logo ayuntamiento cabecera

Enertic-Energia Berriztagarrien eta Eraginkortasun Energetikoaren Sektorerako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa

 

Proiektu hau Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak (Avanza Planaren bitartez) eta POCTEFA 2007-2013 (Interreg IV A) programak finantzatzen dute. Proiektuaren helburua da teknologikoki aurreratutako enpresa-ingurunea diseinatzea eta abian jartzea, energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren sektorea sustatzeaz eta sektore horri zerbitzuak emateaz arduratuko dena. Horretarako, sektorearekin lotutako enpresen eta agente giltzarrien arteko lankidetza indartuko da, eta bereziki erabili eta aplikatuko dira teknologia berriak eta prozesu berritzaileak. Enpresa-gune horretan, aukera eskainiko da, estuago elkarlanean aritzeaz gain, sinergiak sortzeko eta sektoreari eta, oro har, hiriari balio erantsia ekarriko dioten proiektu baterakoetan lan egiteko.