Bonu teknologikoak dira Ceit Zentro Teknologikoa Elkarteak gure enpresa-ehunari teknologia eta zerbitzu aurreratuak transmititzeko programa bat.
Bonu teknologikoak euskarri ekonomikoko tresna batzuk dira, eta haien helburua da zentroek duten ezagutza aurreratuak Donostiako enpresen eraldaketan berehalako inpaktua izatea eta negozio-aukera berriak sortzea, enpreson lehiakortasuna hobetzeko.
CEIT irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro bat da, Nafarroako Unibertsitateak 1982an sortua, eta haren zeregin nagusia da ikerketa aplikatuko industria-proiektuak gauzatzea, kontratupean, enpresen I+G sailekin lankidetza hertsian, eta gizarteari zerbitzu ematea, ikertzaile gazteak prestatuz.
- ZER LOR DEZAKET BONU TEKNOLOGIKOEN BIDEZ?
Bonuen bidez, Ceit zentroarekin elkarlanean, tokiko enpresa eta ekintzaileek sustatutako proiektu teknologikoak sustatu eta garatzen ditugu, zentroan sortutako teknologia eta ezagutza transmitituz.
Osagai teknologiko bat duten tokiko proiektuak babestu nahi ditugu, produktu eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetan Ceit zentroak eman ditzakeen zerbitzu espezializatuen, ikerketen eta laguntza teknikoen bidez.
- NORENTZAT DIRA?
Lantokia Donostian duen enpresa pribatu bat bazara eta proiektu berritzaileak egiten badituzu eta/edo oraindik enpresarik sortu gabe enpresa-proiektu berritzaileak egiten dituen ekintzaile bat bazara eska ditzakezu bonuak.
- MOTA DESBERDINETAKO BONUAK ETA BATERAKO FINANTZAKETAK DAUDE?
Bai, eskatzailearen tamainaren, proiektuaren garapenaren eta eskatutako zerbitzuaren arabera, mota desberdinetako bonuak eta baterako finantzaketak daude.
Bonuaren balioa, gehienez (BEZ kanpo)
Baterako finantzaketa
8.000 €
Sustapena % 70
CEIT % 30
12.500 €
Sustapena % 55
CEIT % 35
Enpresak/ekintzaileak bonuaren balioaren % 10 ordaindu beharko du.
Bi motatako bonuetan, bonu teknologikoaren onuradunak dagokion BEZa ordaindu beharko du.
Alderdi hauen arabera erabakiko da zein motatako bonua emango den:
- Onuradun mota: ekintzaileek, 5 urte baino gutxiagoko start-upek eta mikroenpresek (10 enplegatu baino gutxiagokoak) lehentasuna izango dute 8.000 euroko bonuetarako eta kategoria horietan sartzen ez diren onuradunekiko.
- Eskatutako zerbitzu teknologikoaren irismena
- Ebaluazioan lortutako puntuazioa,
- Eskabidea egiteko orduan dagoen aurrekontua.
Onuradunari Bonua emango zaiola jakinaraztean erabakiko da nolako bonua emango zaion
Adibide gisa, onuradunek nolako zerbitzuak eska ditzaketen adieraziko da.
1. adibidea: garapen teknologikoak martxan izanik, faseren batean laguntza behar izan dezakeen enpresa bat. Adibidez:
Enpresak produktu-gama handi bat dauka eta berri bat atera nahi du (adibidez, bateria duen sentsore-sare bat dauka, eta berezko elikadura duen sentsore-sare bat nahi du). Enpresak, bonu teknologikoaren bidez, funtsak lor ditzake saiakuntza-multzo bat ordaintzeko edo energiaren zati bat kudeatuko duen software jakin bat garatzeko.
