logo ayuntamiento cabecera

DEVISE

DEVISE – “Digital tech SMEs at the service of Regional Smart Specialisation Strategies” – lau urte t´erdiko proiektua da, eta horren helburua da, beste ETE batzuen lehiakortasunaren katalizatzaile bezala, teknologia digitaleko ETEen potentziala desblokeatzeko eta ustiatzeko Europako eskualdeek eta hiriek aurre egin beharreko erronkei erantzuna ematea.

 

Donostiako Sustapenak "teknologia digitaleko tokiko ETEen" hazkundea sustatzeko jarduerak koordinatuko ditu, aldi berean irtenbide berritzaileak emanaz eta merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresen digitalizazioa bultzatuaz. Era horretan, proiektuak sektore arteko ikuspegi berritzailea izango du, eta egungo testuingurua aztertzeko prozesuan garrantzitsuak diren aktore guztiak inplikatuko ditu, EBko beste eskualde batzuetatik ere ikasiaz eta ikasitako irakasgaiak barne hartzen dituzten politika hobetuak definituaz.

 

Proiektuak Europar Batasunaren finantzaketa du, eskualde arteko lankidetzako Europako programaren barruan (Interreg Europe), eta bere jarduera 2018ko ekainean hasi zen.

 

 

Web