Laguntza ekonomikoen bila zabiltza zure negozioak hobera egin dezan?

Berrikuntza proiekturen bat garatzen baduzu, laguntza eta abantaila bereziak jaso ditzakezu.

CIC Nanogune Bonu Teknologikoa

 
 

Bonu teknologikoak dira CIC NanoGUNE zentroak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.

Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.

CIC NanoGUNE Donostiako ikerketa kooperatiboko zentro bat da eta nanozientzian eta nanoteknologian dago espezializatuta. Zentroa 2009an zabaldu zuten eta, gaur egun, 80 ikertzailetik gorako lantalde bat dauka. Urteotan, abangoardiako ikerketak egin ditu nanozientziaren hainbat arlotan eta ezagutza eta teknologia transmititzeko zenbait proiekturen buru izan da. Nabarmentzekoa da oinarri teknologikoko zenbait enpresa berri sortzen izan duen parte-hartzea; Graphenea, Simune, Ctechnano, Evolgene eta Prospero Biosciences dira horietako batzuk. Era berean, Ikerketako Estatu Agentziak Maria de Maeztu saria (estatuko garrantzitsuenetako bat) eman dio zentroaren ikerketa proiektuari.

 

  • ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEN BIDEZ?

    Bonuen bidez, CIC NanoGUNE zentroarekin elkarlanean, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako proiektu teknologikoak sustatu eta garatzen ditugu, zentroan sortutako teknologia eta ezagutza transmitituz.

    Osagai teknologiko bat duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan CIC NanoGUNE zentroak eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, ikerketen eta laguntza teknikoen bidez.

  • NORENTZAT DIRA?

    Lantokia Donostian duen enpresa pribatu bat bazara eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo oraindik enpresarik sortu gabe enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituen ekintzaile bat bazara eska ditzakezu bonuak.

  • MOTA DESBERDINETAKO BONUAK ETA BATERAKO FINANTZAKETAK DAUDE?

    CIC NanoGUNE zentroaren kasuan, mota bakarreko bonu teknologikoa eta baterako finantzaketa proposatu da.

    Bonuaren balioa, gehienez (BEZ kanpo)

    Baterako finantzaketa

    15.500 €

    Sustapena % 55

    CIC NanoGUNE % 35

    Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.

    Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.

    Adibide gisa, onuradunek nolako zerbitzuak eska ditzaketen adieraziko da.

    1 adibidea: paperaren industriako enpresa batek papera fabrikatzeko erabiltzen diren altzairuzko arrabolen itsaspen- eta lehortze-propietateak hobetu nahi ditu.

    Paperaren ekoizpen-katean dauden altzairuzko arrabolak estaltzen dituzten materialak aztertu nahi dira, haien itsaspenaren aurkako eta lehortzeko propietateak hobetzeko.

    Egin beharreko lanak zenbait etapa izango lituzke:

    1. Mikroegiturak fabrikatzea altzairuzko arrabolaren gainazalean, prentsatze- eta lehortze-prozesuetan dituzten itsaspenaren aurkako propietateak eta/edo propietate hidrofilikoak hobetzeko.
    2. TiCN, TiAlN, DLC eta antzeko material ez-organikoen eta tefloiaren moduko material organikoen propietateak aztertzea eta ikustea zer nolako eragina duten altzairuzko arrabolen estaldura gisa prentsatze- eta lehortze-prozesuetan.
    3. Aurreko a) eta b) letren konbinazioa. Mikroegituren prototipoak fabrikatzeko litografia optikoaren teknika erabiliko litzateke. Prozesua optimizatu ondoren, industriara eramateko litografia optikoa eta/edo laser bidezko ablazioa erabili daitezke.

    Aurrez aipatutako materialekin arrabolak estaltzeko lurruntze-sistema hauek erabil daitezke: lainoztatze katodikoa (sputter evaporation), lurrungailu termikoak eta ALD (atomic layer deposition). Lurruntze-teknika estaldura gisa erabiliko en materialaren arabera aukeratuko da. Aipatutako teknikak gaur egun industrian erabiltzen dira edo laster erabiltzea espero da.

