Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

"Emakume ikertzaileak" Programa

 

Programa honen xedea Emakumeak Zientzian sareari atxikitako hiriko ikerketa zentro eta zentro teknologikoetan emakume gazte doktoregaiak kontratatzea sustatzea da.?

Horrela, eta ikerketa profiletan giza kapitala sendotzeko, are zehatzago, emakume gazteen garapen profesionala gaitzeko, estrategikotzat hartzen da emakume doktoregaiak ikerketa zentroetan eta teknologikoetan barneratzen laguntzea kontratuaren lehenengo 3 urteetan. Halaber, emakumeek gainbegiratuko dituzten kontratazioak lagunduko dira, bai hasierako etapetan bai aurreratuagoetan (senior postdoc/junior GLak)

* Gainera, orain Talent Housen ostatu bat izatekoaukera duzu RTalent Egoitza programari esker. Programa honi esker alokairu hobaridun, eta bi urteko gehieneko egonaldia izan dezakezu zure ibilbide profesionala egiten jarrai dezazun.
Hemen aurkituko duzu informazio guztia.
  • ZEIN BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE ONURADUNEK?

    Pertsona onuradunek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

    • Onuraduna Emakumeak Zientzian sareko partaidea izatea eta zerbitzuak ematen dituen lantokia Donostiako udalerrian egotea.
    • Tokiko proiektu berritzaileak, I+G+bkoak eta/edo jarduera berritzaileak aurkeztea. Tokiko proiektu berritzaile, I+G+bkoak eta/edo jarduera berritzailetzat hartuko dira jakintzari, zientziari eta berrikuntzari lotutakoak.
    • Laguntzen onuraduna jarduera ekonomikoa irabaziak lortzeko izatea edo pertsona juridikoa izatea.
  • ZEIN BETEKIZUN BETE BEHAR DITUZTE KONTRATAZIOEK?

    Pertsona kontratatuek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte gutxienez:

    • Emakumeak eta 30 urtetik beherakoak izatea, kontratazioa egiteko unean.
    • Eskatutako gutxieneko titulazioa edukitzea 99/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koa, zehazten duen bezala, zeinaren bitartez doktoretza ikasketa ofizialak arautzen diren.
    • Donostian erroldatuta egotea, lan harremana hasi aurreko egunean gutxienez.

    Lan kontratazioek 103/2019 Errege Dekretua bete behar dute, martxoaren 1ekoa, 14/2011 Legeaz gain, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzakoa, hurrengo eskakizunez gain:

    • Doktoretza aurreko kontratua izatea.
    • Lan kontratuaren hasiera 2022aren urtarrilaren 1a eta 2022aren abenduaren 31 bitartean izatea (lan kontratuaren hasiera datan), arrazoiren batengatik, Donostia San Sebastianek beste hasiera data baterako berariazko baimena eman ezean.
    • Kontratuak 3 urte edo gehiago iraungo ditu. Urtean behin luzatu ahal izango dira, nahi adina luzapenekin. Lanaldia % 100koa izango da.
  • NOLA ESKA DEZAKET LAGUNTZA?

    Eskaerak aurkezteko epea programa honi zuzendutako baliabideak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte izango da.

    Eskakizunak telematikoki aurkeztu behar dira Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio edo galderarako, deitu 943 482800 zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, eta adierazi gaian: “Emakume Ikertzaileei Laguntzak” Jendearen arreta ordutegia Donostia Sustapenaren web orrian adierazitakoa da.

    Eskabidearekin batera, eskatutako dokumentazio administratibo guztia eta dokumentazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztuko dira.

    Dokumentazio administratiboa:

    • Eskakizunaren orria (“Eskakizuna” eranskina).
    • Laguntza eskatu duen pertsonaren edo entitatearen “Bankuko datuen eranskina”, dagokion bankuko entitateak sinatua edo bankuko entitatearen zigiluarekin behar bezala markatutako bankuko dokumentua.
    • Pertsona fisikoa bada, eskatzen duenaren NANren kopia.
    • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFZ eta, dagokionean, ahaldunaren NAN.
    • Emakumeak Zientzian Sarean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    Dokumentazio teknikoa

    Memoriak, gutxienez, hurrengo atalak izan behar ditu (“Memoria Teknikoa” eranskina):

    • Proiektuaren izenburua.
    • Proiektuaren deskribapen laburra eta kontratatutako pertsonak bete beharko dituen helburuak, eta baita kronograma eta espero diren emaitzak ere.
    • Sortutako Enplegu Aukeraren deskribapena: pertsonaren profila, kontratuaren iraupena, harrera, jarraipena, barne garapena.
    • Lantaldea eta kontratatutako pertsona gainbegiratuko duen pertsonaren profila
    • Proiektua hiriko ildo estrategikoekin eta sustatutako sektore estrategikoekin lotzea
  • ZER ETA ZENBAT LAGUNDU DAITEKE DIRUZ?

    Laguntzaren gehienezko zenbatekoa HOGEI MILA (20.000,00€) EURO da, kontratuaren lehenengo 3 urteak estaltzeko, % 100ko lanaldiarekin, horrela banatuta:

    • 1. urtea: 8.000,00€
    • 2. urtea: 6.000,00€
    • 3. urtea: 6.000,00€

    Kontratazio bakoitzean ordaindu beharreko laguntzen azken zenbatekoa diruz laguntzen ahal diren gastuen benetako kostuaren % 100 artekoa izan daiteke, enpresak benetan jasan eta ordaindu badu.

    Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira baldintza horiek betetzen dituzten pertsonen kontratazioarekin zuzenean zerikusia dutenak, hau da, soldata (dietak ez dira sartzen) eta enpresaren konturako gizarte segurantza.

    Onuradun bakoitzeko gehienez bi laguntza eman ahal izanfo dira, arrazoiren batengatik, Donostia Sustapenak beste kantitate bat adierazi ezean.

    Programa honen bidez kontratatzen diren pertsonek Toki Gazteentzako Egoitzetako programa pilotuan parte hartzeko eska dezakete, baldin eta, programa honetako baldintzak betetzeaz gain, programa horretan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

  • NOLA IZAPIDETUKO ETA EBATZIKO DA?

    Eskaerak erregistroan sartu ahala ebaluatuko eta ebatziko dira, laguntza honi esleitutako baliabideak agortzen diren arte.

    Proiektu bat onartua izateko, argi eta garbi identifikatu behar dugu I+G+b proiektu bat dela.

    Ez dira kontuan hartuko I+G+b izaera argia ez duten proiektuak.

    Emakumeek gainbegiratuko dituzten kontratazioak lagunduko dira, bai hasierako etapetan bai aurreratuagoetan (senior postdoc/junior GLak)

    Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea bi hilekoa izango da eskakizuna erregistratzen den egunetik

  • ZER EDUKI BEHAR DUT KONTUAN JUSTIFIKATZEKO ORDUAN?

    Laguntzaren ordainketa eta justifikazioa horrela egingo da:

    • Lehenengo ordainketa, kontratuari dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren, lehenengo urteari dagokion zenbateko osoa ordainduko zaio, 8.000€.
    • Bigarren ordainketa, lehenengo urtean lanpostuan jarraitu duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren, 6.000€.
    • Hirugarren ordainketa, bigarren urtean lanpostuan jarraitu duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren, 3.000€.
    • Laugarren ordainketa, hirugarren urtean lanpostuan jarraitu duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren, 3.000€.