logo ayuntamiento cabecera

At Brand

 

Donostiako Sustapena AT.Brand proiektuaren partaide da, Donostiako hiria Berrikuntzaren hiri egite aldera. Modu horretan, tokiko nahiz nazioarteko elkarte eta profesional oso kualifikatuak erakarri nahi dira, sinergia sortu eta motibazioa gehitzen duten plataformak eta talde zibikoak sustatzearekin batera.

 

AT Brand hiriaren irudi osoaren berrikuntzan eta kudeaketan oinarritzen da. Hiriaren banako irudiaz gain, hiriaren irudiari buruzko estrategiaren bideragarritasuna epe luzera zenbatekoa den ikertuko da, Atlantikoko zonaren barruan, Europako iparraldeko herrialdeetako eta Baltikoa itsasoko eskualdeko jarduera berriak erreferentzia gisa hartuta. Irudiaren inguruko jardunbide egokiak garatzeko inbertsioa egingo da, eta aurreko ekimenei buruzko ondorioak aterako dira.

 

Gune-hirien elkarte handi batek jarduera zehatz batzuk garatuko ditu; hala nola, hiriaren irudiaren kudeaketa berritzaileari buruzko ikaskuntza-programa gurutzatua (arau metodologikoak, gaikako tailerrak, bazkideen profilak eta pareen ebaluaketako ariketak); toki-eremuan ekintza pilotu berritzaileak, transferigarritasun-ahalmen handiarekin; Atlantikoko markarentzat web erreminta sorta osagarria, tartean markako gune-mezuak nabarmendu behar dira; eta Atlantikoko zonaren irudi osoarentzat ibilbide-ordu baten zirriborroa. AT.Brand proiektuaren bidez, tokiko nahiz eskualdeko estrategiak indartu eta osatuko dira, Atlantikoko zonan irudi koherentearen estrategia garatzearen eraginkortasuna erakustearekin batera.