Enpresak produktu bat dauka (adibidez, software aplikazio bat) eta modulu bat hobetu (esaterako, eskuzko prozesu bat automatizatzea) edo beste bat sortu nahi du (adibidez, datuak ustiatu eta ikusteko modulu berri bat). Enpresak, bonu teknologikoaren bidez, funtsak lor ditzake, proiektuaren tamainaren arabera, zenbait alderdi ordaintzeko: zalantza teknikoen ebazpena, bideragarritasun teknikoaren azterketa, arkitektura-arloko aholkularitza teknologikoa, aplikazioaren kodea garatzean behar den monitorizazioa eta laguntza, bai eta moduluaren beraren garapena edo hobekuntzen integrazioa ere.
2. adibidea: ekintzaileak produktu/zerbitzu baterako ideia bat du eta produktuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa bat egin nahi du:
X ekintzaileak produktu/zerbitzu teknologiko baterako ideia bat du (adibidez, kale batean aparkatzeko dauden plaza libreen adierazle bat) eta ez daki zer teknologia erabili, ez eta konponbidea merkatuak onartuko lukeen prezio-tartearen barruan egongo den ere. Ekintzaileak, bonu teknologikoaren bidez, produktuaren bideragarritasun teknikoaren azterketa bat ordaintzeko funtsak lor ditzake. Hona hemen azterketaren puntuak:
- Eskakizun funtzionalen azterketa.
- Produktuak behar dituen funtzioak garatzeko funtsezko teknologiak zein diren aztertzea: abantailak eta desabantailak identifikatzea, bai eta horiekin lotutako kostua ere (kale-argietara lotutako RFIDak dituzten baldosak, ikuspen artifiziala, errealitate areagotua, etab.).
- Bloke nagusiak eta horiekin lotutako kostua identifikatzea.
- Garapen teknologikoko estrategian laguntzea.
- ZEIN DA CEIT BONU TEKNOLOGIKOEN ZERBITZU-KATALOGOA?
CEIT-eko ZERBITZUEN KATALAGOA
EITK TEKNOLOGIETAKO ZERBITZUAK
- Produktuen bideragarritasunaren analisiak EIKT teknologien bidez
- Hardwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta HWaren berrikuspena
- EMC ziurtapenaren analisiak
- HWaren prestazio mekanikoen analisiak (tenperatura eta bibrazioak)
- Hari gabeko komunikazio-produktuen ezaugarritzea, ikuspegi funtzionaletik (egokitzapena, igorritako potentzia, banda-zabalera eta abar)
- - Softwarea: diseinuen analisiak, inplementazio-arriskuen identifikazioa, balidazio-proben proposamenak eta SWaren berrikuspena
PRODUKTU DISEINUKO ZERBITZUAK
- Produktuen bideragarritasun-azterketak, kontzeptu-diseinua abiapuntu hartuta (materialak hautatzea, fabrikazio-prozesuen identifikazioa, kostuen estimazioa)
- Produktu-inguratzaileen diseinua
- Produktu-inguratzaileen prototipatze azkarra
- Produktuen gaineko esfortzuen analisi estatikoak (indarrak, tentsioak materialean eta abar)
- Produktuen gaineko esfortzuen analisi dinamikoak (azelerazioak eta abar)
- Neke mekanikoaren eta termo-mekanikoaren eraginpeko produktuen bizitza-iragarpena
- Produktuen analisi ergonomikoa.
- Hasierako Hardwarea.
Ingeniaritza elektrikoko, elektronikoko, mekanikoko SISTEMA INDUSTRIALENTZAKO ZERBITZUAK eta materialak
- Mekanismoen analisiak (multibody simulazioak, tolerantzia-analisiak eta abar)
- Zarataren eta bibrazioen analisiak (simulazioak eta landa-probak)
- Elikatze-sistemen analisiak (potentzia-bihurgailuen, baterien, superkondentsadoreen, motorren eta abarren dimentsionamendua)
- Analisi termikoak (FEM simulazioak, neurri esperimentalak eta abar)
- - Industria-prozesuen analisiak eta optimizazioa (fluxuen, kontsumoen, zerbitzu-kalitatearen eta abarren simulazioa)
EZAUGARRITZE ZERBITZUAK
- Gas-neurketak
- Uraren kalitate-neurketak
- Airearen kalitate-neurketak
- Materialen ezaugarritze optikoa
- Produktuen ezaugarritze termikoa
- Zarata eta bibrazioen ezaugarritzea
- ZENBATEKO EPEA DAGO ESKABIDEA EGITEKO ETA NOLA EGIN BEHAR DUT?
