logo ayuntamiento cabecera

Donosti@ Digital - Informazioaren gizarterako erreferentziazko zentroa

Proiektu hori garatzearen jomuga Donostia hiria enpresa-gune dinamiko eta berritzaile bilakatzea da, teknologia aurreratukoa eta erreferentziazkoa, teknologia berriekin lotutako sektoreekin eta teknologia-oinarriko enpresa berritzaileekin –hazteko potentzialtasun handia eta izaera estrategikoa dutenekin, hala nola ikus-entzunezko enpresekin– izango duen lotura dela-eta.

Donosti@ digital proiektuaren bitartez honako hau proposatzen da: gune fisiko iraunkorra, hau da, ekipamendu eta baliabide espezifikoez gain, teknologia aurreratuenak dituen azken belaunaldiko azpiegitura, diziplina anitzeko enpresak ez ezik, garapen bidean dauden jarduera ekonomikoekin bereziki lotutako bestelako eragileak hartzeko balioko duena; horrela, beren premiei egokitutako tokia aurkituko dute enpresa eta eragile horiek, finkatzeko, hazteko eta tokiko ekonomia-sarea indartuko duten enplegu-aukera berriak sortzeko aukera izan dezaten. Industria Ministerioaren baterako finantzaketa (Avanza Planaren bitartez) du proiektu horrek.