Bonu teknologikoak dira CIC biomaGUNE zentroak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.
Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.
CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentro bat da, eta haren helburua da biomaterialen, irudi biomedikoaren eta medikuntza birsortzailearen arloko ezagutza zientifiko eta teknologikoak sortu, ekoitzi, sustatu, hedatu, aplikatu eta ustiatzea. Horretarako, ikerketa eta garapen esperimentaleko hainbat jarduera sistematiko egiten ditu, bai eta gizarte- eta enpresa-eragileei prestakuntza emateko eta emaitzak transferitu eta zabaltzeko jarduerak ere, sektore anitzetan eta hirugarrenei irekita.
CIC biomaGUNE zentroaren animaliategiak AAALAC erakundearen ziurtagiria du, eta Zientziaren eta Berrikuntzaren Ministerioak Azpiegitura Zientifiko Tekniko Berezitzat (ICTS) jo du zentroko irudi molekularreko unitatea. Zentroaren I+G+B kudeatzeko sistemak UNE 166002:2014 arauaren arabera jarduten du.
Ikerketako Estatu Agentziak Maria de Maeztu Bikaintasun Unitate gisa ziurtatu du CIC biomaGUNE.
- ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEN BIDEZ?
Bonuen bidez, CIC biomaGUNE zentroarekin elkarlanean, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako proiektu teknologikoak sustatu eta garatzen ditugu, zentroan sortutako teknologia eta ezagutza transmitituz.
Osagai teknologiko bat duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan CIC biomaGUNE zentroak eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, ikerketen eta laguntza teknikoen bidez.
- NORENTZAT DIRA?
Lantokia Donostian duen enpresa pribatu bat bazara eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo oraindik enpresarik sortu gabe enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituen ekintzaile bat bazara eska ditzakezu bonuak.
- MOTA DESBERDINETAKO BONUAK ETA BATERAKO FINANTZAKETAK DAUDE?
CIC biomaGUNE zentroaren kasuan, mota bakarreko bonu teknologikoa eta baterako finantzaketa proposatu da.
Bonuaren balioa, gehienez (BEZ kanpo)
Baterako finantzaketa
15.500 €
Sustapena % 55
CIC biomgaGUNE % 35
Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.
Bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
Adibide gisa, onuradunek nolako zerbitzuak eska ditzaketen adieraziko da.
1. adibidea: (ENPRESA): paperaren industriako enpresa batek bere produktu-eskaintza dibertsifikatu nahi du, sortzen duen paperari balioa eman eta sentsoreen sektorean sartzeko.
Paperari analitoak hautemateko gaitasuna duten nanopartikulak gehituz sentsore-propietateak emateko aukera aztertu nahi du.
Egin beharreko lanak zenbait etapa izango lituzke:
- Ereduzko analitoa hautatu eta paperaren ekoizpen-prozesua aztertzea, produktua eraldatzeko metodorik egokiena zehazteko.
- Nahi diren propietateak dituzten nanopartikulak diseinatu eta fabrikatzea eta propietateak egiaztatzea.
- Proba pilotuak egiteko behar adina nanopartikula sortzea.
- Eraldatutako papera ekoitzi eta ereduzko analitoa hautemateko propietateak egiaztatzea.
Hasiera batean, nanopartikulak eskuz ekoitziko lirateke kimika koloidala erabiliz eta, ondoren, ekoizpena handiagotuko litzateke erreaktore espezifikoak erabiliz. Analitoak hautemateko, Raman-en espektrometria erabiliko litzateke.
Proposamen honek duen abantaila da balio erantsi oso handiko produktu bat lortzen dela, inbertsio oso txikia eginez eta produkzio-prozesua ia aldatu gabe.
2. adibidea: ekintzaile batek inplante biomedikoetan, medikuntza birsortzailean eta abarretan material berrien erabilera aztertzen du. Pertsona horrek bere produktuaren egonkortasunari eta biobateragarritasunari buruzko azterketa bat behar du. Irudi molekularrak aukera ematen du inplantatutako materialek izan dezaketen narriaduraren irudiak in vivo lortzeko, eta zelula-kultiboek toxikotasuna zehazten dute.
Ikerketa honen bidez, esperimentazioko animalia batean inplantatutako material baten aurrerabidea eta materialak zeluletan eragiten duen toxikotasuna zehaztuko lirateke. Behar izanez gero, materialaren izaeraren arabera, materiala erradioaktibitatez markatuko litzateke, organismoan nola zabaltzen den ikusteko eta dituen xurgatze, banatze, metabolizatze eta iraizte-bideak aztertzeko.