    Hasteko, prototipoak fabrikatu behar dira, zenbait estaldura-material eta/edo altzairuzko pieza txikiz egindako mikroegituren askotariko diseinuak erabiliz. Prototipo horiekin hasierako analisiak egin ahalko dira.

    Proposamenak abantaila ekonomikoak, energetikoak eta ingurumen-arlokoak ditu. Gainera, aurrerapen horri esker, papera fabrikatzeko prozesua efizienteagoa izatea aurreikusten da.

    Paper leun eta distiratsuagoa.

    2. adibidea: farmaziaren sektoreko enpresa batek bere formulazioen efizientzia hobetu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da jakitea nola banatzen diren maila nanometrikoan matrize polimerikoko osagai aktiboak.

    Produktu farmazeutikoen zenbait formulaziotan dauden osagai aktiboen maila nanometrikoko banaketa eta presentzia ikertu nahi da. Eremu hurbileko mikroskopio optikoa (s-SNOM) erabiliko litzateke.

    Konponbide hau planteatu daiteke:

    Espektroskopia infragorriak (FTIR espektroskopia esaten zaio) material organikoak identifikatzeko aukera ematen du eta, horregatik, asko erabiltzen da produktu farmazeutikoak aztertzeko (hala osagai farmazeutiko aktiboak nola matrize polimerikoak). Duela gutxi, nano-FTIR teknika garatu dute; horren bidez, espektroskopia infragorria egin daiteke eskala nanometrikoan eta karakterizazio kimikoa nanoeskalan egiteko aukera zabaltzen da. Infragorriaren espektroak nanoeskalan (nano-FTIR; 30x30x60 nm inguruko bolumenaren karakterizazio kimiko osoa) eta xurgatze-irudi nanometrikoak (2D mapaketa maiztasun infragorri jakin batera, 30 nm inguruko bereizmen espazialarekin) neur daitezke. FTIR teknika bezalaxe, nano-FTIR teknika ere karakterizazio-teknika ez-suntsitzaile bat da. NanoGUNE munduko erreferenteetako bat da teknika honetan, eta neurketa-zerbitzuak ematen ditu.

    Egin beharreko lanak zenbait etapa izango lituzke:

    1. Laginen hornikuntza. Enpresak emango lituzke aztertu beharreko laginak. Litekeena da enpresak ematea kontroleko laginak ere (adibidez, osagai puruak, saltzen ez diren muturreko formulazioak).
    2. Laginak prestatzea. Eremu hurbileko mikroskopia (s-SNOM) bidez karakterizatzeko, laginak ebakiko dira. Prozedura horrek azalera lau egokia emango du s-SNOM bidez neurtzeko eta, bestalde, laginaren gainazaleko osagaiak degradatuta ez egotea ziurtatuko du.
    3. Erreferentziako (hau da, material puruena) infragorriaren xurgatze-espektro lokalen neurketak (nano-FTIR espektroak). Espektro horietan oinarrituta aukeratuko dira osagai bakoitzaren xurgatze-maiztasun esklusiboak, ondorengo neurketetan erabiltzeko.
    4. Laginean dauden osagaiak nanoeskalan mapatzea. Horretarako, xurgatze-irudiak aurrez hautatutako maiztasunetan neurtuko dira (adibidez, 5x5 m-ko irudiak).
    5. Irudietan aurkitutako osagaien infragorriaren xurgatze-espektroa neurtzea (nano-FTIR), erabateko karakterizazio kimikoa egiteko.

    Osagaien nanoeskalako banaketa ezagutzeak aukera emango du hobeto ulertzeko farmaziako produktuen fabrikazio-prozesuak, prozesu horiek optimizatzeko eta, batez ere, produktuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko.

