zituen erroldak.

    Ezingo dute pertsona onuradun izaera izan honakoek:

    • % 25 baino gehiagoan Sektore Publikoak diren erakundeen (halakotzat ulertuta, Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak lekualdatzeko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeko 3. artikuluan barneratzen diren erakundeak), irabazi asmorik gabeko erakundeen, ondarezko sozietateen edota Elkargo Profesionalen mendeko edo horiek partaidetutako erakundeak.
    • Aldi baterako lanerako enpresak
  • HOBARIRIK BA AL DAGO BALDINTZA HAUETAKOREN BAT BETETZEN BADA?

    Hobari berezia emango zaie kolektibo edo egoera hauetakoren batekoak diren pertsona langabeei (Ikus A edo B lerroa):

    • Iraupen luzeko langabetuak: Lanbide Zerbitzuan (Euskal Enplegu Zerbitzua) kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan izen emandako pertsonak, betiere, denbora horretan, gutxienez, 12 hilabete langabezian egon badira.
    • Emakumeak.
    • 45 urtetik gorako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
    • DSBE errentaren titular edo onuradun diren jasotzaileak.
    • 35 urtetik beherako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
    • Donostia Sustapeneko enplegagarritasuna hobetzeko 2021. eta 2022. urteetako enplegu-prestakuntzako orientazio edota programako zerbitzuetako parte-hartzailea.
  • ZEINTZUK DIRA ERABILGARRI DAUDEN LAGUNTZA-LERROAK?

    Laburbilduz:

    • Gehienezko zenbatekoa A Lerroan eta B Lerroan: 6.000 euroko oinarrizko laguntza, % 10 areagotuz baldin eta pertsonak kolektibo jakin batzuetakoak badira edo enplegu-prestakuntzako orientazio edota programako zerbitzuetan parte hartu badute: gehienezko laguntza 6.600 eurokoa
    • Ezaugarri azpimarragarriak:

    Kontratuaren hasierako eguna data hauen artean kokatu beharko da:

    • A Lerrorako: 2022ko apirilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean.
    • B Lerrorako: 2022ko apirilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean..
    • Kontratuaren gutxienezko iraupena 3 hilabetekoa % 50era
    • Diruz lagun daitezke hauek: Soldatako eta Gizarte Segurantzako gastuak
    • Egikaritze-epea: GAO aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2022ko azaroaren 30era arte

    Informazio gehiago duten lineen deskribapena:

    A Lerroa: 6.000,00 euroko oinarrizko laguntza jardun osoan edo jardun osoko kontratu mugagabean gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen lan-kontratu bakoitzeko, sektore hauetakoren batean Ziurtagiri Profesionala gainditu eta lortu duen pertsona bati egindakoa. Soziosanitarioa, Hotelak edota Administrazioa. Profesionaltasun Ziurtagirien hasiera-datak 2021eko azken lauhilekoaren barnekoak izan beharko dira eta 2022an amaituak.

    Laguntza % 10 areagotuko da kontratatzen den pertsona kolektibo hauetakoren batekoa denean:

    • Iraupen luzeko langabetuak: Lanbide Zerbitzuan (Euskal Enplegu Zerbitzua) kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan izen emandako pertsonak, betiere, denbora horretan, gutxienez, 12 hilabete langabezian egon badira.
    • Emakumeak.
    • 45 urtetik gorako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
    • DSBE errentaren titular edo onuradun diren jasotzaileak.
    • 35 urtetik beherako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.

    B Lerroa: (agortua) 6.000,00 euroko oinarrizko laguntza jardun osoan edo jardun osoko kontratu mugagabean gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen lan-kontratu bakoitzeko, edozein jarduera-sektoretan, kolektibo hauetakoren batekoa den pertsona bati egindakoa:

    • Iraupen luzeko langabetuak: Lanbide Zerbitzuan (Euskal Enplegu Zerbitzua) kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan izen emandako pertsonak, betiere, denbora horretan, gutxienez, 12 hilabete langabezian egon badira.
    • Emakumeak.
    • 45 urtetik gorako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
    • DSBE errentaren titular edo onuradun diren jasotzaileak.
    • 35 urtetik beherako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.

    Laguntza % 10 areagotuko da kontratatzen den pertsonak Donostia Sustapeneko enplegagarritasuna hobetzeko 2021. eta 2022. urteetako enplegu-prestakuntzako orientazio edota programako zerbitzuetan parte hartu badu.

    3 hilabetetik gorako iraupena eta lanaldi partziala duten kontratazio guztietan (A edo B lerroa), diru-laguntza (laguntzaren gehieneko muga) lan egindako lanaldiarekiko eta kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da, eta lanaldi hori ezin izango da % 50etik beherakoa izan.

    Azken zenbatekoa ezin izango da kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzaren kostuen % 100 baino handiagoa izan, kontratu-amaierako kalte-ordainak barne, ez eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzaren kuota ere, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu ondoren.

