Tokiko enpresa-proiektu berritzaileak hazteko eta haien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hala gazte kualifikatuak sartzeko nola transferentzia teknologikorako, bai eta proiektu horien ekintza estrategikoak garatzeko ere.
- HELBURUA
Laguntza hauen helburua da Donostia Sustapena SAren laguntza jaso dezaketen tokiko proiektu berritzaileak bultzatzea, hala merkatuan martxan jarri, hazi eta sendotzeko, nola lehiakortasuna hobetzeko eta hiriko ehun ekonomikoa osatzen duten enpresen posizionamenduan indarra hartzeko.
Laguntza multzo honek talentuaren berrikuntzaren eta garapenaren aldeko apustua ditu oinarri, eta ildo hauetan planteatzen da:
- langile kualifikatuentzako enplegua sortzen laguntzea eta tokiko talentua garatzea.
- ezagutza teknologikoa eta zerbitzu aurreratuak sortzea, osagai teknologikoko proiektuak sustatu eta garatzeko,
- tokiko proiektu berritzaile eta estrategikoak bizkortzea
- tokiko enpresen lehiatzeko gaitasuna hobetzea, berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta/edo garapen espezifikoen eremuetan proiektu estrategikoak garatuz (zerbitzu espezializatuak, teknologia eskuratzea, patente berrien erregistroa, etab.)
- NORENTZAT
Lantokia Donostian izanik, enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituzten erakunde eta enpresak.
Bonu Teknologikoen kasuan, ekintzaileek ere jaso ditzakete.
- DESKRIBAPENA
Enpresa-proiektu berritzaileentzako DonostiaINN laguntzek dirulaguntza hauek barne hartzen dituzte:
- Talentu berritzailea: proiektu berritzaileak garatzeko, 35 urtetik beherako langile kualifikatuak kontratatzeko laguntza-programa.
- Bertako talentua itzultzea: atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren Donostiako langile kualifikatuak kontratatzeko laguntza-programa, proiektu berritzaileak dituzten tokiko erakundeetan sartzeko.
- Innplanta: enpresetan proiektu estrategikoak garatzeko programa, haien lehiakortasuna hobetzeko.
- I+G+b eragileen bidez proiektu teknologikoak garatzeko programak: Bonu Teknologikoak, zentro hauekin lankidetzan: Ceit, Tecnun, Vicomtech, Tecnalia, IIS Biodonostia, CIC NanoGUNE eta CIC biomaGUNE.