Donostiako Sustapena Sozietatearen nazioarteko proiekzioa azken urteotan finkatu egin da, Europako nahiz estatuko programetan eta proiektu-deialdietan parte-hartze handia izan baitu, baita Latinoamerikaren esparrukoetan ere. Europako Programen Sailean, aukerak identifikatzeko lana egiten dute, horren ondoren, Sozietatearen estrategiaren eta helburuen ildo beretik, eta tokiko nahiz nazioarteko hainbat hiritako bazkide publiko zein pribatuen eskutik proiektuak aurkezteko eta kudeatzeko.
Lan horrek sarean egindako lan sakona du euskarri, eta sareko lan horri esker, tokiko sustapen ekonomikoaren alorrean proiektu ugari jarri dira abian.
Gure inguruneko erakundeekin egindako lankidetzak etengabeko lana eta hobekuntza eskatzen duten esparru batean kokatuta daude.
Donostiako Sustapena Sozietateak egiten dituen jardunen funtsezko ardatza dugu sareko lana.
Donostiako Sustapena Sozietateak proiektuetan parte hartu du ondorengo zerrendan jasotako Europako eta Latinoamerikako hiriekin.
Donostiako Sustapena Sozietatea ondorengo zerrendan jasotako proiektuetan parte hartzen ari da.
Donostiako Sustapena Sozietateak ondorengo zerrendan jasotako proiektuetan parte hartu du.
Arreta-telefonoa - 943 482 800 / e-mail - fomentoss@donostia.eus / Online - www.fomentosansebastian.eus
Arreta-bulegoa: Reina Regente 8, edificio Teatro Victoria Eugenia, 20003 Donostia - San Sebastián
© 2019 Fomento de San Sebastián.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para analizar y mejorar tu experiencia de navegación. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Puede obtener más información o cambiar la configuración en Política de cookies.