    Laguntza eskatu ondoren egiten diren goranzko lanaldi-aldaketek ez dute eraginik izango azken justifikazioaren ondoren ematen den laguntzaren azken ebazpenean. Izan ere, zenbateko hori ezingo da izan laguntzaren hasierako emakida baino handiagoa

    Donostia Sustapenak BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA (250.000€) EUROKO zenbateko osoa bideratuko du laguntza hauetara, jarraian adierazten den moduan banatuta:

    • A Lerroa: Donostia Sustapenak EHUN MILA (100.000€) euro bideratuko ditu eta
    • B Lerroa: (agortua) Donostia Sustapenak EHUN ETA BERROGEITA HAMAR MILA (150.000€) EURO bideratuko ditu

    Donostia Sustapena, S.A. sozietateak zenbateko hori aldatzeko eskubidea gordetzen du egokitzat jotzen baldin badu

    Laguntza bakarra eskatuko ahalko da. Beraz A Lerroari eta B Lerroari dagozkion laguntzen arteko hautua egin beharko da.

  • ZER BALDINTZA HARTU BEHAR DITUT KONTUAN?
    • A lerrorako, lan-kontratuaren hasierako egunak 2022ko apirilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartekoa izan beharko du.
    • B lerrorako, lan-kontratuaren hasierako egunak 2022ko apirilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartekoa izan beharko du.
    • Kontratazioen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta lanaldia % 50ekoa izan beharko da gutxienez.
    • Kontratazioa mantendu egin beharko da diruz lagundutako epealdian eta gutxieneko lanaldian. Laneko harremana diruz laguntzen den epealdiaren aurretik amaitzen baldin bada, laguntza ezetsi egingo da, baldin eta laneko harreman hori arrazoi objektiboengatik edo enplegatzaileaz aparteko arrazoiengatik amaitu ez bada. Kasu horretan, justifikatu egin beharko da eta diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, laneko kontratuaren egiazko iraupenaren proportzioan.
    • Diruz laguntzeko aldizkako kontratu finkoaren kasuan, gutxieneko egikaritze-epeak eta lanaldiak jarraituak bete beharko dira, 3 hilabeteko iraupenekoak gutxienez, eta lanaldia % 50ekoa izan beharko da gutxienez, DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA izeneko 5. ARTIKULUAN jasotzen den eran.

    Hurrengo kontratazioak ez dira diruz laguntzeko modukotzat jotzen:

    • Oinarri hauetako 5. artikuluan deskribatutakoaz azpitiko iraupen edo lanaldiko kontratazioak deskribatutako modalitate bakoitzerako.
    • Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauko 42. artikuluan aurreikusitako baldintzetan pertsona onuradunarekin lotura duen edozein pertsona fisikoren kontratazioa.
    • Pertsona onuradunaren ezkontide edo izatezko bikotearen kontratazioa, 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera, arbasoa, ondorengoa edo bigarren graduko albokoa, izan jatorria ahaidetasunean, odolkidetasunean, kidetasunean, izatezko bikotea eratu ondorengo harremanean edo adopzioan. Halaber, ez dira kontratatzekoak izango pertsona onuradun horrekin Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauko 42. artikuluko 3. atalean adierazten den lotura duen pertsonatzat hartzen diren pertsonak ere.
    • Ez da kontratuen batura edo metaketarik onartuko. Diruz laguntzeko laguntza bakoitzeko kontratu bakarra onartuko da.
    • Laguntza eskatu ostean luzatutako kontratuak ez dira onartuko.
    • Lanaldia aldatutako kontratuak, hasieran kontratatutako lanaldia luzatzeko aldaketak salbuetsita. Azken kasu horretan ez da onartutako laguntzaren zenbatekoa aldatuko.
  • LAGUNTZA ALDIZKAKOA DA?
    Ez, laguntza behin bakarrik eskainiko da.
  • ZEIN DIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO EPEAK?

    Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da eta laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, , edo, bestela, deialdia amaitu artekoa, hots, 2022ko azaroaren 30era artekoa.

    Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira Donostia Sustapenaren webgunearen bidez (www.fomentosansebastian.eus).

    Eranskinak osorik bete beharko dira eta behar bezala sinatuta egon beharko dira.

    Garrantzitsua da kontuan hartzea lan-kontratazioek baldintza hauek bete beharko dituztela laguntza jaso ahal izateko:

    1. A lerrorako, lan-kontratua 2022ko apirilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean hasi behar da.
    2. B lerrorako, lan-kontratua 2022ko apirilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean hasi behar da.

    Justifikatzeko epea 60 egun naturalekoa izango da, diru-laguntzaren xede den aldia amaitzen denetik kontatzen hasita.

  • NOLA IZAPIDETUKO ETA EBATZIKO DA?

    Eskaerak sarrera-erregistroko hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea lau hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez dira kontuan izango administrazio dokumentazioko akatsak konpontzeko epeak. Bitarte horretan epeak bertan behera geratuko dira. Laguntza ematearen ebazpena hitzartutako epean ez igortzeak ez du suposatuko haren emakida.