- ZEIN DA CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?
CICBIOMAGUNEKO ZERBITZUEN KATALAGOA
1.FABRICACIÓN DE NANOPARTÍCULAS (Plataforma de nanofabricación coloidal)
Produkzio, euskarri esperimental, aholkularitza eta nanopartikulen prestakuntza zerbitzuak (10 - 200 nm), metodo ezberdinekin sintetizatuak, material ezberdinekin eta propietate ezberdinekin. Ekoiztutako nanopartikulak tamaina, forma eta funtzionalizazio superfizial ugarikoak izan daitezke.
Egunero ekoitzi ohi ditugun nanopartikulen adibideetan honako hauek sartzen dira:
- Tamaina ezberdineko urrezko esferak, estaldura desberdinekin eta disolbatzaile desberdinetan;
- Urrezko edo zilarrezko nanopartikula anisotropikoak forma (nanostars, nanorods, dumbbell-like, spiky-nanodumbbells, nanowires), tamaina eta estaldura ezberdinekin;
- Silika eta pNIPAM nanopartikulak.
Horrez gain, bestelako nanopartikulak diseinatu eta fabrika ditzakegu, bezeroak ezarritako zehaztapenen arabera.
2. Laginen analisia mikroskopia elektronikoaren bitartez (Mikroskopia elektronikoaren plataforma -EM)
TEM (Transmission EM), SEM (Scanning EM) bidezko analisi-zerbitzuak, laginaren funtsezko osaeraren analisia EDXS (Energy-dispersive X-ray spectroscopy) bidez eta laginen prestaketa analisirako.
Ekipo hauek ditugu:
- FEG-TEM, JEOL JEM-2100F UHR (80kV - 200 kV) erakoa, STEM (BF & HAADF) sistemekin eta OXFORD INCA EDXS sistemekin ekipatua, eta azken generazioko CMOS TVIPS F216 (2k x 2k) kamera.
- LaB6-TEM, JEOL JEM-1400PLUS (40kV - 120kV) erakoa, CCD GATAN US1000 (2k x 2k) kamerarekin ekipatua.
- Image plate DITABIS (6k x 5k) sistema, aurreko edozein ekiporako.
- Kriotransferentziarako laginen euskarriak, GATAN erakoa, 626 eredyam edozein mikroskopiotan erabili ahal izateko.
- JEOL laginetarako euskarri bereziak, quad specimen holder bezalakoa, lagin-kopuru handia prozesatzeko, tomografiarako inklinazio handiko euskarria eta EDXS-rako beriliozko euskarria.
- JEOL JSM-6490LV, SE eta BE detektagailuekin ekipatua eta OXFORD INCA EDXS sistema.
- Laginen prestaketarako xede anitzeko kamera, GATAN ALTO1000, SEMean zuzenean muntatua.
- Murgiltze bidezko izozkailua, plunge freezer system FEI VITROBOT
- Goi presioko izozkailua, LEICA HPM100
- freeze substitution sistema, LEICA AFS-II
- Cryo-ultramicrotome LEICA UC7/FC7
- freeze fracture, freeze etching eta sputtering sistema, GATAN ALTO1000
3. Masen espektroskopia zerbitzua eta makromolekulen karakterizazioa (masen espektroskopia plataforma - MS)
Euskarri analitikoa, masen espektroskopiaren aplikazioaren bitartez, aplikazio ezberdinetarako (produktu sintetizatuak baieztatzea, ezpurutasunen karakterizazioa, egitura-zehaztapena, nahasketa konplexuen analisia, bioanalisia, etabar). Halaber, metodo kromatografikoak erabiltzen ditugu proteinak bezalako makromolekulak karakterizatzeko eta analisiaren aurretik laginak zatikatzeko.
Sistema analitiko ezberdinak ditugu, eta horietan Electrospray Ionization (ESI), UPLC, MALDI eta bestelako konbinazio egokiak aplika ditzakegu helburu esperimentalean.
Plataforma honek ondorengo ekipoak ditu:
- UPLC LCT Premier™ XE time-of-flight (TOF) mass spectrometer-erkin akoplatuta, ZSpray™ iturriarekin eta electrospray ionization (ESI) eta LockSpray™ interfaze modularrarekin.
- Acquity Ultra Performance Liquid Chromatography (UPLC)
- Voyager-DE PRO Biospectrometry Workstation. MALDI-TOF (matrix-assisted laser desorption time-of flight) masen espektrometroa, reflector analyzer bat duena.