    3. adibidea: polimeroen enpresa batek tamaina askotako core-shell motako partikulak fabrikatzen ditu, askotariko polimero-konbinazioak erabiliz. Jakin nahi dute ea bi faseak egiaz bananduta dauden eta core-shell motako konformazio bat osatzen duten, edo bi faseak nahastuta dauden nanoeskalan.

    Konponbide hau planteatu daiteke:

    Partikulak matrize batean sartu, ebaketa bat prestatu (hau da, partikulen zeharkako ebaketak) eta ebaketa horren karakterizazio kimikoa egitea, bi faseen banaketa ikusteko. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Egia da laginen prestaketa espezifikoa eta analisi espezifikoa zertxobait alda daitezkeela, baina lan-metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

    4. adibidea: kosmetikoen enpresa batek produktu kosmetiko batean zenbait osagaik duten presentzia eta banaketa aztertu nahi du. Horrez gain, produktu hori eta berorren osagaiak gizakien ilean nola banatzen diren eta nolako erraztasunaz ezabatu daitezkeen aztertu nahi du.

    Konponbide hau planteatu daiteke:

    Laburbilduz, produktu kosmetikoaren lagin bat prestatzea litzateke konponbidea. Laginaren egoeraren edo biskositatearen arabera, produktu horren geruza bat prestatuko litzateke substratu batean, edo lagina bera ebakiko litzateke. Gizakien ileak, berriz, ez luke inolako prestaketa espezifikorik beharko, zuzenean ilean neur baitaiteke. Lagin horietan produktu kosmetikoaren karakterizazio kimiko bat egingo litzateke (baita giza ilearena ere, zeina funtsean proteinak diren), eta osagaien presentzia eta banaketa neurtuko litzateke, hala produktuan bertan nola gizakien ilean. Horretarako, eremu hurbileko mikroskopia optikoaren teknika (s-SNOM) eta eremu hurbileko nanoespektroskopiaren teknika (nano-FTIR) erabiliko lirateke. Egia da laginen prestaketa espezifikoa eta analisi espezifikoa zertxobait alda daitezkeela, baina lan-metodologia 2. adibidean deskribatutakoaren oso antzekoa izango litzateke (ikus 2. adibidea).

    5. adibidea: altzairuzko moldeak ekoizten dituen enpresa batek bere amaierako produktuaren propietate mekanikoek okerrera egin dutela ikusi du, ekoizpen-prozesuan zenbait altzairu-hornitzaile eta mekanizazio-prozesu txandakatu ondoren.

    Konponbide hau planteatu daiteke:

    Altzairua prozesatu aurretik eta ondoren mikroskopia elektroniko bidez karakterizatuta, metalaren kristal-egiturarekin lotutako informazio garrantzitsua eta piezan dauden elementu guztiak identifikatzea lor dezakegu. Datu horiei esker, arazo horiek jatorrizko kalitate txarreko altzairu baten ondorio diren edo moldea fabrikatzeko prozesuarekin lotutako arazoengatik okertu diren jakin dezakegu.

  • ZEIN DA CIC NANOGUNE BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?

    Kanpo Zerbitzuen Saila (External Services Department) enpresa esparru desberdinetako ikertzaileentzat eta teknikarientzat zabalik dagoen ikerketa azpiegitura bat izateko diseinatu da; ETEetatik (enpresa txikia eta ertaina) enpresa handienetara arte, industria sektoreen tarte zabalaren barruan.

    Gure ezagutza mikroskopia aurreratuko plataforma batean, gela zuri batean eta nanofabrikazio eta karakterizazio ekipoak dituzten hainbat laborategietan oinarritzen da. Material aurreratuetan dugun potentziala sendotzea gustatuko litzaiguke, nanofabrikazio prozesuetako funtsezko faktore gisa.

    CIC NANOGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA

      1. 1.FABRIKAZIO PLATAFORMA

    1.1. Geruza fineko hazkunde-zerbitzuak (estaldurak / coatings )

    Zer eskaintzen dugu:

    • Estaldura metalikoak, dielektrikoak edo kalitate handiko geruza isolatzaileak.
    • Substratu, beira, silizio, polimero,… sorta zabala estaltzeko aukera.
    • Azken estalduraren propietateak hobetzeko gainazaleko tratamenduak (tenplatua, azalaren aktibazioa).

