logo ayuntamiento cabecera

Sareko proiektu burutuak

At Brand

Donostiako Sustapena AT.Brand proiektuaren partaide da, Donostiako hiria Berrikuntzaren hiri egite aldera. Modu horretan, tokiko nahiz nazioarteko elkarte eta ...

Working4Talent

Proiektuaren helburua tokiko eta eskualdeko politikak eta ekintza planak hobetzea da, giza kapital prestatuarentzako lan aukera berriak ...

Mediatic

Proiektuak eskualdeko eta hiriko politikan jardunbide egokienak ezarri nahi ditu IKTen eta informazioaren gizartea garatzeko ikus-entzunezko arloan ...

Innovate

Proiektu europarra da, Interreg Atlantic Area ekimenaren barruan (2007-2013) landu dena. Haren helburua hauxe da: tokiko eta eskualdeko agintariek gizarte-berrikuntzaren bidez eta tokiko ...

Einstein

Einstein proiektua Europear Batasunaren 7º Marko Programak kofinantzatzen du eta helburu nagusia energia termikoaren urtaroko metaketan (STES) ...

Europako Gizarte Funtsa

Proiektu honen xedea enplegagarritasuna, gizarte-barneratzea eta pertsona langabetuen, baztertuen eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenen ...

AA Public Services - Building sustainable public services in the Atlantic Arc

Proiektu horren xedea zera da, e-administrazioko zerbitzuak enpresetara zuzenduta daudenak eta epe luzera iraunkorrak izango direnak ...

Know Cities - Arku Atlantikoko Jakintzaren Hiriak

Proiektu horren helburua hiriak eta eskualdeak interkonexio bidez eragin eta erakargarritasun handiagoko toki bilakatzea da, jakintzaren ekonomiarako sarbidea eta iragaitea sustatzea eta faboratzea bultzatuko duen metodologia berritzailea garatuz, hiri-garapen iraunkorrarekin (Atlantikoko hiri ertainetako erakargarritasunerako eta hiri-marketinerako faktore den aldetik) lotutako baterako gaietan nazioz gaindiko kooperazioa lortzeko bitarteko gisa. Interreg IVB - Gune Atlantikoa ekimenaren baterako finantzaketa du proiektuak.

Best Energy

"Built Environment Sustainability and Technology in Energy" deritzon proiektuaren (Best Energy) helburua eraikin publikoen eta argiztapen publikoaren energia-eraginkortasuna IKTen bitartez hobetzea da. Europako batzordeko CIP - PSP programaren barruko proiektu horren buru Donostiako Sustapena da.

Green Commerce

LIFE programaren baterako finantzaketa duen proiektua; saltoki txikien eskura hainbat baliabide (informazioa, jakintzarako sarbidea, ikerketa eta teknologia) jartzeko helburua du, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko xedez.

Arquimedes

Europako Batzordearen Civitas 7. Programa Esparruaren barruan kokatuta dago, eta garraio iraunkorrerako neurriak sustatzeko eta ezartzeko helburua du. Europako 6 hiri biltzen ditu proiektuak, hiri-eremu ertainetan energia eraginkorreko garraio-sistemak sortzeari lotutako arazoei eta aukerei aurre egiteko, erregai alternatiboak sustatuz eta eraginkorragoak izaki hain kutsakorrak ez diren garraiobideak erabiltzeko eta erosteko modu berriak piztuko dituzten mugikortasun-zerbitzuak sustatuz, logistika-zerbitzuen sustapena eta garraio publikoko sistemaren bultzada alde batera utzi gabe.

CO2Free

Cooperación para fomentar el desarrollo de la energía sostenible y el uso eficaz de la energía. El proyecto CO2FREE es un proyecto Europeo de capitalización cofinanciado por Interreg IV C que tiene como objetivo servir de plataforma para difundir diferentes soluciones que favorezcan el uso eficaz de la energía y fomenten el uso de la energía sostenible.

Se han identificado 4 ámbitos de estudio: Energías Renovables, Tecnologías Verdes, Proyectos de Ahorro energético mediante las Nuevas Tecnologías y Transporte Sostenible.

Sozializaziorako eta Informazioaren Gizartearen Jakintza Hartzeko Zentroa (Rozanes)

“Talent House – Sozializaziorako eta Informazioaren Gizartearen Jakintza Hartzeko Zentroa” proiektua Donostiako Informazioaren Gizartearen sustapenerako zehaztutako jardunen barruan dago kokatuta.

Industria Ministerioaren baterako finantzaketa (Avanza Planaren bitartez) daukan proiektu horrek talentua erakartzeko gune fisiko eta birtuala sortzeko eta sustatzeko jomuga du, txertatutako ekipamendu eta teknologiei dagokienez azken belaunaldiko azpiegitura sortuz; teknologia berriekin eta aplikatutako ikerketarekin lotutako goi-mailako trebakuntza duten profesionalen elkargune gisa garatuko da gune hori.

Hartutako talentuarekin elkarreraginean aritzera nahiz herritarrei irekitako jarduera eta ekitaldiak egitera bereziki zuzendutako guneak eta hornidurak egongo dira zentro horretan.