- UltrafleXtreme III
- iCAP-Q ICP-MS Thermo Fisher masa-espektrometroa da, eta ppb / ppt mailako detektatze-mugak dituen plasma induzituaren iturri akoplatua (ICP-MS) du. Talka/erreakzio zelula eta energia zinetikoaren bereizkeria (KED) ditu, egoera atomikoan dauden elementuak detektatzeko.
4. Lagin likidoen analisia Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren bitartez eta MRI-rako kontraste-agenteen analisia (Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren Plataforma -NMR)
NMR bidezko analisi-zerbitzuak, espektroen erregistroa, espektroak interpretatzeko laguntza eta metodo analitikoa aplikatzeari buruzko gaietarako aholkularitza. Irudirako kontraste-agenteen azterketa Erresonantzia Magnetikoaren bitartez (MRI).
Metodoa aplikatzeko adibideetan honako hauek sartzen dira: egiturazko analisia, purutasunaren ebaluazioa, egitura zehaztea, azterketa dinamikoak eta zinetikoak, konposatu organikoen identifikazioa eta kuantifikazioa.
1D (1H, 13C, 19F, 31P) eta 2D (COSY, TOCSY, HSQC, HMBC, NOESY) eta DOSY (Diffusion Ordered Spectroscopy) espektroak egiten ditugu.
Erabiltzen den ekipamendua:
- NMR espektrometroa, 500 MHz-koa, z-gradient-arekin, 1H/19F BBI sondarekin ekipatua ohiko lanetarako eta erresonantzia hirukoitzeko eta bereizmen handiko 1H/13C/31P sonda, biologian edo kimika konbinatzailean aplikatzeko.
- Minispec (Time-Domain NMR spectrometer) 1.5 Tesla-ra, kontraste-agenteak aztertzeko diseinatua.
5. Biomaterialen eta biosuperfizien propietate fisiko-kimikoen karakterizazioa, metodo analitikoen sorta zabala aplikatuta (Espektroskopia optikoaren plataforma).
Plataforma honen zerbitzuen aplikazioan honako hauek sartzen dira: azterketa morfologikoak zelula itsaskorretan eta esekietan; zelulen interakzioa materialekin; ehun biologikoen morfologia; raido hidrodinamikoaren karakterizazioa; poblazio zelularren edo mikropartikulen karakterizazioa; konposatu kiralen, makromolekulen, proteinen eta DNAren egitura zehaztea; estekatzaileen interakzioaren azterketak; azterketa dinamikoak eta zinetikoak.
Zerbitzua prestatzeko, teknika analitiko ezberdinak ditugu: mikroskopia fokukidea, espektroak eskuratzea uhinaren luzera ugaritan, Raman espektrometria, Dynamic and Static Light Scattering, fluxu zitometria, fluoreszentziaren batez besteko bizitza zehaztea, dikroismo zirkularra, kalibrazioa eta termograbimetria.
Gure ekipoak:
- Mikroskopio fokukidea (Zeiss LSM 880), mototoi anitzeko laserrarekin
- Cell Observer / Scanning confocal microscope (Zeiss Axio observer)
- Raman-IR mikroskopioa (Renishaw in Via Raman)
- Fluxu-zitometroa (BD FACSCantoll)
- Dikroismo zirkularra (Spectropolarimeter Jasco J815)
- UV-Vis-NIR espektrometroak (Varian Cary 5000, Nicolet 6700 Thermo Scientific, Beckam Coulter DU 800, Jasco V-630 Bio)
- Fluorimetroak (Perkin Elmer LS55, Horiba Jovin Ivon Fluorologia)
- Scannig Calorimeter hedagarria (DSC Nano III 6300)
- Isothermal Titration calorimeter (VP-ITC-MicroCal)
6. Azaleren karakterizazioa eta produkzioa eskala atomikoan (Azalerak fabrikatzeko eta analizatzeko plataforma)
Azalera osatzen duten elementu kimikoak eta elementu horien egoera elektronikoak zehazten ditugu (balentziak), XPS (X-ray photoelectron spectroscopy) bidez. Azalera organikoetan eta ez-organikoetan. Karakterizazio hori aplika daiteke, esate baterako, garbiketa-prozesuen karakterizazioan, polimeroen funtzionaltasunaren azterketan, oxido-geruzen lodiera zehazterakoan edo pelikula xehen geruza sakonen osaeraren karakterizazioan.
Halaber, azalera baten morfologia zehaztu dezakegu eskala nanometrikoan, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) bitartez, zimurtasuna, nanopartikula itsatsien tamaina, morfologian prozesu superfizialek duten eragina, e.a. azalduaz.