    Aukerak:

    • Materialen propietate mekanikoak hobetzea; adibidez, erresistentzia, korrosioa, higadura, marruskadura, itsaspena,…
    • Estaldura islagaitzak.
    • Estaldura biobateragarriak.
    • Gainazal hidrofobikoak/hidrofilikoak.
    • Eguzki-plaken industriarako fabrikazio-prototipoak.
    • Apaindura-estaldurak.
    • Estalduren kalibraziorako fabrikazio estandarra.
    • Geruza anitzeko sentsoreen fabrikazioa.

    Interesgarria honako hauetarako: eguzki-industria, kostako industria, beira-estaldurak, mikroelektronika eta erdieroaleen industria, industria automobilistikoa, industria siderometalurgikoa, metalurgia, makina-erremintaren fabrikatzaileak, aeronautika, sentsorikoa, mikrofluidikoa,…

    Ekipoak: lurrun-gailu termikoak eta elektroi-sortaren bidezkoak, ihinztapen-sistema katodikoak (Sputtering) eta Geruza Atomikoen Jalkitze Sistema (ALD-atomic layer deposition)

    1.2. Nano/mikro fabrikazioaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Mikro/nano egituren fabrikazioa.

    Aukerak:

    • Erreferentziazko marka pertsonalizatuen fabrikazioa substratu ezberdinetan, beira, silizioa.
    • Mikroskopioetarako kalibrazio-lagin egituratuen fabrikazioa.
    • Gainazalaren topografiaren aldaketak nano eta mikro fabrikazioaren bitartez, honako hauek bezalako propietate optikoak eta mekanikoak hobetzeko: itsaspena, marruskadura, korrosioa, gogortasuna eta higadura.
    • Industria espezifikoetarako fabrikazio-estandarrak nano eta mikro metrologiarako.

    Interesgarria honako hauetarako: industria mikroelektronikoa eta erdieroaleak, automatismoen industria, azterketa-laborategiak, material aurreratuen industria, mikroskopia laborategiak, mikrofluidikoa,…

    Ekipoak: Fotolitografia ekipoa, Elektroi-sorta bidezko litografia-sistemak (EBL, electron beam lithography) eta Ioi Fokalizatuen sorta bidezko sistema (FIB, Focused Ion Beam).

    1.3. Laginak prozesatzeko zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Jaulkitze kimikoa eta fisikoa lehorrean (dry etching).
    • Jaulkitze kimiko hezea (wet etching).
    • Hautazko jaulkitzea.
    • Tenplaketa eta kristalizazio tratamenduak (annealing).
    • Laginen eta probeten eskuzko leunketa.

    Aukerak:

    • Gainazalen garbiketa; esate baterako, geruza organikoak, herdoil-geruzak kentzea.
    • Gainazalak aktibatzea (plastikoak eta zeramikak), inprimaketa, lakadura eta/edo itsaspeneko aurre prozesuak.
    • Gainazalaren aldaketa topografikoak.
    • Laginen esterilizazioa ingurune lehorrean.
    • Tenplaketa prozesuen bitartez propietateak hobetzea Ar, N2 u O2 atmosferatan.
    • Mekanikoki leundutako laginen fabrikazioa mikroskopia elektronikoko laborategietarako.

    Interesgarria honako hauetarako: Materiaren zientzien industria, automatismoen industria, mikroskopia elektronikoaren laborategiak, aplikazio biomedikoak,…

    Ekipoak: Jaulkitze kimikoaren ekipoa (RIE), jaulkitze fisikoaren ekipoa (Miller ioia), mikroskopia eta labeetarako laginak prestatzeko laborategia.

