logo ayuntamiento cabecera

Arrowhead

 

Arrowhead proiektua I+G+b arloko europar ekimena da, etorkizuneko hirietan zerbitzu aurreratuak emateko teknologiak garatzera bideratutakoa. Helburu nagusia da energia- eraginkortasuna handitzea eta energiaren erabilera malgutzea, eraikin eta azpiegitura publikoetako, industria-prozesuetako eta energia-sektoreko automatizazio kooperatiboaren bitartez, teknologia txertatuak erabilita.

 

Proiektuaren helburua da energia-eraginkortasuna handitzea eta energiaren erabilera malgutzea, eraikin eta azpiegitura publikoetako, industria-prozesuetako eta energia-sektoreko automatizazio kooperatiboaren bitartez, teknologia txertatuak erabilita. Donostia hiriaren kasuan, Eraikinetako Energia-eraginkortasuna, Eko-etxeak eta Argiteria Adimentsua dira ardatzak; horiek guztiak sartzen dira Smart City edo Hiri Adimentsu deritzon horretan, eta erronketako bat da gizartearen beharrak asetzea, ingurumenarekiko inpaktua murriztuta

 

Arrowhead I+G arloko ekimena da, eta 67 milioi euroko aurrekontua dauka, lau urtetarako; 15 herrialdetako 77 erakundek hartzen du parte, eta Europar Batasunak eta Industria Ministerioak 1 bultzatzen eta finantzatzen dute, zazpigarren Esparru-programako Artemis deialdiaren barruan; bi alderditan oinarritzen da programa hori: “ekoizpen- eta energia-sistemen automatizazioa” eta “hiri lagunkoi eta jasangarrietarako hiri-eraikuntza eta -azpiegitura adimentsuak”.

 

Web