Horrez gain, sputtering bidez, elementu ezberdinen (aluminioa, karbonoa, kromoa, kobrea, urrea, niobioa, silizioa, zilarra, titanioa, zinka) geruza xeheak, haien oxidoak eta karburoak jarri ditzakegu.
Plataforma honetan ondorengo ekipamendua dago:
- SPECS SAGE HR 100 sistema, batez beste 100 mm-ko erradioko PHOIBOS analizatzailearekin ekipatua, zehaztapen atomiko kuantitatiborako eta azaleraren kimika 5-10 nm inguruko sakoneraino. XPS sistemak X izpien AlKα edo MgKα iturria erabiltzen du.
- sputtering ATC 1800 UHV Reactive Magnetron Sputtering sistema, osagarri aurreratuekin, azalerako pelikula xeheak, dentsoak, uniformeak eta homogeneoak eskuratzeko.
- AFM Multimode V indar atomikoko mikroskopioa azaleren laginen alderdi morfologikoa, zimurdura, alekaren tamaina, e.a. zehazteko.
7. Konposatu kimikoen, makromolekulen eta nanopartikulen erradiomarkaketa (Erradiokimika plataforma)
Hainbat irrati-isotopo sortzen ditugu, molekulak eta nanopartikulak markatzeko erabiltzen ditugunak, gure laborategietan garatutako prozedura sendoen bitartez. PET eta SPECTen irrati-trazatzaileez gain, ikerketa farmakozinetiko eta farmakozindinamikoetarako egitura berriak diseinatzen ditugu.
Halaber, metabolito erradioaktiboen analisiak egiten ditugu odolean eta ehunean eta zeluletan azterketak erradioaktiboki markatutako estekatzaileekin.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataformak ondorengo ekipamendua du:
- IBA Cyclone 18/9 ziklotroia protoiak (18 MeV) eta deuteroiak (9 MeV) bizkortzeko; 7 iturekin honako hauen ohiko produkziorako: [18F]F-, [18F]F2, [13N]NH4+, [15O]O2, [11C]CO2 eta [11C]CH4, eta itu solidoa 89Zr eta 64Cu produzitzeko.
- Berunez zigilatutako gelaxkak eta sintesi-moduluak substantzia erradioaktiboekin lan egiteko.
- Kromatografiako plaken irakurgailua geruza xehean.
- Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen handikoa, 3-3.000 keV energia-tartearekin. Energiaren bereizmen handia, 700 eV-etik 1,3 keV-era. Monte Carlon oinarritutako kuantifikazio softwarearekin ekipatua.
- Kanal anitzeko lambda espektrometria-sistema, bereizmen txikikoa, sodio ioduroaren kopuru txikiak neurtzeko eta analisi radiologikoak egiteko. 55 rack-eko biltegiratze ahalmena, aldi baterako 10 neurri 15-1000 keV tartean.
- Gasen kromatografia (GC) sugarreko ionizazio detektagailuekin (FID), masen espektrometroa (MS) eta erradiometrikoa.
- Bereizmen handiko kromatografia likidoa (HPLC) UV detektagailuekin (DAD eta uhinaren luzera aldagarria) eta erradiometrikoa (kikara eta kointzidentziakoa).
8. Molekula eta nanopartikula erradioaktiboen biobanaketaren in vivo azterketak irudi nuklearraren bitartez (Irudi nuklearraren plataforma)
Karraskari txikien (arratoiak eta saguak) in vivo irudien zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure PET (Positron Emission Tomography), SPECT (Single Photon Emission Computerized Tomography) eta CT (Computerized Tomography) sistemak erabiliaz. Irudi multimodala hartzeko metodo indartsu ez inbaditzaileak konbinatuta, informazio anatomiko eta funtzional ugari eta esanguratsua eskuratzen da.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataformak ondorengo ekipamendua du:
- β, g, X-Cube de Molecubes hiruhileko sistema, PET, SPECTeta CT irudi nuklearrak bereizmen submilimetriko bereziarekin egiteko.
- PET-CT (eXplore Vista-CT). FOV axiala, 5 cm-koa; FOV transaxiala, 7cm-koa. Esku-ohearen mugimendua urrunetik kontrolatua, gorputz osoaren irudi eta guzti. Berreraiketa FBP, 2DOSEM eta 3DOSEM bidez. Erosketa egonkorra edo dinamikoa, multi-ohea eta zerrenda-moduan.