    1.4. Nano/mikrozuntz zerbitzuak – Electrospinning

    Zer eskaintzen dugu:

    Nano eta mikrozuntzak neurrira, tartean material polimerikoen, biomolekulen, compositeen eta zeramikoen sorta zabala.

    Aukerak:

    • Ehunak birsortzeko matrizeak diseinatzea.
    • Propietate fisikoak eta kimikoak hobetzea.
    • Zuntzak funtzionalizatzea nahi den aplikazioaren arabera.
    • Gainazal-mota desberdinak estaltzea nano/mikrozuntzekin.

    Interesgarria honako hauetarako: elikagaien industria, polimeroen industria, indartzeko zuntzak, gailu energetikoen matrizeak, iragazkiak, ehunak birsortzea, botiken administrazioa,…

    Ekipoa: elektrospinnig sistema.

    2.KARACTERIZAZIO PLATAFORMA

    2.1. Egiturazko karakterizazioaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Material-sorta zabalaren egiturazko karakterizazioa, tartean material metalikoak, isolatzaileak, biologikoak, hezeak,…
    • Materialen kristal-fasea identifikatzea.
    • Topografiaren 2D analisia.
    • Egiturazko analisia 3D formatuan (tomografia)
    • Egiturazko simulazioa.

    Aukerak:

    • Kalitatearen kontrola, prozesuaren higadura, narriadura, tentsioa eta erreproduzigarritasuna egiaztatzeko material-mota ezberdinetan.
    • Metaletan, aleazioetan, material zeramikoetan eta bestelako material aurreratuetan dauden hauspeakin eta aglomeratuen egiturazko analisia (3D irudiak, tamainaren karakterizazioa, faseko karakterizazio kristalografikoa).
    • Fasea identifikatzea material organikoetan eta ez-organikoetan; tentsioa (adib., SiC, Si), trantsizioak material isolagarri eta metalikoen artean (adib., VO2), polimeroen kristalinitatea, mineralen, kristal organikoen, eta abarren identifikazioa eta mapaketa.
    • Geruza fineko estalduren karakterizazioa: zimurtasuna, handiera, profila eta akatsak.
    • Egiturazko mikro eta nano karakterizazioa aurretiko tratamendurik gabe; esate baterako, nahasketetako partikulen tamainaren azterketa, ingurune likidoko materialak, material ez eroaleak, material biologikoak,…
    • Fase kristalografikoa eta ale-tamainaren neurketak identifikatzea material-sorta zabalean.
    • Egiturazko simulazioak: 3D irudien egiturazko berreraikuntzan tentsioa eta irudia aztertzea.

    Zertarako da interesgarria: materiaren zientzien industria, metalurgia, polimeroen industria, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntza-sektorea, energia berriztagarriak, mikroelektronikoaren industria, erdieroaleen industria, geologia.

    Ekipoak: Mikroskopio elektronikoa (eSEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoa (TEM), Transmisioko Mikroskopio elektronikoaren irudiaren analisia eta simulazioa, eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), Errefletibitatea/difraktometria X Izpiak eta Indar atomikozko Mikroskopioa (AFM)

    2.2. Karakterizazio magnetikoaren eta elektrikoaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Propietate elektrikoen neurketak

    Tenperaturaren aurreko erresistentzia (2 K - 400 K)

    Kurbak I(V) eta V(I) tenperatura ezberdinetan (2 K - 400 K) 9 T-ra bitarte aplikaturiko eremu magnetikoa.

    Erresistentzia magnetikoaren neurketak.

    • Neurketa magnetikoak

    Une magnetikoa tenperatura aurrean (2 K - 1000 K).

    Histeresi-zikloaren neurketa tenperatura ezberdinetan (2 K - 1000 K).

    Aukerak:

    • Propietate magnetikoen karakterizazioa.
    • Propietate elektrikoen karakterizazioa.
    • Gailu elektroniko nano eta mikroen karakterizazio osoa.

    Interesgarria honako hauetarako: materialen zientzien industria, metalurgia, mikroelektronikaren eta erdieroaleen industria, nanopartikulen fabrikatzaileak, industria biomedikoa.