 

Tecforlife

“Knowledge Regions” Esparru Programaren baterako finantzaketa duen proiektu horren helburuak honako hauek dira: batetik, hirian Laguntza Teknologien kluster berria sortzeko oinarriak ezartzea, sektorean diharduten toki-eragileen koordinazioa hobetuz eta dauden ahalegin eta azpiegiturak maximizatuz (garapen ekonomikoa hobetzeko), eta bestetik, hiriko ikerketa- eta berrikuntza-gaitasuna indartzea.

I+E, garatzeko bidean dauden sektoreen garapenaren eta berrikuntzaren aldeko Mugaz Gaindiko Apustua

"I+E, garatzeko bidean dauden sektoreen garapenaren eta berrikuntzaren aldeko Mugaz Gaindiko Apustua" proiektuaren –Donostiako Sustapena da proiektu horren buru, Interreg IV A (POCTEFA 2007-2013) ekimenaren baterako finantzaketarekin– xedea zera da, garatzeko bidean dauden sektoreen berrikuntzarako eta garapenerako lankidetza-esparruak eta laguntzeko metodologiak mugaz gaindi garatzea. Gainera, Estia (École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées) eskolak eta Gipuzkoako Azterketa eta Ikerketa Teknikoen zentroak (CEIT) ere parte hartzen dute..

CMC Connected Mobile Communities

“Connected Mobile Communities - CMC@NP” proiektuaren xedea hari gabeko zerbitzuak garatzea da, Northern Periphery deritzoneko (EBren iparraldea) landa-komunitateetako lehiakortasuna sustatzeko. Ernact sarea da proiektu horren buru, eta “Interreg IV B - Northern Periphery Programme” deritzon Europako ekimenaren baterako finantzaketa du.

Donosti@ Digital - Informazioaren gizarterako erreferentziazko zentroa

Proiektu hori garatzearen jomuga Donostia hiria enpresa-gune dinamiko eta berritzaile bilakatzea da, teknologia aurreratukoa eta erreferentziazkoa, teknologia berriekin lotutako sektoreekin eta teknologia-oinarriko enpresa berritzaileekin –hazteko potentzialtasun handia eta izaera estrategikoa dutenekin, hala nola ikus-entzunezko enpresekin– izango duen lotura dela-eta.

Donosti@ digital proiektuaren bitartez honako hau proposatzen da: gune fisiko iraunkorra, hau da, ekipamendu eta baliabide espezifikoez gain, teknologia aurreratuenak dituen azken belaunaldiko azpiegitura, diziplina anitzeko enpresak ez ezik, garapen bidean dauden jarduera ekonomikoekin bereziki lotutako bestelako eragileak hartzeko balioko duena; horrela, beren premiei egokitutako tokia aurkituko dute enpresa eta eragile horiek, finkatzeko, hazteko eta tokiko ekonomia-sarea indartuko duten enplegu-aukera berriak sortzeko aukera izan dezaten. Industria Ministerioaren baterako finantzaketa (Avanza Planaren bitartez) du proiektu horrek.

CINeSPACE

VI. Esparru Programarekin batera finantzatutako proiektua da, eta Donostiako Sustapenak koordinatzen du. Informazioa trukatzeko eredua sortzea du helburu, parte hartzen ari diren hirietako kultura, turismoa eta ikus-entzunezko grabaketen kokalekuak sustatzeko.

Urban Matrix

Garapen iraunkorraren inguruko ezagutza-eskaria eta -eskaintza antolatzeko metodologia sortzea du helburu, hirigintza-kudeaketa iraunkorrak bultzatzeko eta gauzatzen laguntzeko. VI. Esparru Programa da finantzatzailekidea.

Ciudades de cine

Ikus-entzunezkoen arloa sustatzeko proiektua, Donostiako Sustapenak zuzendua. Eskualde arteko IIIC Programa da finantzatzailekidea. Proiektuaren emaitzetako bat Donostiako Film Commission izan da. 

Wireless Cities

Toki-ekonomia haririk gabeko teknologien bidez garatzeko proiektua, Donostiako Sustapenak koordinatua. Eskualde arteko IIIC Programa da finantzatzailekidea.

Emplenet

Europaren eta Latinoamerikaren arteko hesi digitalak erausteko asmoz abiarazi den lankidetza-proiektua. Donostiako Sustapenak koordinatzen du, eta @lis programa da finantzatzailekidea. 

Cibernarium

Pedagogia-inguruneetan oinarrituz, esku hartzeko modu berriak garatzea du helburu, toki-administrazioek informazio-gizartearen alde onak herritarrei jakinarazteko aukera izan dezaten. Proiektuaren bidez, bederatzi Cibernarium (hedapen eta gaitasun digitalerako eremuak) baino gehiago ireki dira Europako eta Latinoamerikako hirietan, Europaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza indartu egin da informazio-gizartearen esparruan, eta, era berean, bien arteko hesi digitalak erausteko asmoetan aurrerapausoak eman dira. Hizpide dugun proiektua, @lis programaren baitan dago..

Donostia Auzolan

EQUAL Donostia Auzolan proiektuaren bidez, lana eta bizitza pertsonala bateratzeko neurriak sustatu nahi dira hiriko enpresetan. 

IKTak herritarren artean hedatzea, etengabeko ikaskuntzaren bidez

Herritarrei egokitutako prestakuntza-edukiak lantzeko metodologia sortzea du helburu, bizitza osorako ikaskuntza-eredua abian jartzeko. URBAL 13 programa da finantzatzailekidea.