- SPECT-CT (eXplore speCZT CT 120). FOV axiala, 8 cm-koa; FOV transaxiala, 7,6 cm-koa (arratoia) eta 3,2 cm-koa (sagua). Detektagailu solidoen eraztun osoa (10 buru) eta kolimatzaile zilindriko trukagarriak. Bereizmen energetiko handia: hainbat isotoporen aldi bereko detekzioa.
- Autoerradiografia-sistema. Interesatzen diren ehun/organoetan erradiotrazatzailearen banaketa zehazteko erabiltzen da edo gorputz osoko ataletan ere bai, energia kapturatzeko matrizearen laginaren esposizioaren bitartez.
9. Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-zerbitzua (Erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiaren plataforma -MRI)
Bereizmen handiko erresonantzia magnetikoaren bidezko irudi-azterketak, lagin biologikoetan aplikatuta; tartean, animalia txikiak (arratoiak, saguak), ehunen laginak edo estraktuak eta kultibo zelularrak. Instalazioetan, ebakuntza-gelak ekipatuta daude animaliak erresonantzia magnetikoaren azterketetarako prestatzeko eta eredu kirurgikoak ezartzeko; halaber, ekipo osagarri ugari daude; anestesia-sistemak, monitorizazio fisiologikoaren ekipoak RM-rekin bateragarriak, infusio-ponpak, termostatizazio-sistemak, e.a.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
Plataformak ondorengo ekipamendua du:
- MRI 7T/30 cm-ko sistema (70/30 USR) bi gradienterekin: bat 20 cm-koa (200 mT/m) eta bestea 12 cm-koa (400 mT/m). Banda zabaleko bi transmisio kanal ditu eta paraleloan hartzeko beste 4 kanal. Bobina ugari.
- MRI 11.7T/16 cm-ko sistema (117/16 USR) errendimendu altuko 9 cm-ko gradientearekin (750 mT/m); banda zabaleko 4 transmisio kanal eta paraleloan hartzeko beste ia 8 kanal. Bobina ugari (13C, 19F eta 31P bezalako nukleoen detekzioa).
- Ekipamendu osagarria animalien posizionamendu, anestesia eta monitorizaziorako.
10. Irudien analisia (Image Analytics plataforma)
Irudien analisiaren plataformak Irudi Molekularraren Unitateko ekipo ezberdinetan lortutako irudi guztien prozesatua eskaintzen du (PET, SPECT, MRI eta mikroskopia).
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago.
11. Esperimentazio-animaliak ukuiluratzeko eta maneiatzeko zerbitzua (Animaliategia)
4 gela independente ditugu karraskariak banako kaiola aireztatuetan estabulatzeko. Horrez gain, beste 3 gela ditugu animaliak prestatzeko eta mikrokirurgiarako eta xede anitzeko gela bat portaera-azterketetarako.
Instalazio horietan, gainerako plataformetan burututako in vivo azterketetan erabilitako animaliak ukuiluratzen ditugu.
Animaliategia AAALAC International-ek egiaztatua dago; hau da, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, animalien giza tratua zientzian sustatzen duena.
Plataforma hau CIC biomaGUNEko Irudi Molekularraren Unitatean integratuta dago...
12. in vivo entseguen zerbitzu integrala, esperimentatzeko animalia txikiena (Irudi Molekularraren Unitatea)
Erradiokimika, Irudi nuklearra, Erresonantzia Magnetikoaren Irudia, Irudiaren Analisia eta Animaliategia plataformek modu integratuan funtzionatzen dute, luzetarako ikerketa-proiektuak eta proiektu multimodalak egiteko eremu preklinikoan, edota aplikazioak garatzeko Irudi Molekularraren eta Funtzional Preklinikoaren eremuetan eta Nanomedikuntzan.
- ZENBATEKO EPEA DAGO ESKABIDEA EGITEKO ETA NOLA EGIN BEHAR DUT?
Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean eta proiektu edo laguntza motaren arabera.
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu eskabidea egiteko:
Administrazio-agiriak:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
Bonu Teknologikoaren memoria espezifikoa
Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada (enpresa osatu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du.
- ZEIN DA IZAPIDETZEKO ETA EBAZTEKO PROZESUA?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Proiektu guztiek tokikoak izan behar dute eta hauetako ezaugarriren bat izan beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoaren ebaluazioa gainditzeko.
- Garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa; gutxienez 15 puntu lortu beharko dira bonua onartzeko.
Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzugintza gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, laguntzak ebazpen positiboa jaso duenetik kontatzen hasita, eta zerbitzugintza 2023ko uztailaren 28an amaituko da beranduenez.
Zerbitzua ematen amaitzean eta amaitu denetik hilabeteko gehieneko epean, erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkeztuko du.