    Ekipoa: Propietate Fisikoak Neurtzeko Sistema (PPMS), punta-mahaiak eta magnetometroak.

    2.3. Karakterizazio kimikoaren zerbitzuak

    Zer eskaintzen dugu:

    • Karakterizazio kimikoa teknika ez suntsitzaileen bitartez.
    • Nano-FTIR, Raman, Energia Dispertsiboaren X Izpiak (EDX) eta Elektroien Energiaren Galeraren Espektroa hartzea (EELS) laginean hautatutako zona nanometrikoetan.
    • Gainazaleko eta zeharkako sekzioaren mapa kimikoak.

    Aukerak:

    • Polimeroak nano eskalan identifikatzea eta aztertzea (geruza anitzeko polimeroak, polimeroaren nahasketak eta nanozuntzak, bio-polimeroak, kautxuak, polimero eroaleak, e.a.).
    • Biomaterialak identifikatzea eta aztertzea (proteinak, fosfatoak, DNA, karbohidratoak, azidoak, e.a.) lagin biologikoetan (gizakiaren hezurrak eta hortzak, zelulak, bakteriak, birusak, bakteriofagoak, fagoak, esporak, mintz zuntzak, e.a.).
    • Osagai aktiboak identifikatzea eta horien mapaketa lagin farmazeutikoetan.
    • Produktu kosmetikoen analisia (adib., kosmetikoak gizakiaren ilean).
    • Aleazioetan, metaletan, zeramiketan eta bestelako material aurreratuetan dauden aglomeratuen analisi kimikoa (irudiak 3D formatuan, tamainaren karakterizazioa, fase kristalografikoaren karakterizazioa).

    Zertarako da interesgarria: polimeroen eta kautxuen industria, bizitzaren zientziak (biologia, biomedikuntza), industria farmazeutikoa, industria kosmetikoa, nekazaritza, metalurgia, mikroelektronika, automobil-industria, elikadura-industria, eraikuntzaren sektorea, energia berriztagarriak.

    Ekipoak: eremu hurbileko Mikroskopia optikoa (s-SNOM eta nano-FTIR), RAMAN Mikroskopia fokukidea, elektroien energiaren galeraren espektroskopia (EELSS) eta energia dispertsiboko X izpien espektroskopia (EDX)

     2.4. Bestelakoak (perfilometria, elipsometria, mikroskopio optikoak,…).

     

  • ZENBATEKO EPEA DAGO ESKABIDEA EGITEKO ETA NOLA EGIN BEHAR DUT?

    Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.

    Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).

    Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».

    Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean eta proiektu edo laguntza motaren arabera.

    Agiri hauek aurkeztu behar dituzu eskabidea egiteko:

    Administrazio-agiriak:

    Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...

    Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa

    Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.

    Bonu Teknologikoaren memoria espezifikoa

    Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa

    Eskatzailea pertsona fisiko bat bada (enpresa osatu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du.

  • ZEIN DA IZAPIDETZEKO ETA EBAZTEKO PROZESUA?

    Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.

    Proiektu guztiek tokikoak izan behar dute eta hauetako ezaugarriren bat izan beharko dute:

    • Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
    • Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
    • I+G egitasmoak
    • Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
    • Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
    • Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.

    Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:

    • Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoaren ebaluazioa gainditzeko.
    • Garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa; gutxienez 15 puntu lortu beharko dira bonua onartzeko.

    Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.

    Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.

  • ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?

    Bonu Teknologikoaren zerbitzugintza gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, laguntzak ebazpen positiboa jaso duenetik kontatzen hasita, eta zerbitzugintza 2023ko uztailaren 28an amaituko da beranduenez.

    Zerbitzua ematen amaitzean eta amaitu denetik hilabeteko gehieneko epean, erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkeztuko du.

 

* Laguntza hauek Donostiako enpresa proiektuen lehiakortasuna hobetzeko DonostiaINN programaren barne daude,