logo ayuntamiento cabecera

Europako eta nazioarteko sareak

Sareko lana funtsezko ardatz egituratzailea da Donostiako Sustapenaren jardueretan. Ildo horretan, Europar Programen Sailak sareetan, batik bat europarretan, hartzen du parte, esperientziak trukatzeko eta baterako proiektu berriak garatzeko.

 

Honako nazioarteko sare hauetan ari da parte hartzen:

 

 

ERNACT: European Regions Networks for the Application of Communications Technology

Europako eskualdeen sarea, komunikazio-teknologiak ezartzea helburu duena.

 

ERNACTeko eskualde eta hiriek eginahalak egiten dituzte EBko hiri eta eskualdeetan informazio-gizartearen alde onak ezagutzera emateko eta, era berean, teknologia berriak garatzeko ereduak ezartzeko.