Enpresa-proiektu berritzaileak babestea, Donostiako enpresen lehiakortasun-gaitasuna hobetzeko, proiektu eta ekintza estrategikoak garatuz. Proiektu bat sortzeko laguntza ekonomikoa da, hala berrikuntzaren eta nazioartekotzearen eremuetan, nola enpresen lehiakortasuna hobetzen duten garapen espezifikoetan (zerbitzu espezializatuak, teknologia eskuratzea, patente berrien erregistroa, etab.).
- NORENTZAT DIRA LAGUNTZA HAUEK?
Lantokia Donostian izanik, enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituzten autonomo eta 10 langile arteko mikroenpresentzat
- ZEIN DA LAGUNTZAREN ZENBATEKOA?
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.
Ekin+ eta Ekin+ Osasuna 2022 programetan parte hartzen ari diren edo 2021eko eta 2020ko edizioetan parte hartu duten enpresentzat eta eskabidea egiteko unean Donostia Sustapeneko enpresa-zentroetan kokatuta dauden enpresentzat, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.
Erakunde eskatzaile bakoitzeko laguntza bakar bat emango da.
Laguntzen egikaritze-epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra izango da. Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko fakturek ere aldi horretakoak izan behar dute. Justifikazio-fakturek 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko otsailaren 25era bitartean ordainduta egon beharko dute. Fakturak osorik ordaindu beharko dira.
- ZEIN DIRA DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN KONTZEPTUAK?
Hauek dira diruz lagun daitezkeen kontzeptuak eta horietako bakoitzean onartutako gastuetarako laguntzaren ehunekoa edo zenbatekoa:
1.AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA, lerro hauetan:
% 70eko finantzaketa:
- Eraldaketa digitala eta aldaketa teknologikoa,
- Jabetza intelektuala
- I+G+b proiektuen finantzaketa CDTIren, Ikerketako Estatu Agentziaren eta Europako Batzordearen deialdietan: enpresa-arloko I+G+b proiektuak handitzeko, hala nola EIC Accelerator, Neotec eta abar.
- Mentoring teknologikoa ZTBESek onartutako enpresa-arloko I+G+B unitateak dituzten enpresen bidez.
- Prestakuntza espezializatua ematea proiektu berritzailearekin lotutako langileei, business management arloarekin, diseinuarekin eta teknologiarekin lotutako gaietan; hala prestakuntzako nola aholkularitza espezializatuko gastuak.
% 50eko finantzaketa:
- Produktu eta zerbitzu berriak diseinatzea
1.7. Antolamendu-aldaketak eta enpresa kudeatzeko eredu berriak
1.8. Orientazio estrategikoa eta aholkularitza finantzarioa, negozio-ereduarekin lotuta:
1.9. Marketina eta komunikazio digitala
1.10. DonostiaINN webinarren ondoriozkoa
2. Berrikuntza nabarmenak egiteko INBERTSIOAK
Produktu, zerbitzu eta prozesuetan berrikuntza esanguratsuak egiteko elementu eta ondasunak erosteko gastuak, baldin eta berrikuntzok lehiatzeko abantailak badakartzate, bai eta produktu eta prozesuak garatu, txertatu eta hobetzearekin lotutakoak eta produktu berriak sartu edo dauden produktu eta prozesuak hobetzearekin lotura estua dutenak erosteko ere:
% 70eko finantzaketa:
- Ekipamenduak erosi edo alokatzea, informazioa prozesatzeko, tresneria erosteko eta erabilera-lizentziak erosteko, produktu eta prozesu berri edo hobetuak diseinatu, garatu eta egikaritze aldera.
- Jabetza industriala eta intelektuala babestea: patenteak, fabrikazio-prozedurak eta lizentziak.
- Inbertsioak ekipamenduan, makinerian eta instalazio teknikoetan, hala nola laborategiko ekipoetan, neurketetakoetan eta probak eta saiakuntzak egiteko ekipamenduetan.
- Ikerketako eta proiektu-garapeneko gastuak.
- Prototipoak eta planta pilotuak eraikitzeko beharrezkoak diren material suntsikorrak.
- Probak eta saiakuntzak egiteko beharrezkoak diren material suntsikorrak.
3. SUSTAPENERAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO EKINTZAK
Ingurune birtual batean bazkideak, banatzaileak, eragileak eta bezeroak bilatzeko ekintzekin lotutako gastuak:
% 40ko finantzaketa:
- Bazkideak, banatzaileak, eragileak eta bezeroak bilatzeko ekintza digitalak: kanpainak sare sozialetan eta beste hedabide batzuetan.
- Azoketara joatea, aliantzak bilatzeko edo produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko.
- Nazioarteko bulego edo ordezkaritzak zabaltzea.
4. TALENTU BERRITZAILEA 2021 ETA 2022 LAGUNTZEN ETA TOKIKO TALENTUA ITZULI ETA ERAKARTZEA 2021 LAGUNTZEN LANPOSTUAK FINKATZEA
1.500 euro, Talentu Berritzailea 2021 eta 2022 eta Talentua Itzuli eta Erakartzea 2021 laguntzen deialdien bidez finantzatuak izanik, proiektua egikaritu bitartean mantentzen diren kontratuetako langile-gastuetan, enplegua finkatze aldera, baldin eta langile horiek lotura badute deialdi honetan onartzen diren ekintzen garapenarekin.