Laguntzarako dauden baliabide ekonomikoak agortu arte edo 2022ko urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dira eskabideak.
Eskabideak online aurkeztuko dira, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez (www.fomentosansebastian.eus).
Edozein informazio jasotzeko edo kontsulta egiteko, 943 48 28 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi, gaian honako hau jarrita: «DonostiaINN laguntzak 2022».
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko, eskabidea aurkeztu aurreko arreta-zerbitzu bat izango dugu. Zerbitzu hori erabiltzeko, idatzi posta elektroniko bat aipatutako helbidera eta saio horiek egiteko modurik hoberena zein den baloratuko dugu: banaka edo taldean eta proiektu edo laguntza motaren arabera.
Agiri hauek aurkeztu behar dituzu eskabidea egiteko:
Administrazio-agiriak:
Eskabide-orria eta hala pertsona fisikoaren nola juridikoaren beste agiri batzuk, erakunde guztiekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatzeko agiriak...
Deskripzio-memoria teknikoa eta ekonomikoa
Memorian, gauzatuko den proiektu berritzailea deskribatuko da. Informazio teknikoa eta ekonomikoa jasoko du, eta proiektuaren diseinu orokorra erakutsi beharko du (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronograma, emaitzaren adierazleak) eta argi eta garbi adierazi zer egoeratan dagoen.
Bonu Teknologikoaren memoria espezifikoa
Garapen teknologikoaren memoria espezifikoa
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada (enpresa osatu aurretik), enpresa-plan bat ere aurkeztu beharko du.
- ZEIN DA IZAPIDETZEKO ETA EBAZTEKO PROZESUA?
Eskaerak sarrera-erregistroko agindu bidez ebaluatu eta ebatziko dira, dirulaguntzara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Proiektu guztiek tokikoak izan behar dute eta hauetako ezaugarriren bat izan beharko dute:
- Balio diferentziala egungo merkatuari edo gizarteari dagokionez.
- Erabilera intentsiboa teknologian, ezagutzan eta/edo berrikuntzan.
- I+G egitasmoak
- Produktu eta/edo zerbitzu berri eta erabilgarriak.
- Orain daudenak baino eraginkorragoak diren prozesuak edo negozio-ereduak, gure hiriaren garapen sozioekonomikoan eragin handiagoa izango dutenak.
- Profil kualifikatuak dituzten eta balio erantsi handiko profil profesional berriak garatzen dituzten proiektuak.
Aurkeztutako proiektu guztiak honela ebaluatuko dira:
- Proiektu berritzailearen balorazio orokorra, 70 puntu gehienez ere, eta gutxienez 55 puntu lortu beharko dira proiektua onartzeko eta bonu teknologikoaren ebaluazioa gainditzeko.
- Garapen teknologikoaren balorazio espezifikoa, Bonu Teknologikoa; gutxienez 15 puntu lortu beharko dira bonua onartzeko.
Salbuespenez, Ekin+ eta Ekin+ Osasuna programan (2021. eta 2022. urteetako deialdian osatutako enpresa) onartu diren proiektuak bonu teknologikoaren balorazio espezifikoan soilik ebaluatuko dira, eta proiektu berritzailearen balorazioa onartutzat joko da.
Eskatutako laguntzaren ebazpena egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabidea erregistratu den datatik zenbatzen hasita.
- ZEIN DA JUSTIFIKATZEKO EPEA?
Bonu Teknologikoaren zerbitzugintza gauzatzeko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, laguntzak ebazpen positiboa jaso duenetik kontatzen hasita, eta zerbitzugintza 2023ko uztailaren 28an amaituko da beranduenez.
Zerbitzua ematen amaitzean eta amaitu denetik hilabeteko gehieneko epean, erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkeztuko du.