Ez dira finantzatuko Talentu Berritzailea 2021 eta 2022 laguntzek eta Talentua Itzuli eta Erakartzea 2021 laguntzek finantzatutako aldiko kostuak, geroago sortutakoak baizik.
Aurreko paragrafoetan deskribatutako eremuren batean egindako inbertsio eta gastuen ondoriozko laguntza % 10 handituko da, baldin eta akzioak ematen dituzten erakundeek helbide fiskala Donostian badute.
Zerbitzuak ematen dituzten erakundeek edo diruz lagundutako produktuen hornitzaileek irabazi-asmoko enpresak izan beharko dute.
- ZER AURKEZTU BEHAR DUT ETA ZEIN DA ESKAERA EGITEKO EPEA?
Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo, osterantzean, 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Eskabideak telematikoki soilik aurkeztu ahalko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».
Donostia Sustapenak eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat ematen du, sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Zerbitzu hori posta elektroniko bidez eskatu beharko da aipatutako helbidean eta banakako edo taldeko saioetan egin ahalko da, Donostia Sustapenak adierazitako moduan eta proiektu edo laguntzen tipologiaren arabera.
Eskabidea bi modalitatetan egin daiteke. Bi kasuetan, administrazio-agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
Gainera, Innplanta laguntzaren dokumentazio espezifikoa, aukeratutako modalitatearen arabera:
A.) Laguntzaren eskabidea soilik (justifikaziorik gabe):
- Innplanta Laguntzaren xede den jardueraren xehetasunak («Innplanta memoria espezifikoa» eranskina): deskribapena, justifikazioa, lortu nahi den inpaktua, enplegua mantentzea...
- Innplanta laguntzaren xede den jardueraren aurrekontu xehea, zerbitzu/produktuaren hornitzaileak egina.
- Laguntzaren xede den jardueraren memoria finantzarioa, excel formatuan: «Innplanta laguntzaren memoria espezifikoa» eranskina
B.) Laguntzaren eskabidea eta justifikazioa aldi berean.
Halakoetan, justifikazioa osorik egin beharko da. Laguntzaren xede diren gastu guztiak barne hartzen dituen justifikazio bakar bat onartuko da, ez da onartuko justifikazio partzialik.
- Innplanta Laguntzaren xede den jardueraren xehetasunak («Innplanta memoria espezifikoa» eranskina): deskribapena, justifikazioa, lortu nahi den inpaktua, enplegua mantentzea, laguntzaren xede diren gastuak sortu dituzten zerbitzuen proba frogagarria eta enpresak benetan egindako lanaren emaitzak. Hornitzaileekin kontratatutako zerbitzuak egin eta ezarri direla frogatzeko behar adina ebidentzia jaso behar ditu.
- Eranskina: «Justifikazioa»
- «Memoria finantzarioa» eranskina, excel formatuan.
- Dirulaguntzaren xede diren zerbitzu edo produktu kontratatuen fakturak eta «lanpostuak finkatzea» 4. kontzeptuagatik emandako zenbatekoari dagokien nominak.
- Egindako ordainketen frogagiriak.
- Dirulaguntzaren xede diren zerbitzuak ematen dituen erakunde hornitzaileak bere egoitza fiskala Donostian duelako % 10eko gehikuntza eskatuz gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Erakunde juridiko bat izanez gero: IFKren kopia
- Jarduera ekonomiko bat egiten duen pertsona fisiko bat izanez gero (autonomoak): IFZren kopia eta zinpeko aitorpena («Hornitzailearen zinpeko aitorpena» eranskina)
- «Lanpostuak finkatzea» 4. kontzeptuagatik ematen den laguntza eskatuz gero, enpresaren Laneko Bizitza entregatu beharko da, eta kontratatutako pertsonaren kontratuaren aipamena jaso beharko du.
- NOLA IZAPIDETU ETA EBATZIKO DIRA LAGUNTZA HORIEK?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Tokiko proiektuak izan eta ezaugarri hauetako bat eduki beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta Innplanta Laguntzaren ebaluazioa gainditzeko.
- Eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten proiektuak gauzatu beharreko ekintzaren edo jardueraren deskribapenaren arabera eta aurrekontu xehearen arabera ebaluatuko dira, eskatutako laguntza baloratze aldera.
Balorazioa irizpide hauen arabera egingo da:
- Gastu hautagarriak diren eta proiektuarekin bat datozen baloratzea
- Gastuaren egokitasuna proiektuan hautemandako premiekiko.
- Aurkeztutako aurrekontuen zenbatekoak, partida horien benetako kostuen balorazioaren arabera.
- Enpresak proiektua prestatzen duen inplikazioa eta aurrerabidea.
- Produktu edo zerbitzu horrek merkatura iristean izango dituen salmenten zenbatespena
Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak Innplanta Laguntzaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
A modalitatean egin diren eskabideak (A- Laguntzaren eskabidea soilik [justifikaziorik gabe]) justifikatzeko epea 2023ko otsailaren 25 arte izango da
Laguntzaren zenbatekoa inoiz ez da izango laguntza ematean onartu den gastua baino handiagoa. Ez dira kontuan hartuko kontzeptu bakoitzean emandako zenbatekoak gainditzen dituzten justifikazio-fakturak.
Innplanta Laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, dagokion agiriak aurkeztu ondoren.